Mundu zabalean | 2021eko Apirilaren 22a

Korsika-Euskadi akordioa

JB

Joan den apirilaren13anGilles Simeonik,KorsikakoKontseilukoeragilearenedo GobernuarenpresidenteaketaIñigo Urkullu Euskal Autonomia Erkidegokolehendakariak, bideokonferentziabaten bidez kooperazio akordio batizenpetu dute.

“Guretako momentu historikoa da”deklaratu du korsikar agintariak. Finkatzenduen hitzarmena, bi aldeen partaidetzarekin,hilabete anitzetako lanarenfruitua izan da. Dokumentuan, ondoko5 urteetarako elkarlana, hiru arlotanzehaztuada.

Lehenak Europako gaietako kooperazioadu zehazten, “interes amankomunakagertuko diren aldi oro, Bruselanelgarrekin aldarrikatuko eta zaindukoditugu” dio Gilles Simeonik. Boz batezmintzatzeak entzunak izaiteko posibilitategehiago emanen duela pentsatzenbaitu Korsikako instituzioak bideratzendituen hautetsiak, “konbergentziahorren beharra dugu, Europar BatasunaEstatuen eskuetan baita, ez eta herrieneskuetan”.

Bigarren ardatza da hizkuntzarena. Egiada desberdintasun handia badela biizenpetzaileen artean, Euskal LurraldeAutonomoan, 40 urte hauetan, euskarahizkuntza ofiziala baita. Bainan Euskadinaspaldidanik garatu diren esperientziaezberdinak korsikarrek baliatu nahidituzte eta egin moldeak trukatzekotokiko aktoreekin lan taldeak martxanezarriko dituzte.

Hirugarren eta azken ildoa diaspora da.4 milioi euskaldun Euskal Herritik kanpobizi baitira. 25 urtez harremanak azkartudira, bereziki mundu guzian hedatu diren193 euskal etxeekin. Korsikarrak ezdira hein hortan, bainan eskala ezberdineanbadira ere, euskaldunen egin moldeazbermatu nahi lukete kanpoko korsikarrakuharteko bizian gehiago parteharrarazteko.

Elkarlana bultzatu nahi duen dokumentuaizenpetzeko momentuan, Gilles Simeonikbi herrien sinbolo azkarrak bereondoan jarri zituen: Korsikako iraultzaileeta buruzagi historikoa izan zen PasqualePaoliren itxura alde batetik, etaGernikako arbolaren iruditxoa bestetik.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Mundu zabalean | 2021/04/22

Brexitaren ondorioz pataskak Ipar Irlandan

JB

Brexitaren%20ondorioz%20pataskak%20Ipar%20Irlandan

Suak gorderik bizi irauten du Ipar Irlandan.Azken hilabete hauetako tentsioek6 egun eta gaueko jazarraldi eta borrokakondorioztatu dituzte, bereziki protestanteenauzoetan. Autobus bat errea,polizia andana bat zaurituak eta suaeragiten duten koktail molotov delakoakbotatuak katolikoen eta protestanteenauzoak bereizten dituzten hesien kontra.Londonderry, Carrickfergus eta Belfasthirietan hedatu diren patasken ondotik,Ipar Irlanda Britainia Handiarekin loturikatxiki nahi duten DUPeko unionistak etaIrlanda bateratua nahi duten Sinn Feine ko errepublikarrak, hogei urte hauetanbiltzen dituen koalizioko Gobernuko arduradunakarrangurarazi ditu. “Komunitateezberdinetan dauden kezkak izanikere, iragan diren bortizkeriak eta suntsiketakezin onartuzkoak dira” elgarrekindeklaratu dute Arlene Forester lehenministro unionistak eta Michelle O’Neilllehen ministro-orde errepublikanoak.

Anitzentzat pataska hauek gogoarazidituzte 30 urtez, 1...

Irakurri segida

3590. zbk

Gure Hitza | 2021/04/22

Hautu pertsonalak egin beharrean

Menane Oxandabaratz

Azken denbora hauetan izurritea dela eta,txertatze zentroak ideki dira, zenbaitzuklehenbailehen ziztatua izan nahian, bestebatzuk gogoetan egin ala ez, besteakarruntkontra. Baliteke egiazko debate publikobaten egitekoa, nun bakoitzak bereargumentuak azaltzen dituen, lagungarrilitzatekeena dudan direnentzat.

Bada uzkur izaitekoa, entzuten delarikholako txerto mota emaiten hasirik, berrizgelditu beharra osasun arazoak eragitendituelako. Herri batean debekatua, bestebatean aldiz, berdin segitzen... ni segurikistorio horrekin galdua ibilki naiz! Hasieranbigarren ziztatzea derrigorrezkoa zen hainbesteegun barne, orain entzuten da luzamenaemana dela. Egia erran ez du gogoaemaiten tarrapatan hitzordu baten hartzeko,jakinez gure gorputzean produktu batdela emana izanen.

Entzun ginuen Macron presidentea erraitenfrantses gobernamenduak ez dituelaherritarrak bortxatuko txertoaren egitera.Baina memento berean entzuten da “txertatzekopasaportea” beharrezkoa izaitenahal litzatekee...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016