Gure Hitza | 2021eko Apirilaren 22a

Hautu pertsonalak egin beharrean

Menane Oxandabaratz

Azken denbora hauetan izurritea dela eta,txertatze zentroak ideki dira, zenbaitzuklehenbailehen ziztatua izan nahian, bestebatzuk gogoetan egin ala ez, besteakarruntkontra. Baliteke egiazko debate publikobaten egitekoa, nun bakoitzak bereargumentuak azaltzen dituen, lagungarrilitzatekeena dudan direnentzat.

Bada uzkur izaitekoa, entzuten delarikholako txerto mota emaiten hasirik, berrizgelditu beharra osasun arazoak eragitendituelako. Herri batean debekatua, bestebatean aldiz, berdin segitzen... ni segurikistorio horrekin galdua ibilki naiz! Hasieranbigarren ziztatzea derrigorrezkoa zen hainbesteegun barne, orain entzuten da luzamenaemana dela. Egia erran ez du gogoaemaiten tarrapatan hitzordu baten hartzeko,jakinez gure gorputzean produktu batdela emana izanen.

Entzun ginuen Macron presidentea erraitenfrantses gobernamenduak ez dituelaherritarrak bortxatuko txertoaren egitera.Baina memento berean entzuten da “txertatzekopasaportea” beharrezkoa izaitenahal litzatekeela, atzerrian bidaiatzekoedo toki publikoetan ibiltzeko. Erran nahibaitu kultur guneak, jatetxeak... bezalakotokiak bakarriktxertoa ukan duteneri litzatekeelazabalduak izanen? Martxo hondarreanEkonomia, Jendarte eta Ingurumenkontseiluak, frantses herritarren iritziabiltzeko kontsultabat plantan jarri du,erantzun duten 10.000 pertsonen artean,%67ak txertatzea beharrezkoa izan dadinkontra agertu dira.

Horrez gain Europan eta munduan zeharherri batetik bestera ibiltzeko, pasatzekobaimena beharrezkoa izaiten ahal litzateke.Hori entzuterakoan, pentsatzen dutHegoaldean ibili nahi badugu txertatuaizan beharko dela?

Gisa berean, aitzin aipatu bezala, txertoaez bada derrigorrezkoa, baina mugitzeko,garraiatzeko edo zenbait gertakaritan ibiltzekobeharrezkoa bada, inplizituki jendeguziek txertoa hartzera behartzen du.Beraz hobe litzateke argiki, gauzak direnbezala erraitea.

Txertatzeko pasaporte horrek oraindik ezdu legezko baliorik, ala balitz lan egitekoeskubidea, joan-etorriko askatasuna edobizitza pribatua eta familiarra errespetatzekoeskubidea kenduko zaizkie. Oinarrizkoaskatasunen ikuspegitik, anbiguotasunhortan, nun kokatzen da bakoitzaren erabakitzekoautonomia eta osasun publikoarenordena gerizatzea?

Irakurtzen ahal da “fitxategi nazional” batplantan jartzen ahal litzatekeela, nun agertukodiren txertoa eginak dituztenak. Jadanik“Systeme d’information Covid” deitunumeriko aplikazioa onartua izan da, baimentzendu pertsona baten informazioakezartzea, kontrolatzea eta kudeatzea.Iruditzen zait, gai hunen inguruan, eztabaidaeskasa badela. Gu bezalako hedabideenardura dela ere toki baten emaitea,nun bakoitzak bere pentsamoldeaazaltzenahal lukeen.

Irakurleak gomitatzenditut astekari hunen bidez beren gogoetakbestekin partekatzera, hautu pertsonalakegin beharrean, besteekin ideiak kurutzatuzbaliosa izaiten ahal litzateke.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3590. zbk

Gure Hitza | 2021/04/22

Hautu pertsonalak egin beharrean

Menane Oxandabaratz

Azken denbora hauetan izurritea dela eta,txertatze zentroak ideki dira, zenbaitzuklehenbailehen ziztatua izan nahian, bestebatzuk gogoetan egin ala ez, besteakarruntkontra. Baliteke egiazko debate publikobaten egitekoa, nun bakoitzak bereargumentuak azaltzen dituen, lagungarrilitzatekeena dudan direnentzat.

Bada uzkur izaitekoa, entzuten delarikholako txerto mota emaiten hasirik, berrizgelditu beharra osasun arazoak eragitendituelako. Herri batean debekatua, bestebatean aldiz, berdin segitzen... ni segurikistorio horrekin galdua ibilki naiz! Hasieranbigarren ziztatzea derrigorrezkoa zen hainbesteegun barne, orain entzuten da luzamenaemana dela. Egia erran ez du gogoaemaiten tarrapatan hitzordu baten hartzeko,jakinez gure gorputzean produktu batdela emana izanen.

Entzun ginuen Macron presidentea erraitenfrantses gobernamenduak ez dituelaherritarrak bortxatuko txertoaren egitera.Baina memento berean entzuten da “txertatzekopasaportea” beharrezkoa izaitenahal litzatekee...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016