Ba ote dakixu? | 2021eko Apirilaren 22a

Duela 150 urte, Pariseko Komuna (7/12)

Gilen Bacho

Komuna denboran, Klub baten bilkura, antzerki batetan (Jules Worms-en marrazkia).
Komuna%20denboran_%20Klub%20baten%20bilkura_%20antzerki%20batetan%20(Jules%20Worms-en%20marrazkia).

Joan den astean, Marx-ekin, ParisekoKomuna ez zela sozialistaerranez bururatu ginuen. LéoFrankel-ek, Marx-en hurbilenaKomunako buruzagietan, berikusmoldea bazuen. Frankelenarabera, ogi egileen gauekolanaren debekatzea (apirileko20ko dekretua) “Komunakoneurri sozialista bakarra” izanzen. Baina, Marx-en arabera,“Komunako neurri handiena,bere izatea zen”. Gainera, jadaerran bezala, Komunako neurriak,hilabete batez hartuakizan zirenak (martxoaren bukaeratikapirilaren bukaera arte),inportanteak ziren: alokairuenluzamena, konskripzioarenezeztapena, Elizen eta Estatuarenbereiztea, eskola laikoaeta kitorik dena, ogi egileengaueko lanaren debekatzea,soldaten atxikitzeak debekatzeaadministrazio eta lantegietan,“illégitimes”(ezkontzazkanpoko haurrak) saila kentzeaeta bizikidetza libroak onartzea.Komunak denbora guti ukanzuen baina neurri batzuk halereaplikatuak izan ziren. Partikularki,edukazio mailan.

Eskolaanitzetan, irakasle laikoek apezakordezkatu zituzten. Neskendakoeskolak aniztu ziren.Aldiz, beste neurri batzuk ezziren sekula aplikatuak izanen.Adibidez, industria eta langileenkreditua, lantegi abandonatuenberriz hastea, eta, proiektu zinezhandinahia, justiziaren berrantolaketa(kitorik den justizia, populuakjujariak hautatuz, bestefuntzionarioak bezala). Bilana ezzen ttipia, ez. Neurri edo proiektuguzi horiek, lehen mundu gerlaarte, errepublikanoen proiektuetaneta erabakietan atzemanenziren. Gainera, Pariseko Komunakobilana ez da bakarrik Komunakogobernuaren erabakietanxerkatu behar.

Demokrazia zuzena

Komunako bidezkotasuna herritarretikheldu zen. Komunarentzat,herritarrek zuten egiazkoboterea eta botere hori egunerobehar zuten baliatu. “Demokraziazuzenaren” proiektua zen. Thiersen,gobernuak eta Versailles-ekolegebiltzarrak, alderantziz, “demokraziaordezkatzailea” defendatzenzuten. Heientzat, otsailekohauteskundeetan, sufragiounibertsalak kargu argia emanzuen gobernuari, ordrea berrizezartzea jazarleen kontra.

Errepublikanomoderatuen (JulesFavres-ekin) eta erregetiarrenartean bateratze bat osatu zen,interes baten inguruan: jabegopribatuaren defentsa “kolektibisten”kontra. Versailles-ekogobernuak borroka hola presentatzenzuen, baina Komunarenbukaera arte, maiatzarenbukaeran, Parisen, jabegoakerrespetatuak izan ziren etakolektibismoa ez zen batereKomunako programan. Ber moldez,Versailles-eko gobernuak Pariseko Komuna “diktadura”bat bezala presentatzen zuen.Salbamen publikorako komitearensortzea, apirilaren bukaeran,Versailles-eko propagandalagunduko zuen. Egia ez zelabatere demokraziako sinbolobat. Baina, errealitatean, komitehorrek zinez botere guti ukanzuen. Errealitatean, partikularkiapirilean, “demokrazia zuzena”-k funtzionatu zuen. Hautetsientzat,manamendu kargua (mandatimpératif) finkatua izan zen.

Sustut, Pariseko komuna hitzarenlibratze denbora bat zen.Prentsan eta klubetan, egunero,herritarrek hitza hartzen zuten,beren ikusmoldea defendatzenzuten eta eztabaidak batbestearen ondotik gertatzenziren. Otsailean, Versailles-ekogobernuak prentsako libertateakendu zuen. Komunak, Parisekohiriarentzat, libertate horiberriz ezarri zuen. Klubak lekuizigarri inportanteak ziren. Lekuguzietan biltzen ziren, adibidezantzokietan baina ere elizetan.

Hor zen, herriko kontseiluanbaino gehiago, “Errepublikademokratikoa eta soziala” egunerobizitzen eta eraikitzen.Herritar anitzek kazetetan etaklubetan hitza hartzen zuten etaez bakarrik gizonek. Emazteekez zuten bozka deretxoa bainahitza hartzeko deretxoa bazuteneta Komunako bizian berenlekua hartu zuten.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3590. zbk

Gure Hitza | 2021/04/22

Hautu pertsonalak egin beharrean

Menane Oxandabaratz

Azken denbora hauetan izurritea dela eta,txertatze zentroak ideki dira, zenbaitzuklehenbailehen ziztatua izan nahian, bestebatzuk gogoetan egin ala ez, besteakarruntkontra. Baliteke egiazko debate publikobaten egitekoa, nun bakoitzak bereargumentuak azaltzen dituen, lagungarrilitzatekeena dudan direnentzat.

Bada uzkur izaitekoa, entzuten delarikholako txerto mota emaiten hasirik, berrizgelditu beharra osasun arazoak eragitendituelako. Herri batean debekatua, bestebatean aldiz, berdin segitzen... ni segurikistorio horrekin galdua ibilki naiz! Hasieranbigarren ziztatzea derrigorrezkoa zen hainbesteegun barne, orain entzuten da luzamenaemana dela. Egia erran ez du gogoaemaiten tarrapatan hitzordu baten hartzeko,jakinez gure gorputzean produktu batdela emana izanen.

Entzun ginuen Macron presidentea erraitenfrantses gobernamenduak ez dituelaherritarrak bortxatuko txertoaren egitera.Baina memento berean entzuten da “txertatzekopasaportea” beharrezkoa izaitenahal litzatekee...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016