Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2021eko Apirilaren 22a

Baigorri

Bixente Indart bere mahastietan
Bixente%20Indart%20bere%20mahastietan

Horma mahastietan

Hormak gure hemen gaindikomahastiak aitzineko asteankaltetu zituen. Gune apaletakotaulenak dira gehienik hunkiakizan, goragokoak gutiago. OtikoreneGohonetxeko BixenteIndart-ek erran daukunaz,bazen 30 urte ez zela holakorikgertatu, azken aldia 1991nizan zela, hain zuzen. Zehaztudauku beheretan eta berezikierreka bazterretan direnmahastiek dutela azkarkieniksufritu, beraz garrantzi handiaduela taulenaren tokiak.Bixenteren kasuan, arno xuriaemaiten duen "Izkiriota ttipia"eta Bordalesa, hots terrazenazpiko eremua du hormak nagusikimakurtu. Haatik, goizegiomen da jakiteko zer heinetakogaltzeak jasanen dituzten,zeren izozteak sasoiangoiz jotzen duelarik, mahastiakbadu oraino berriz partitzekogaitasuna.Aitortu dauku ere, nahiz etahemengo mahastizain batzuaski larriki hunkiak izan diren, ezdirela orokorki hain gaizki ateratzen,baitakite ekoizpen osoasuntsitu dela Frantziako besteeskualde batzuetan.

Kutxa bira

"Bizi gira... Kutxa bira": Hau daIparra Hegoa elkarteak antolatuekimenaren lema. Helburua:gure izaitea eta dugun euskarazbizitzeko gogoa erakustea.Argentinatik abiaturik, AmetsArzallus bertsulariak idatzi mezuarenkutxa Euskal Herrirat helduada eta joan den ibiakoitzeanBaigorrin zen. Ondotik, Nafarroaeta Gipuzkoan gaindiko hainbatherrietarik iragan eta, Segurarathelduko da maiatz hondarrean.Anartean, geldialdi bakoitzekoelkarte edo egiturek heien xedeeta nahiak gehitzen ahal dizkieteAmets-en hitzeri. Erranaldi ederhunekin bururatzen da hunenmezua: "Euskara da, oraingoz,munduak eskaini digun bizilekubakarra, hitza da gure lurra"


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3590. zbk

Gure Hitza | 2021/04/22

Hautu pertsonalak egin beharrean

Menane Oxandabaratz

Azken denbora hauetan izurritea dela eta,txertatze zentroak ideki dira, zenbaitzuklehenbailehen ziztatua izan nahian, bestebatzuk gogoetan egin ala ez, besteakarruntkontra. Baliteke egiazko debate publikobaten egitekoa, nun bakoitzak bereargumentuak azaltzen dituen, lagungarrilitzatekeena dudan direnentzat.

Bada uzkur izaitekoa, entzuten delarikholako txerto mota emaiten hasirik, berrizgelditu beharra osasun arazoak eragitendituelako. Herri batean debekatua, bestebatean aldiz, berdin segitzen... ni segurikistorio horrekin galdua ibilki naiz! Hasieranbigarren ziztatzea derrigorrezkoa zen hainbesteegun barne, orain entzuten da luzamenaemana dela. Egia erran ez du gogoaemaiten tarrapatan hitzordu baten hartzeko,jakinez gure gorputzean produktu batdela emana izanen.

Entzun ginuen Macron presidentea erraitenfrantses gobernamenduak ez dituelaherritarrak bortxatuko txertoaren egitera.Baina memento berean entzuten da “txertatzekopasaportea” beharrezkoa izaitenahal litzatekee...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016