Herriz Herri - Donibane Garazi (NB) | 2021eko Maiatzaren 06a

Donibane Garazi

Boga Ikastola

Herri Urrats berezia antolatuadela eta, Garaziko ikastolak,Azkaratekoarekin, Baigorrikoarekineta Ortzaizekoarekin batera,Oilandoi kaskoan piknikaantolatzen du. Jakin dugunezez da hitzordu zehatzik emanik,bakoitza bere aldetik iganenda eta kaskoan elkarretaratukodira.

Maiatzaren 1ena

“Gabiltzak”, maiatzaren 1ean,langileen borroken nazioartekoospakizun eguna kari, DonibaneGarazin mobilizatzeradeitua zuen. Elkarretaratzeamerkatu estalian iragan da.Hor zirenak baliatu dira informaziobatzuen pasarazteko,hala nola Pariseko Komunaren150. urte muga kari iraganendiren eztabaidak, bai eta lasterGarazi-Baigorrira etorriko direnZapatisten berri jakin da. Chiapasekoautonomia komunitateakjakinarazi zuen 2021eanEuropara buruz etorriko zela,joan den astelehenean abiatuakdira eta laster delegaziobat gure eskualdean errezebituaizanen da.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3592. zbk

Gure Hitza | 2021/05/04

Lantegiburuen haserrea

Jean-Louis Harignordoquy

Lantegiburuen ordezkari diren Merkataleta Industria Ganbarak, DepartamendukoLaborantzaGanbarak eta Ofizialdegiak berenhaserrearen berri helarazi diote EuskalElkargoari. Ez dute onartzen garraio jasangarrienmuntatzeko zergaren gainera emendatuakizan ditezen eraikiak diren funtsengaineko zergak. Egia, lantegi andana bat,bereziki ostatu, jatetxe eta saltegi ttikiak, azkarkihunkiak direla hilabete zonbaitez hetsirikegoitera bortxatuak izanik. Oraino nekehandiagoan ezar ditzazke zerga emendatzegotor batek. Aurkitu behar litaike moldea,neketan direnek ez dezaten ukan delako zergagehigarria ordaintzerik.

Izurriteari buru egiteko neurriek ez dituztehaatik saltegi guziak berdin jo, handi zonbaitlibroki idekiak baitziren, heietan Txinatik jinkutsu zikina barreiatzeko arriskurik ez balitzbezala. Moltsa handienek badukete berazzerga emendio baten jasaiteko ahala, orozgainetik konduan hartzen baldin bada, funtsengaineko zerga gehitzeak nahitez urtekoirabazien gaineko zerga apaltze zerbaitd...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016