Herriz Herri - Aiherra (NB) | 2021eko Apirilaren 22a

Aiherra

Sasiak bete hilarria
Sasiak%20bete%20hilarria

Erasme Lardapide (1809-1897): bere hilobia mahastienerdian eraiki zuen aihertarra

Pandemia garai honetan, usaianbaino gehiago gertatzen zaukuoinez ibiltzea, herriko mendietan,oihanetan, auzo aldeetan,ibilbide seinalatuak edo herrikobidexkak hartuz. Gure herriarenhobeki ezagutzeko, edo herritarreneta garai berezi honekauzoen artean gehiago hitzegiteko parada emaiten dauku.Kurutzaldean gaindi kaskozkasko ibiltzen denak badakiUhagoneko eiherako mendixkagainean, edo berdin ez dakienakikusten du, murru paretahandiz inguratua den sasi handiadagoela hor. Herriko xaharrerzerbait entzunik, kuriositatezerbait duenak, burdinazkoportale edo xeila irekiz, eremubitxi horretan sartzen ahal da.Sasi, belar, zuhaitz… hor denetarikatzematen da. Alta ba,bere hilobia herritar batek horeraiki zuela? Duela mende bateta erdi? Hilarri bat etxeko lurretan,mahastien erdian, lau murruparetez inguraturik, burdinazkoate batekin? Eremu hetsiansartu ondoan, bazterrak miatuz,istant baten buruan belar handiekestali harri lauza handi batatzeman daiteke, zorigaitzez bipartez egina, saihetseko haitzhandi baten erroek hautsirik.

Domingo Lardapide izenarekinsortua (1809), ErasmeLardapide izenarekin zendua(1897)

Hemeretzigarren mendean,Uhaguneaetxean gizon famatuabizi izan zen, 1809an sortua,Domingo Lardapide zuenizena. Gaztetan Hego Ameriketarajoanik, Argentinan lanegin zuen eta han 30 urtezbizi izan zen. Sorterrira itzulizenean, aberatsa zitekeen,bere testamentuan idatziarenarabera, herriari sos paketabat utzi baitzuen. Hau, HerrikoEtxean ikus daiteke. Gizonhunen berezitasunetarik batda, Ameriketan zenean, bereizena aldatu zuela, Domingorenordez, Erasme izen ttipitzathartuz, ordu haietan teologo etafilosofo ezagutua zen Erasmede Rotterdam-en izen bera hartuz.Erraiten da hunen ideia etapentsamoldeetara bihurtu zela.Dena den gure Domingo herritarraArgentinara joan zeneangiristinoa baldin bazen, handikitzultzean ez zuen deus apezetarikentzun nahi, nahiz eta anaiaapez izan. Jainkoarekin zuzeneanmintzo omen zen.

Testamentu berezia: herritarbeharduneri eta eskola publikoariutzi dirutza

Herriko Etxean atxikia den testamentua1879ko apirilaren 15eanidatzia da. Erasme Lardapiderenmanuak biziki zehatzak dira. Auzapezaeta 4 herriko kontseilarizosatu beharko den batzordearenbidez, galdatzen du 1.200liberako diru laguntza egiteaherriko pobre bakoitzari, 100libera urtean eskola publikokoerrientari uztea, 200 libera urteaneskola publikoari berogailuarentzateta muntatu beharkoden liburutegiarentzat, 50 liberaikasle hobereneri, eta 1.500 libera5 urtez armada eginik itzulikodiren herriko mutil gazteeri, horiekguziak diru zama tturrinduarte. Eman diru laguntza guziakmarkatu behar direla erregistrobatean galdatzen du ere.Aihertar batzuk oroit dira, gaztetaneskola publikoko errientaedo errientsarekin Domingo edoErasme Lardapideren hilarriraurte guziz joanik, eskertzeko bezalaeskola laikoarentzat emanzuen diruarentzat. Berrikitan zendu Andre Martinon herritarrakaskotan zioen, Lardapidejaunak ekarri diru laguntzarentzat,herriak gizon horri anitz zorziola, gutienez Uhagoneko mendixkakaskoan sasien erdianarrunt utzia den honen hilobiagarbituz. Andre Martinon herritarzenak bazuen zerbait gizonhonentzat, alabaina bere aitatxizenak ezagutu baitzuen. 25 urtezituen Erasme Lardapide hil zenean.Ea norbait atrebituko den!!

Okindegia asteazkenetanhetsia

Valerie eta Eric Saumont Aiherrakookinek jakinarazten duteaste huntan ordutegi berria hasirik,pausa eguna asteazkenetanizanen dutela, astelehenetanorain arte izaiteko partez. Horrekerran nahi du, egun guziz irekiakdirela, baina ez asteazkenetan.Bestalde, duela zonbeit hilabete,Izturitzeko trinket aitzinean ogiabanatzen duen tresna automatikobat ezarria baitute, hau ereasteazkenetan ez dute betetzenahalko, okindegia asteazkenetanhetsia delakoan.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3590. zbk

Gure Hitza | 2021/04/22

Hautu pertsonalak egin beharrean

Menane Oxandabaratz

Azken denbora hauetan izurritea dela eta,txertatze zentroak ideki dira, zenbaitzuklehenbailehen ziztatua izan nahian, bestebatzuk gogoetan egin ala ez, besteakarruntkontra. Baliteke egiazko debate publikobaten egitekoa, nun bakoitzak bereargumentuak azaltzen dituen, lagungarrilitzatekeena dudan direnentzat.

Bada uzkur izaitekoa, entzuten delarikholako txerto mota emaiten hasirik, berrizgelditu beharra osasun arazoak eragitendituelako. Herri batean debekatua, bestebatean aldiz, berdin segitzen... ni segurikistorio horrekin galdua ibilki naiz! Hasieranbigarren ziztatzea derrigorrezkoa zen hainbesteegun barne, orain entzuten da luzamenaemana dela. Egia erran ez du gogoaemaiten tarrapatan hitzordu baten hartzeko,jakinez gure gorputzean produktu batdela emana izanen.

Entzun ginuen Macron presidentea erraitenfrantses gobernamenduak ez dituelaherritarrak bortxatuko txertoaren egitera.Baina memento berean entzuten da “txertatzekopasaportea” beharrezkoa izaitenahal litzatekee...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016