Jainkoa bizia jendea | 2021eko Apirilaren 29a

ELIZA eta HOMOSEXUALITATEA

Peio Ospital

Martxo erdialdean Fedearen DoktrinarakoKongregazioak bideratuidazki baten bidez, Vatikanoak berretsidu debekatua gelditzen delasexu berdineko pertsonen artekobikoteak benedikatzea. Gisa hortanigorri mezua guziz mingarriaeta laidogarriadela adierazi dute AmorisLaetitia idazkiari jarraikizharrera etapastoraltza lanetan ari diren hainbatdiozesetako eliztarrek. La Vie aldizkariakdosier bat eskaintzen diogaiari apirilaren 15eko alean. Hauxedut gaurkoan aipagai.

Gaiak sortzen dituenkorapilo teologiko hiru aztertzenditu dosierrak:

1/ Eskriturari dagokiona.

Galdera da: Bibliak homosexualitateakondenatzen ote du? Galdeketabidezkoa da eta eztabaida zabalasortzen du. Baina tranpatsua erebada. Alde batetik, gaia aipatzenduten bertsetak arras guti dira Biblian,eta bestetik homosexualitateagaur egun ulertzen den moldea(bikote baten baitan bizi den harremanafektibo eta iraunkor gisa),XIX. mendean agertu nozioa da.Ondorioz, Bibliak aipatzen duenakez du problematika modernoekinzerikusi handirik. Bestalde, arriskuada beti axaleko irakurketa bat egiteaeta Bibliako pasarte batzu gure argudiatzearenprobetxura erabiltzea.Bibliaren irakurketa zentzuzkoa etapazientziatsua izan behar da, etabeharrezkoa da hainbat bertsetenerranahia kontestualizatzea eta erlatibizatzea.Beraz, gaur egun adostasunaskitto zabala dago teologoenartean erraiteko ez daitekeelahomosexualitatea gaitzetsi Bibliarenikuspuntutik.

2/ Tradizioari dagokiona.

Aspaldikoa da Tradizioak egitatehomosexualeri buruz garraiatzenduen iritzi edo jujamendu ezkorra,"naturaren kontra" doazela argudiatuz.Izan ere, Tomas Aquinokoareniritziz, "Lege Naturala" da Jainkoaksorkari bakoitzari buruz duen asmoarenedo xedearen agerpena, izakibakoitzaren izaera sakonean inprimaturikbezala dagoena. Lege horrekagintzen dio gizakiari emankorizaitea, beraz haurrak sorraraztea.Ondorioz, sexualitate homosexualaez da giza legeari jarraikitzen, etaEliza Katolikoaren Katiximak (1992)"berez desordenatutzat" jotzen du.

Baina, azken mende erdi bihurgune bat markatu du sexualitateaulertzeko moldean berean,bereziki Emmanuel Mounier-ekbultzatu korronte pertsonalistarekin.Sexualitatea pertsonaren oinarrizkoosagai bezala ikusten da, berarenadierazpide funtsezko bezala, pertsonenarteko dohaintza eta komunioadu helburu. Haur-sortzeaez dagehiago ezkontzaren helburu lehenbezala ikusia. Natura ez daiteke soilikordena biologikoarekin identifikatu,hau nortasun batean integratzenda.

3/ Ezkontza sakramentuaridagokiona.

Hemen ez dagozalantzarik: bikote homosexualakez dira Jainkoak ezkontzaz eta familiazduen xedearekin bateragarriak.Ezkontza da erreferentziazko irizpidebakarra. Hortarik kanpo, ez dagodeus zilegirik. Arazo berdina da dibortziatueta arra-ezkonduentzat."Ateka hortarik ateratzeko, Elizak beharkoluke kontuan hartu badaudelabikotean bizitzeko beste molde batzu...,ezagutu sexu berdineko pertsonekelkarrekiko harreman gizakorbat bizi dezaketela fede sakonean,eta bere buruari galdatu Elizak zeregiten duen hauen alde" dio VéroniqueMargron teologo moralistak.

Gaur egun "argi dagopertsona homosexualen jaidurairaunkorra ez dela gizaki berez heterosexualbaten ahulezia makur bat,gutizia hedonista bat edo kapritxohuntan, historiak, filosofiak, gizazientziek eta medikuntzak Tradizioarenikuspegi hau inarrosten etakordokatzen dute. Homosexualitateagaur egun ulertzen den moldeakez du greziar edo(ta) erromatar antzinateanulertzen zen moldearekinzerikusirik. Giza zientziek eta medikuntzak,beren aldetik, frogatua daukatejaidura homosexuala ez delajaidura "hautatua", baizik eta iraunkorra.Filosofiak, azkenik, zinezko bat, baizik eta tirria-egitura gorputzezkobat, kimikoa eta neurobiologiakoa.Giza kondizioaren aldaeraminoritarioa da, baina ez patologikoa,esku-ezkerrekoaren idurikoaadibidez" dio bere aldetik JamesAlison apez ingeles teologo katolikoak(homosexuala izanik AitaSainduakapezgoan mantendua).

Orokorki, erran daitekemoral sexualari eta familiari buruzkoElizaren diskurtsoa molde teorikoaneraikia izan dela, jendeen bizitza paralelokigaratu delarik. Bien artekoleizea da zerbait gisaz tapatu behar.Hortarako ezinbestekoa da doktrinapundu batzuk arra-ikustea, Limboekinedota heriotz gaztiguarekinegin den bezala, giza zientzien edomedikuntzaren aitzinapenak, berdinteologo edo moralisten ekarpenakkontuan hartuz, baita ere eliztarxume asko eta askoren bizipena etairitzia. Batzuen ustez, FrantziskoAitaSainduak bere jestuzko eta hitzezkomagisteritzaz ideki duen bidea beharkoluke idazkira molde eraginkorragoanpasatu, Erromako Kuriariburu egin behar badu ere.

Eta guk, gauden tokitik,eta jakitera emana izan zaiguna jakinik,gomendatuko genieke Kuriahortako kideeri beraien sexualitatepropioa "xuritzeaz" axola diten,eliztarrena kudeatu beharrez hartzekoorde... Moldea gordina bada ere,erran nahia nuen.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3591. zbk

Gure Hitza | 2021/04/29

Neguazkeneko piltzarrak

Peio Jorajuria

Senpereko berriketariak hitz berri baterabili du joan den asteko berrietan, “neguazkena”,primaderako lehen aste horietanneguko atzaparrek oraindik azkarjo dezaketela seinalatzeko. Primaderaabiatua baina negua ez arras bururatua,mahasti eta zuhaitz fruitudun asko krudelkijotzeraino, nehork ez zuela holakorikigurikatzen. Udatik udazkenera pasatzengiren bezala, negutik neguazkeneraote, udaberrira baino?

Dena den, neguazkenak ez du soilik naturajo. Kirol mundua ere karramixkatudu, berezikiago pilotaren alorra. Pilota,joko gogorra da. Ez ditu haatik eskuakzauritzen bakarrik. Bihotzak ere zauri ditzake.Agusti Waltary kubatarra erretiratuberri da pilotaren alor profesionaletik.Badu hamabost urte Kubatik ihes eginikhemen zuela teilatu hartu. Izar bat izanda pilotaren munduan. Duela guti egunkaribateko kazetari batek elkarrizketaegin dio, zer zioen bere ibilbideaz errandezan. Ahoan bilorik gabe mintzatu da,onak eta txarrak aipatuz. Bereziki hastapenhartan zein zaila izan zaion heme...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016