Ba ote dakixu? | 2021eko Maiatzaren 06a

Duela 150 urte, Pariseko Komuna (9/12)

Gilen Bacho

Louis Rossel gerlako kontseiluaren aitzinean 1871ko urriaren 7an.
Louis%20Rossel%20gerlako%20kontseiluaren%20aitzinean%201871ko%20urriaren%207an.

Apirileko hilabete osoan,Versailles-eko eta Komunako tropakgogorki borrokatu ziren. Apirilaren2a gerla zibileko hastapenofiziala izan zen. Versailles-ekosoldaduek Courbevoieko postuaitzinahartu zuten. Jada erranbezala, federatuen kontra ofentsibahuts egin zuen. Apirilaren 11tikgoiti, Parise hiri inguruetan borrokakez ziren kasik sekula geldituko.Jaroslaw Dombrowski, Parisekoplazaren komandante nagusiarengidaritzapean, federatuekVersailles-eko armadari heroikokiburu egiten zuten Issy, Vanves,Bicêtre, Neuilly, Le Moulin-Saquethirien aitzinean.

Gainera, Komunakoeskuetan ziren gotorlekuakgero eta gehiago bonbardatuakziren. Kanoiak ez ziren gelditzen,edo kasik. Plazak alde batetik besterapasatzen ziren. Bi astez, federatuekVersailles-eko armadarenaitzinatzea blokatu zuten. Baina,Versailles-eko armadak gizongehiago bazituen, anitzez, eta apirilaren26ko gauean, Moulineauxherria hartzen zuen, Issyko gotorlekuabakartzeko eta kanoiekinbonbardatzeko. Mégy komandanteakindargarriak galdegin zituenbaina ez zituen ukan. Orduan,gotorlekuaren ebakuazioa erabakizuen baina bere gizonek ez zituztenarmak utzi nahi eta borrokasegitu zuten.

Louis Rossel edo ofizier batenohorea

Apirilaren 29an, Komunako gobernuakLouis Rossel gerlako ordezkarigisa izendatu zuen, Cluseretjeneralaren ordez. Rossel gizonohargarria zen. Komunan bilduziren gizon guzietan armadakoofizier bakarra zen. Frantziarenkapitulazioa ez zuen onartu etahorretako, martxoaren 19an, Komunanengaiatu zen: “Herrian, bialderdi borrokan dira, dudarik gabebakea sinatu ez duen alderdiarekinbat egiten dut, alderdi bat zeineanez da kapitulazioaren hobendunjeneralik”. Frantziako ohorea salbatzekoborroka nahi zuen segitueta, ber arrazoiarentzat, Komunakoalderdia hautatu zuen. Iraultzaileekineta sozialistekin bat eginbehar bazen aberriako ohorea salbatzeko,orduan behar zen hautuhori egin. Ber pentsamoldearekin,70 urte berantago, De GaulleErresistentzian engaiatuko zenkomunistekin. Bera ere, armadakoofizieretan, kasik bakarra zen. Beraere, Rossel-en gisa, heriotzarakondenatua izan zen. Baina, Rossel,De Gaulle ez bezala, hila izanenzen Komuna erori eta, 1871koazaroaren 28an. Rossel ez zensozialista baina errepublikanoa baieta miseria ikusiz Pariseko karriketan,injustizia sozialaren kontraengaiatu zen. Apirilaren 29an,Komunako armadaren komandanteabilakatu zelarik, bere lehenhelburua zen Issyko gotorlekuadefendatzea. Tropak berriz antolatuzituen. Egun batzuez bakarrik,estrategia eta gizonen lider gisazituen kalitateak erakutsi zituenbaina oztopoak sobera handiakziren.

Lehenik, Versailles-eko armadakbazituen gizon eta armamentuanitz gehiago. Bigarrenik,Komunako gobernuan, bereizketakgero eta azkarragoakziren.Maiatzaren 1ean, salbamen publikorakokomitea ezarria izan zenbaina gobernuko beste instituzioek(Komunako Kontseiluarenexekutibo batzordea eta Guardianazionaleko batzorde zentrala)beren lekua eta botereak begiratzenzituzten. Orduan, Rosselekbat bestearen kontra zirenmanuak errezebitzen zituen. Rossel-ek kalitate anitz bazituen bainaez zuen ongi ulertu iraultzaileenpentsamoldea.

Soldadu bat egoitenzen. Federatuak, alderantziz,iraultzaileak ziren, manamenduzentralari ihardukitzaileak. Maiatzaren9ko, Rossel-ek Guardianazionaleko batailioei 12.000 gizonagaldegin zituen, kontra-ofentsibabat abiarazteko, baina, 9an,bakarrik 7000 prest eta bilduakziren. Ber egunean, bi aste borrokanegon ondoren, Versailles-ekotropek Issyko gotorlekua hartuzuten eta Rossel-ek bere karguautzi zuen, hitz horiekin: “Denekdeliberatzen dute baina nehork ezdu obeditzen”.Maiatzaren14an,federatuek Vanves-eko gotorlekuagaltzen zuten. Versailles-ekoarmadarentzat,Pariseko bideaidekia zen.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3592. zbk

Gure Hitza | 2021/05/04

Lantegiburuen haserrea

Jean-Louis Harignordoquy

Lantegiburuen ordezkari diren Merkataleta Industria Ganbarak, DepartamendukoLaborantzaGanbarak eta Ofizialdegiak berenhaserrearen berri helarazi diote EuskalElkargoari. Ez dute onartzen garraio jasangarrienmuntatzeko zergaren gainera emendatuakizan ditezen eraikiak diren funtsengaineko zergak. Egia, lantegi andana bat,bereziki ostatu, jatetxe eta saltegi ttikiak, azkarkihunkiak direla hilabete zonbaitez hetsirikegoitera bortxatuak izanik. Oraino nekehandiagoan ezar ditzazke zerga emendatzegotor batek. Aurkitu behar litaike moldea,neketan direnek ez dezaten ukan delako zergagehigarria ordaintzerik.

Izurriteari buru egiteko neurriek ez dituztehaatik saltegi guziak berdin jo, handi zonbaitlibroki idekiak baitziren, heietan Txinatik jinkutsu zikina barreiatzeko arriskurik ez balitzbezala. Moltsa handienek badukete berazzerga emendio baten jasaiteko ahala, orozgainetik konduan hartzen baldin bada, funtsengaineko zerga gehitzeak nahitez urtekoirabazien gaineko zerga apaltze zerbaitd...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016