Herriz Herri - Hazparne (L) | 2021eko Apirilaren 22a

Hazparne

Romain Sicard
Romain%20Sicard

Txertaketa kanpaina

Zonbait aste hauetan jadaniktxertatzen da Mendeala gelaneta jakiten da apirilaren 27tikgoiti leku batzu libro direla oraino.Huna nor joan daitekeen:hirurogei urtez goitikoak, 50 eta59 urte artean dutenak osagarriarazoak baldin badituzte, suhiltzaileaketa osagarri sailean lanegiten dutenak.Hor ukaiten den txertoa Pfizerdeitzen da. Beraz, hitzorduarenhartzeko edo doctolib.fr gunerajoan edo 06 15 48 56 28 zenbakiadeitu. Erantzuna berehalaukaiten da.

Herriko kontseilua

Sasoin huntan egin behar baita,herriko kontseilua bildu daurteko buxetaren bozkatzeko:7.321.259,56€ funtzionamendurakoeta 3.828.966,25€inbestimendurako.

Bost lerronagusiren inguruan eraikia izanda buxeta:

  • Hiri erdiaren apainketarenabiatze obrak.
  • Ekologia (kirol zelaiaren ingurukobide berdea).
  • Numerikoa (eskola publikokotableta eroste).
  • Laborantxa (herriaren diagnostikobat eginen da).
  • Egunerokoa (bideak etaertzainbaten hartzea).

Besteak beste erran da postaez dela herri erditik kendukobainan berexte zerbitzua bestenorabait joanen dela. Arteta eremuareninguruan zen tratua ezda eginen. Herriak nahi luke bigune horietaz jabetu proiektuberezi batzuen burutzeko.

Elizaren garbiketa

Jadanik aipatu ginuen hemenelizaren garbiketarako jendeabehar zela. Dei horien ondotikhara hitzordu bat emana dela:lan hortan parte hartu nahiduena jin dadila elizarat apirilaren24an, larunbat arratsaldez(14:00-16:00). Horrat bilduekinikusiko da noiz eta nola eginelizaren garbitasuna segurtatzeko.

Romain Sicard

Txirrindularitza istorioek batereinteresatzen ez zuten hazpandarraketa auzo herrietakoakere Romain Sicard-i esker edoharengatik hasi ziren zoingehiagokahorien emaitzeri kasu egiten.Eta bai, hazpandarra, Zelaiauzokoa da. Munduko itxaropenezkotxirrindularien txapeldunizana, 7 Frantziako itzulitanparte hartua eta zonbat bestekurtsa famatu ez ditu egin! Ezbaldin bazen usu lehenetanagertzen ere, beti hor gaindizen laguntzaile fidela eta baliosa.Berriki jakin dugu, 33 urtetankirol hori utzi behar duela bihotzarazo batzuengatik.Txalo eta milesker egin duzunarentzat!!


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3590. zbk

Gure Hitza | 2021/04/22

Hautu pertsonalak egin beharrean

Menane Oxandabaratz

Azken denbora hauetan izurritea dela eta,txertatze zentroak ideki dira, zenbaitzuklehenbailehen ziztatua izan nahian, bestebatzuk gogoetan egin ala ez, besteakarruntkontra. Baliteke egiazko debate publikobaten egitekoa, nun bakoitzak bereargumentuak azaltzen dituen, lagungarrilitzatekeena dudan direnentzat.

Bada uzkur izaitekoa, entzuten delarikholako txerto mota emaiten hasirik, berrizgelditu beharra osasun arazoak eragitendituelako. Herri batean debekatua, bestebatean aldiz, berdin segitzen... ni segurikistorio horrekin galdua ibilki naiz! Hasieranbigarren ziztatzea derrigorrezkoa zen hainbesteegun barne, orain entzuten da luzamenaemana dela. Egia erran ez du gogoaemaiten tarrapatan hitzordu baten hartzeko,jakinez gure gorputzean produktu batdela emana izanen.

Entzun ginuen Macron presidentea erraitenfrantses gobernamenduak ez dituelaherritarrak bortxatuko txertoaren egitera.Baina memento berean entzuten da “txertatzekopasaportea” beharrezkoa izaitenahal litzatekee...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016