Jainkoa bizia jendea | 2021eko Apirilaren 22a

Gaztetasuna ezin goza!

Mandio

Milesker, Elixabet eta Jeanne!Bazinakite familian zenbatestimatzen zaituztegun! 90 urteakaspaldixkoan pasatuak, izpiritua argi,erne, gogotsu, gazte. Aurpegia, biziluzeak moldatua, zaretenaz betea,ederra! Gure familiaren memoriazaizte, bat aitaren partetik bertzeaamarenetik. Zer loria zuen ele ozeneta bizia entzutean. Gauzak ahanztendituzuela diozue bainan badituzueoraino hainbat eta hainbat istorio,xehetasun eta anekdota gure beharriekez galtzekoak. Zuek ikusi eta, iduri duzuen bizia "Ibai luze eta lasai bat"izan dela. Denek badakite zuen gaztedenboran zer pasatzen zen Europangaindi. Hurbiletik hunkituak zinetenez?

Elixabetek: “Gogoan dut nola gukneskek behar izangenuen landetakolan gogorretan aritu,indarra galdetzenzutenetan. Anaia ezginakien nun zen.Alemanak Frantziansartzean beresoldadu konpainiabarreiatu zen. Lortuote zuen ihes egitea? Bizirik ote zenbederen? Amak, hogoi eta zonbeiturte lehenago bizi izan zuen ametsgaixtoa ez zezaken burutik ken: etsaiberak, bere anaietarik bi hil ziozkan,bertze bat enbalditu... Alta, etxekolanak beren garaian egin behar ziren,gure neskatxa beso, izter eta errainakgizon edo mutil gazte zailduenakbezain gihartsuak balira bezala lanarilotu behar ginuen. Ongarri ateratzeneman dezagun. Behar dela besoihaurki tinkatu eta pizez pisutuarenmugitzeko! Ze lana! Arkera kargatu,etxe ondoko metan deskargatu. Beresasoinean berriz ere arkera ongarrizbete, landan krako makoarekin, hanhemenka metak egin. Hau aski errexahastapenean; gero haatik komediak.Arkera modernoa ginuen, altxatzendiren horietarik, baina indarra beharzen hortako; bien artean, ahizpak etanik erreusitzen ginuen hala ere. Behinez zitzaigun ba kesa bere ozkatikatera. Zer komediak hura ezin emanezbere tokian, beharrik auzoko mutilakikusi gintuela. Harek salbatu gintuen.

Gero heldu zen ongarri meta horienhedatzea. Ahal bezain xeheki beharzela berduratu, “pir pir pir”, erratenzuen amak. Erran eta egin: bienartean bada izerdi eta bizkarreko min.Ongarria hedatu eta gero lurra irauli,ildoa xuxen eramanez. Hori egingarriazen. Jadanik arituak ginen otsematen,behiek ere ongi bazakiten nunbehar zuten kurritu. Aldiz ipularreraarribatzean, gibelean zenak beharzuen brahana altxatu zonbeit metretaneta gero azpikoz gora biratu. Beharzen indar. Ahizpa azkarrenaren gainuzten ginuen hori. Bakarrik egitekogai zen, beharko, nik behiak beharnituen obediarazi. Gaixoak! Arre! Biii!Uooo-ka zenbat xixtako bizkarrean eta makil kolpe muturrean? Ildo buruetanbazuten beren egiteko manera, gureaez zitekeen usaiakoa, ez eta ere arras“katolikoa”. Jakin zazu holako egunakiragan ondoan ongi egiten ginuelalo, ez ginuen fandangotan aritzekoindarrik. Funtsean ez zuen nehorkhortarako gogorik.

Egun batez etorri zen gizon batongi bezti, ian Joseph Jorajuriarenetxean zen. Baietz ba, erran zionamak, zuri zuria eginik, lehenagokoamets gaixtoa berriz bizi beharzuelako segurtamenak barne guziakorapilatzen ziola. “Votre fils est sainet sauf mais pour le moment il ne peutpas rentrer...” Egun batez agertu zenJoxet, osasunean. Zer bozkarioa etxeguzian!... Gazte ginen gazte.”“Ni ere gazte nintzen, Jeannek, gazteeta amoros. Nik Joset maite nuen,ez Elixabeten anaia Joxet, bainanJoset Errotakoa.Jendeak ezzakien. Gurearteko sekretuazen. Lanbortxatuetanaritzen baitzirengazteak, itsashegiko blokozenegiten, bazuten Alemaniarat eramanakizateko arriskua, han ere langileeskasia omen zuten alemanek. Lauedo bortz lagun eskapatu ziren, Larrunmendiaren bertzaldean atxemanenzutela aterpe. Hala gertatu zen ba, bainan ez uste zuten bezala. Josethaietarik zen...

Behin ardi zaintzenari nintzela, hesiari hurbildu nintzeneta, bertzaldean arto jorran ari zenPantxesekin, solasean hasi. Etorrizen Maixan Malakat. “Zer da berri?Jakindu duzue Joset Errotakoa hildela? Herriko Etxeak zabaldu duberria. Ze pena! Holako mutil maiteeta ederra!...” Bo eta bo aritu zenMaixan. Nik ez nuen hitzik atera. Doidoia hatsa hartzeko indarra gelditzenzitzaidan. Urrundu nintzen ahalbezala eta ardien erdian belaunikoerori nintzen, aztalen gainean jarrita,ahoa eskuek tapatua nigar isil bateanegon nintzen luzaz. Arrats hartaneltzekari pixka bat hurrupatu nuen.Ez nezakeen gehiagokorik irents,ez eta ere lorik egin. Handik zonbeitdenboren buruan letra bat etorri zenHerriko Etxera. Joset Errotakoa bizizela, bainan preso Miranda de Ebron.Izan nituen egun gogorrak bainanesperantza atxiki nuen. Etorri zirengarai hobeak. Josetek parte hartu zuenProvence eskualdearen libratzen.Gerla bururatu zen. 5 urte iraun zuen.

Oraino gazte ginen.

  • 567 600 frantses hil omen ziren.
  • Gu bizirik ginen! Geroztik ere izandira memento txarrak eta ez guti.Onak ere!”

Iduri du Elixabetek eta Jeannekbiziaren alde on guziak preziatzendituztela, bete betean. Horrek otedioten beren bizi poza hazten.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3590. zbk

Gure Hitza | 2021/04/22

Hautu pertsonalak egin beharrean

Menane Oxandabaratz

Azken denbora hauetan izurritea dela eta,txertatze zentroak ideki dira, zenbaitzuklehenbailehen ziztatua izan nahian, bestebatzuk gogoetan egin ala ez, besteakarruntkontra. Baliteke egiazko debate publikobaten egitekoa, nun bakoitzak bereargumentuak azaltzen dituen, lagungarrilitzatekeena dudan direnentzat.

Bada uzkur izaitekoa, entzuten delarikholako txerto mota emaiten hasirik, berrizgelditu beharra osasun arazoak eragitendituelako. Herri batean debekatua, bestebatean aldiz, berdin segitzen... ni segurikistorio horrekin galdua ibilki naiz! Hasieranbigarren ziztatzea derrigorrezkoa zen hainbesteegun barne, orain entzuten da luzamenaemana dela. Egia erran ez du gogoaemaiten tarrapatan hitzordu baten hartzeko,jakinez gure gorputzean produktu batdela emana izanen.

Entzun ginuen Macron presidentea erraitenfrantses gobernamenduak ez dituelaherritarrak bortxatuko txertoaren egitera.Baina memento berean entzuten da “txertatzekopasaportea” beharrezkoa izaitenahal litzatekee...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016