Herriz Herri - Senpere (L) | 2021eko Apirilaren 22a

Senpere

Senpere

Neguazkena

Hitz hori berrikitan agertu zaukuudaberri edo primaderarenizendatzeko, dirudienez gaurkoeguraldiak frogatzen du negutikeskapo ezinik ari garela. Klimarenaldaketaren seinale ote da, denaden martxoko bero zakarrek iparedo ekialdeko haize gordinari lekuegin diote, hezurretan sartzen denhorietarik. Ulertezina da gaurkoegoera, zoritxarrez goizetako izotzpuntu horiek kanpoari kalte handiakdakarka, izan baratzekari, fruituzuhaitz eta nola ez asko mahastiri.Benito Lertxundik kantatzenzigun “kimua zuhaitzean”, ez diradenak behar den bezala loratuko.Bertze ohar bat merezi luke, apirilabetidanik hilabete bustia izanda, aldiz aurten azaleko lurra taulabezain idor dago. Gogoeta hortanutzirik, ez dezagun ahantzi erranzaharra “apirila biribila, maiatzeangoseak hila”. Holakorik gerta ezdadila!

Dupont-i keinu bat

Jean-Marc gure herritar ospetsuaMartinika uhartean bere erronkagainditurik utzia ginuen, aldiz 25 kilozarindurik. Sekulako gorabeherakukan ditu bere gorputz nekatueta makatuarekin bide sanobatean sartu aitzin. Orain berekabira erretiratu ondoan, etxeangozatzen ari da, haatik ikuspegidesberdin batekin bigarren bizitzabat bete nahi balu bezala, bainanjendarteko harremanak baitezpadakoakzaizkio. Indar hartze huntan,bere gogoetak beti martxandira eta asmoa luke beste apustubat egitea mendi tontor garrantzitsubat menperatuz. Geroak erakutsikodauku ez duenez bertzesorpresa bat apailatzen.

Azken herriko kontseilua

Larreko salan apirilaren 10eangoizarekin iragan da. Maratoi bilkurabaten itxura zuen, jakinez 34deliberamendu aztertuak zirela,hauetan naski gai minberatsuakere. Erran dezagun brauki, pentsatzenahal zen bezala, zergatasen finkatzeak sortu duela sumindurikaipagarriena, berezikietxe funtsaren zergak pasatukobaitira %24,44tik %27,62tara. Hunekguti gora-behera, batez besteetxe bakoitx 50 eta 100 eurorenarteko emendioa sortuko du,urteko. Gogo kontra izanik ere,auzapezaren argudioetan, baitezpadakoazen herriko finantzen sanotzeko,jakinez azken 6 urteetanbeti hein berean geldituak zirelaeta Diruzaintza Publikoaren tutoretzaarriskuan zela. Erabaki zailaeta ausart hunekin gure herriarenhein berekoak diren Uztaritze edoHazparneko tasei hurbil ibiliko gintaizke.Finantzen egoera azkartzeaklagundu behar luke direnzerbitzu guzien mantentzea, dirulaguntzen eskaeren egitea baitageroari begira beharrezko proiektuakabiatzea. Jaun merak oroitarazidu ere bizitegi zergak kenduzgeroz, herriendako diru iturriakmurriztu direla eta nunbait ezeztatzehunekin familiek irabazten dutenparte ttipi bat galdegina ziotelagoratze hunekin. Dudarik gabe,oposizioak kontra bozkatu du,erranez holako emendatzea askofamilientzat jasanezina daitekeela,gaurko garaian bereziki. Gai horiaipatu aitzin, bertze bi deliberamendutanoposizioak kontrabozkatu du, batan Jaun merakerabakia zuen bere axuantekinjoan den uztailetik beren hilabetesariaapaltzea, herritarreri elkartasunaerakutsi nahiz eta bigarrenik2021eko hastapeneko aurrekontuorokorraren onartzeari buruz.Azpimarra litzateke ere, elkarteeriburuzko diru laguntzetan, orokorki80.000€ inguru partekatuak izanendirela, hauetan agertzen diraelkarte berri batzu. Bertzalde “forfaitcommunal” delakoak, 50euroko emendatzea ukanen duere, eskola pribatuetan ibilki direnikasle bakoitxarendako. Bilkurahunen bilera, Herriko Etxeko webguneanlaster agertu behar luke.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3590. zbk

Gure Hitza | 2021/04/22

Hautu pertsonalak egin beharrean

Menane Oxandabaratz

Azken denbora hauetan izurritea dela eta,txertatze zentroak ideki dira, zenbaitzuklehenbailehen ziztatua izan nahian, bestebatzuk gogoetan egin ala ez, besteakarruntkontra. Baliteke egiazko debate publikobaten egitekoa, nun bakoitzak bereargumentuak azaltzen dituen, lagungarrilitzatekeena dudan direnentzat.

Bada uzkur izaitekoa, entzuten delarikholako txerto mota emaiten hasirik, berrizgelditu beharra osasun arazoak eragitendituelako. Herri batean debekatua, bestebatean aldiz, berdin segitzen... ni segurikistorio horrekin galdua ibilki naiz! Hasieranbigarren ziztatzea derrigorrezkoa zen hainbesteegun barne, orain entzuten da luzamenaemana dela. Egia erran ez du gogoaemaiten tarrapatan hitzordu baten hartzeko,jakinez gure gorputzean produktu batdela emana izanen.

Entzun ginuen Macron presidentea erraitenfrantses gobernamenduak ez dituelaherritarrak bortxatuko txertoaren egitera.Baina memento berean entzuten da “txertatzekopasaportea” beharrezkoa izaitenahal litzatekee...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016