Herriz Herri - Hazparne (L) | 2021eko Maiatzaren 06a

Hazparne

Hazparne

Bertsu eguna

Bertsozaleen Elkarteak elgarretaratzeegunak apailatuak zituenEuskal Herri osoan aurten, eta horietanbarne Hazparnekoa, maiatzaren22an. Lortu dute HegoaldeanIruñean eta Getarian egunbatzuen antolatzea otsailean etamartxoan, bainan egoera nahasiadela oraino ikusiz, Hazparnekoaheldu den urtera gibelatzea deliberatudute. Zazpi eginahalak eginezlortzen da Hegoaldean zerbait egiteaplazetan bainan hemen arrasdudazkoa izanki hobe da 2022rabegira plantatzea.

Herri Urrats

Hara hau ere bigarren aldikoz ezdela gertatuko bere molde klasikoanbederen. Hala ere zerbaitpentsatua da egun hortarako.Lehenik erran dezagun soinekoaksaltzen direla eta hauek ikastolarajoanez edo hango buraso batekinhitzartuz geroz eros daitezkeela.Bestalde, aurtengo dirua kolegioberri baten eraikitzeko izanenbaita emaitzak goaitatuak dira.Bainan burasoek ez baitituzteideiak eskas, hara zer pentsatuaduten maiatzaren 8ko: Hazparneko,Beskoitzeko, Lekorneko etaArberuako ikastolek elgarrekin UrtsukoKurutxetako bordan emaitendigute hitzordu. Beraz afixak dionbezala ibili, argazkitan hartu eta bideomuntaketa batean parte hartu.Ezin bestean ideia berriak xerkatzendira eta aurkitzen! Boga, bogaikastola!!

Izan Bidea

Azken urte hauetan aldarrikatzeneta ezin lortuz ari giren presoaketxera biltzeko ekintza berri bat dahau. Euskal Herriko tontorren igoera.Maiatzaren 8an, Euskal Herriko650 mendi tontorretara jendea igaiteaproposatzen da. Mendi horienartean Urtsu ere bada. Beraz harazer egin behar den: mendia igo etakaskoan presoen askapena galdegitenduen oihala landatu, bakotxakegin urratsak ere kontatukodira. Edo mendizale guziak 8aket’erdietan abiatuko dira eman tokibatetarik edo bakotxa bere gisaraibiltzen ahalko da.Dena den xehetasunak jakitekoeta izenaren emaiteko,650tontor.sare.eus gunera joan etadena jakiten da.Izanen dela mugimendu Urtsunmaiatzaren 8an!!

Txertatze kanpaina

Txerto kopurua emendatu omendute Mendeala gelan egiten dentxertaketarendako. Ondorioz kasuaskotan direnek ukan dezaketelehen txertoa. Beraz izena emanDoctolib gunean edo HerrikoEtxeradeituz: 06 15 48 56 28. Bakotxakikusi behar du oraiko kriterioetansartzen denez. Maiatzaren15etikgoiti aldiz, 50 urte baino gehiagoduen oro onartuko da, hitzorduahartuz geroz bistan dena.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3592. zbk

Gure Hitza | 2021/05/04

Lantegiburuen haserrea

Jean-Louis Harignordoquy

Lantegiburuen ordezkari diren Merkataleta Industria Ganbarak, DepartamendukoLaborantzaGanbarak eta Ofizialdegiak berenhaserrearen berri helarazi diote EuskalElkargoari. Ez dute onartzen garraio jasangarrienmuntatzeko zergaren gainera emendatuakizan ditezen eraikiak diren funtsengaineko zergak. Egia, lantegi andana bat,bereziki ostatu, jatetxe eta saltegi ttikiak, azkarkihunkiak direla hilabete zonbaitez hetsirikegoitera bortxatuak izanik. Oraino nekehandiagoan ezar ditzazke zerga emendatzegotor batek. Aurkitu behar litaike moldea,neketan direnek ez dezaten ukan delako zergagehigarria ordaintzerik.

Izurriteari buru egiteko neurriek ez dituztehaatik saltegi guziak berdin jo, handi zonbaitlibroki idekiak baitziren, heietan Txinatik jinkutsu zikina barreiatzeko arriskurik ez balitzbezala. Moltsa handienek badukete berazzerga emendio baten jasaiteko ahala, orozgainetik konduan hartzen baldin bada, funtsengaineko zerga gehitzeak nahitez urtekoirabazien gaineko zerga apaltze zerbaitd...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016