Herriz Herri - Baiona (L) | 2021eko Apirilaren 22a

Baiona

Herriko bestak ezeztatuak

Joan den astean Herriko Etxeaketa bestez arduratzen denbatzordeak berria eman dute,aurten uztailaren 28tik agorrilaren1a arte iragan behar zirenbestak ez direla eginen. BaionakoHerriko Etxearentzat dirugaltze bat gutiago (1,6 milioieuro), aldiz ostalarientzat etahauekin lanean ari diren hornitzaileentzatpentsatzekoa daberri txara daitekeela.Halere Jean-René Etchegarayauzapezak, uda huntan animaziomota batzuk antolatuak izanendirela adierazi du, egoerazertan den ikusiz. Yves Ugaldekultur axuantak gehitu du uztailaren14tik iraila arte, tokikoartistekin egunero gertakari batiraganen dela.

Alda elkartea egoitza berrian

Alda elkarteko kideek jakinaraztendute egoitza berria idekidutela, Gaskoien Plazan. Tokihori jendeek solastatzeko guneaizan dadin nahi du. Egoera sanitarioahobetuko delarik, asteazkenetanidekia izanen da (9:30-17:30). Edozein xehetasunentzat:info@alda.eus.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3590. zbk

Gure Hitza | 2021/04/22

Hautu pertsonalak egin beharrean

Menane Oxandabaratz

Azken denbora hauetan izurritea dela eta,txertatze zentroak ideki dira, zenbaitzuklehenbailehen ziztatua izan nahian, bestebatzuk gogoetan egin ala ez, besteakarruntkontra. Baliteke egiazko debate publikobaten egitekoa, nun bakoitzak bereargumentuak azaltzen dituen, lagungarrilitzatekeena dudan direnentzat.

Bada uzkur izaitekoa, entzuten delarikholako txerto mota emaiten hasirik, berrizgelditu beharra osasun arazoak eragitendituelako. Herri batean debekatua, bestebatean aldiz, berdin segitzen... ni segurikistorio horrekin galdua ibilki naiz! Hasieranbigarren ziztatzea derrigorrezkoa zen hainbesteegun barne, orain entzuten da luzamenaemana dela. Egia erran ez du gogoaemaiten tarrapatan hitzordu baten hartzeko,jakinez gure gorputzean produktu batdela emana izanen.

Entzun ginuen Macron presidentea erraitenfrantses gobernamenduak ez dituelaherritarrak bortxatuko txertoaren egitera.Baina memento berean entzuten da “txertatzekopasaportea” beharrezkoa izaitenahal litzatekee...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016