Gure Hitza | 2021eko Maiatzaren 04a

Lantegiburuen haserrea

Jean-Louis Harignordoquy

Lantegiburuen ordezkari diren Merkataleta Industria Ganbarak, DepartamendukoLaborantzaGanbarak eta Ofizialdegiak berenhaserrearen berri helarazi diote EuskalElkargoari. Ez dute onartzen garraio jasangarrienmuntatzeko zergaren gainera emendatuakizan ditezen eraikiak diren funtsengaineko zergak. Egia, lantegi andana bat,bereziki ostatu, jatetxe eta saltegi ttikiak, azkarkihunkiak direla hilabete zonbaitez hetsirikegoitera bortxatuak izanik. Oraino nekehandiagoan ezar ditzazke zerga emendatzegotor batek. Aurkitu behar litaike moldea,neketan direnek ez dezaten ukan delako zergagehigarria ordaintzerik.

Izurriteari buru egiteko neurriek ez dituztehaatik saltegi guziak berdin jo, handi zonbaitlibroki idekiak baitziren, heietan Txinatik jinkutsu zikina barreiatzeko arriskurik ez balitzbezala. Moltsa handienek badukete berazzerga emendio baten jasaiteko ahala, orozgainetik konduan hartzen baldin bada, funtsengaineko zerga gehitzeak nahitez urtekoirabazien gaineko zerga apaltze zerbaitdakarrela. Ez dea hobe legarren dirua baliatzeabertako proiektuen gauzatzeko, ezenezEstatuko administrazioen elikatzeko?

Horiek hola, dakigularik zergetako diruaEstatuko, Akitania Berriko eta Departamendukokutxetara ere badoala, zuzen ote dalantegiburuek Euskal Elkargoa baizik ez erasiatzea?Baditaike Euskal Elkargoa, langile,teknikari eta zuzendari gastu pisuegietansartu den, sobera diru bideratu duen kiroltalde ospetsuak sustatzeko, eta abar. Baditaikehortaratu den, eskumenak osoki beregain ukan gabe, menturaz kolpetik soberahelburu ezberdin finkatuz, sail berezituetanaspalditik lanean ari diren elkarte zonbaitekinpartzuergoak bilatzen ahal zituzkeelarik.Halere ez litaike ahantzi behar gehienbat auzapezezeta auzapez ordeez osatu erakundemota hau, gobernuak horrela manaturiksortu zela, eta Estatuko zerbitzuak beti hordauzkala laguntzaile bezenbat zango trabatzaile.Argi da Estatuarengatik dela hain pisuhirigune elkargoa ongi itzulikaraztea. Oroitgaitezen Batera mugimenduak bultzaturik,gure hiru probintzietako hautetsien gehiengoaketa gizarte zibilak eskatua zutela araudibereziko lurralde kolektibitate bat. Hunenkudeatzeko bakarrik bozkatuak litaizkenhautetsiekin, eta zoinetan biltzen ahal bailitaikeAkitania Berriko eta Departamendukoeskumen multxo bat.

Erran gabe doa lantegirik gabe ez dela ezlanbiderik, ez diru iturririk; bainan lantegiburuekgogoan atxik bezate lekuko jendeekfinkatu politika publikoen beharra. Norbaiterasiatzekoz, deputatuek bozkatu herri hizkuntzenlege berriaren aurka azpijokoanarizan den gobernu hori bera litaike erasiatubehar; jakin dezan ez girela harek ustebezain tontoak.Aldiz, hemen zerbaitetara heltzekotan, denekbatean dugu bilatu behar nola erdietsieskumen garrantzizkoak berak kudeatzenahal lituzkeen egitura administratiboa.Fiskalitateari doakionez berriz, balio lukeikerketa sakon bat egitea, ezagutzeko EuskalHerriko biztanleek eta lantegiek ordaintzenditugun zergen kopuruaren heina - balioerantsiaren gainekoa edo t.v.a. delakoabarne - jakiteko zoin kutxetatik zonbat itzultzenzaion gure herrialdeari. Zerga etxeekargitaratuko ahal lituzkete eskuartean dauzkatenzenbakiak!


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3592. zbk

Gure Hitza | 2021/05/04

Lantegiburuen haserrea

Jean-Louis Harignordoquy

Lantegiburuen ordezkari diren Merkataleta Industria Ganbarak, DepartamendukoLaborantzaGanbarak eta Ofizialdegiak berenhaserrearen berri helarazi diote EuskalElkargoari. Ez dute onartzen garraio jasangarrienmuntatzeko zergaren gainera emendatuakizan ditezen eraikiak diren funtsengaineko zergak. Egia, lantegi andana bat,bereziki ostatu, jatetxe eta saltegi ttikiak, azkarkihunkiak direla hilabete zonbaitez hetsirikegoitera bortxatuak izanik. Oraino nekehandiagoan ezar ditzazke zerga emendatzegotor batek. Aurkitu behar litaike moldea,neketan direnek ez dezaten ukan delako zergagehigarria ordaintzerik.

Izurriteari buru egiteko neurriek ez dituztehaatik saltegi guziak berdin jo, handi zonbaitlibroki idekiak baitziren, heietan Txinatik jinkutsu zikina barreiatzeko arriskurik ez balitzbezala. Moltsa handienek badukete berazzerga emendio baten jasaiteko ahala, orozgainetik konduan hartzen baldin bada, funtsengaineko zerga gehitzeak nahitez urtekoirabazien gaineko zerga apaltze zerbaitd...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016