Herriz Herri - Uztaritze (L) | 2021eko Apirilaren 22a

Uztaritze

Kontseiluko biltzarra

Joan den ortzegunean Lapurdigelan iragan da eta aho batezonartuak izan diren erabakiakhauek dira:

  • Familien baratze partekatuetanfuntzionamendu moldeak.
  • Hirigintzan herriko gunetikkanpo dauden ibilbide berezienjarduera eta prezioen finkatzea.
  • Informazio eskeman, MixelDuhalde enpresak egin laguntzaeskaintza.
  • Arruntzan JC Aintziarten funtsetanzor agiri baten egitea euriuren biltzerako.
  • Baserriko elektrika egitarauansegurtasun proiektuan diruztatzeonarpena.
  • Elizagaraiko bidean Sistiaguebikotearen laguntza eskaintza.
  • 2020ko zerga biltzailearen kudeatzailekontuaren onarpena.
  • Ehorzketeri dagokien aitzinkontugehigarriak.
  • Astobiaga tokian NatureAvent'ura elkartearekin hitzarmena.
  • Bizikleta elektriko erosleeri dirulaguntza (3 oraikoan).

Finantzen saila izan da beti bezalagehien denbora hartu duena.Denis Rouault axuantak agerianeman ditu lehenik 2020kokontu administratiboen kontunagusia eta 2021eko aitzinkontunagusia bai funtzionamendurako,bai eta inbertsioendako.Eztabaida luze bat izan da ondotik,proposamen demagogikobat ere sartzen zela arte hortan.Hautetsi batek oroitarazi du HerrikoEtxearen helburua dela zerbitzupubliko baten segurtatzeaeta ez edozoin eraikuntzarenpromotore izaitea. Oposizioko 7hautetsiek kontu horietan kontrabozkatu badute ere, gehiengoakonartu ditu. Aurtengo tokiko zergentasa finkatzea jin da ondotikeztabaida batekin. Ezkerrekoek(4) kontra bozkatu dute eta''Uztaritze sentsu ona'' (3) abstenituda. Hurrengo kontseilukobiltzarramaiatzaren 27an.

Euskoaren alde

Uztaritzeko Herriko Etxea Euskotokiko monetaren alde aspalditikengaiatua da. Landagoien igerilekuak,orduan 2017an herrikokudeaketan zelarik, euskoakonartzen zituen lehen zerbitzupubliko bezala. Agintaldiarenhasiera huntan beste zerbitzubatzuk ere euskoa onartzendute. Berrikuntza bat 2020anbozkatu zen. Elektrikaz lagundubizikleta bat erosten duten herritarrek,Herriko Etxetik diru laguntzabat eskuratzen dute. Laguntzaeuskoz galdegina baldinbada emendatua da. BestaldeHerriko Etxeak bere engaiamenduabete du bere komunikazioaneuskoa aipatuz. Joan denurtarrileko herriko aldizkarianartikulu oso bat irakur daitekeeuskal monetari buruz.

Aurtengo martxotik goiti besteurrats garrantzitsu bat emandu. Auzapeza, axuantak etadelegatu guziak euskal monetaelkarteari kidetu dira eta denekberen ordainsariaren parte bateuskotan eskuratzen dute. Uztaritzeda Iparralde osoan lehenherria hori aplikatzen duena.Huna zer dion Bruno Carrèreauzapezak: “Ipar Euskal HerrianEuropa osoko tokiko monetaindartsuenadugu.

HerrikoEtxeak herritarrekin engaiatzenahal dira, enpresekin eta elkartemunduarekin tokiko enpleguarenalde, ingurumena eta euskararenalde. Egitasmo horrengarapenean parte hartzea garrantzitsuaiduritzen zaigu.”Dante Edme-Sanjurjo euskalmonetaren zuzendariak azpimarratzendu, gaur egun, Iparraldeko28 Herriko Etxe elkartehortan kide direla. Eusko monetaeta Uztaritzeko Herriko Etxearenarteko elkarlanak segitukodu, zirkuitu laburren alde tokikoekonomia laguntzeko, euskaragaratzeko eta trantsizio ekologikoasustengatzeko.

Txertatze kanpaina

Duela zonbait hilabete UztaritzekoHerriko Etxeak jakinaraziazuen prest zegoela Covid-19aren kontrako txerto zentrobat idekitzeko. CCAS edo herrikoekintza sozialen zentro etazerbitzu teknikoen laguntzarekinherriak baldintza guziak betetzenditu zentro horren idekitzeko.Zoritxarrez ez da oraino idekikoprefeturak bakarrik emaitenbaitu baimen hori eta ezin delaideki adierazi baitu txertoen eskasez(omen). Uztaritzeri hurbilidekiak diren txerto tokiak diraBaionan, Miarritzen, Kanbon etaHazparnen. Sozial zerbitzuenzentroak beharrez bakartasuneanbizi diren jendeen garraioaere segurtatzen ahal du telefonohuntara deituz: 05 59 93 38 91.



Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3590. zbk

Gure Hitza | 2021/04/22

Hautu pertsonalak egin beharrean

Menane Oxandabaratz

Azken denbora hauetan izurritea dela eta,txertatze zentroak ideki dira, zenbaitzuklehenbailehen ziztatua izan nahian, bestebatzuk gogoetan egin ala ez, besteakarruntkontra. Baliteke egiazko debate publikobaten egitekoa, nun bakoitzak bereargumentuak azaltzen dituen, lagungarrilitzatekeena dudan direnentzat.

Bada uzkur izaitekoa, entzuten delarikholako txerto mota emaiten hasirik, berrizgelditu beharra osasun arazoak eragitendituelako. Herri batean debekatua, bestebatean aldiz, berdin segitzen... ni segurikistorio horrekin galdua ibilki naiz! Hasieranbigarren ziztatzea derrigorrezkoa zen hainbesteegun barne, orain entzuten da luzamenaemana dela. Egia erran ez du gogoaemaiten tarrapatan hitzordu baten hartzeko,jakinez gure gorputzean produktu batdela emana izanen.

Entzun ginuen Macron presidentea erraitenfrantses gobernamenduak ez dituelaherritarrak bortxatuko txertoaren egitera.Baina memento berean entzuten da “txertatzekopasaportea” beharrezkoa izaitenahal litzatekee...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016