Herriz Herri - Donibane Garazi (NB) | 2021eko Apirilaren 22a

Donibane Garazi

Goizeko Izarreko pilotariak
Goizeko%20Izarreko%20pilotariak

Pilota

Goizeko Izarrak ezker paretanesku huska lehiaketa antolatudu. Finalak apirilaren 3an iragandira.Hiru hilabete kirol guneakhetsiak direla, ezker paretaidekian iragan dira, pilotari gazteenplazerarendako. Lehentaldean: Andde Barberenaeta Anthony Duhart-ek 22/20 irabazidute Evan Youakim eta IreiQueheillalt-en kontra. Bigarrentaldean: Loan Marcy eta BixenteBiscaichipyk 22/17 irabazi duteRuben Bordagaray eta Paco Iribarnerenkontra.

Jatetxeko jabeen merkatua

Duela zenbait aste hasi ekimenaksegitzen du, Garaziko eremukojatetxeko jabeak, merkatu estalianelkartzen dira manatuak izandiren apairuak banatzeko. Manatzekoazken epea osteguna emanada eta larunbat goizetan (10:30)eskuratzen dira. Bakoitzak hautadezake nahi duen ostatua.

Erakusketa

Itzal Aktiboak du ekimena bultzatua,Felix Anaut-en obrakHerriko Etxean, hilabete huntanikusgai dira. Zaragozan sortua,azken 20 urteetan egin margolanenhautaketa aurkezten du.Madrilen eta ondotik Parisenikasketa artistikoak egin zituen.Gorputzari eskainitako margolanenondotik, hainbat urtez musikareninterpretazio bisualera jodu, musika barrokoan inspiratua.Herriko Etxean, astelehenetikostiral arte ikusgai dira (9:00-12:00 eta 14:00-17:30).


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3590. zbk

Gure Hitza | 2021/04/22

Hautu pertsonalak egin beharrean

Menane Oxandabaratz

Azken denbora hauetan izurritea dela eta,txertatze zentroak ideki dira, zenbaitzuklehenbailehen ziztatua izan nahian, bestebatzuk gogoetan egin ala ez, besteakarruntkontra. Baliteke egiazko debate publikobaten egitekoa, nun bakoitzak bereargumentuak azaltzen dituen, lagungarrilitzatekeena dudan direnentzat.

Bada uzkur izaitekoa, entzuten delarikholako txerto mota emaiten hasirik, berrizgelditu beharra osasun arazoak eragitendituelako. Herri batean debekatua, bestebatean aldiz, berdin segitzen... ni segurikistorio horrekin galdua ibilki naiz! Hasieranbigarren ziztatzea derrigorrezkoa zen hainbesteegun barne, orain entzuten da luzamenaemana dela. Egia erran ez du gogoaemaiten tarrapatan hitzordu baten hartzeko,jakinez gure gorputzean produktu batdela emana izanen.

Entzun ginuen Macron presidentea erraitenfrantses gobernamenduak ez dituelaherritarrak bortxatuko txertoaren egitera.Baina memento berean entzuten da “txertatzekopasaportea” beharrezkoa izaitenahal litzatekee...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016