Egun eta bihar | 2021eko Maiatzaren 06a

Oraino bi hilabete?

J-B D

Emmanuel Macron berriz eremintzatu da izurrite tzar hortaz.Aldi huntan ez telebistanbainan prentsa idatzizko berriketariandana batekin, kasikiduri hedabide horieri opariñobat egin nahi ziotela. Pollikipolliki lausengatu ditu alabainan.Zeri buruz ote holakolausenguak? Dena den, gauzaasko erran du eta gauza interesgarriak,hein bat xeheki aipatubaitu konfinatze luze horinola bururatzen ahal litakeenondoko egunetan eta beharbadahemendik bi hilabetebarne. Kasu, ez du segurtatuhori hola eginen dela bainangarbiki erakusterat eman horigertatuko dela gaitza ez badaberriz azkartzen. Eta norkdaki preseski gaitzaren aldetikhain xuxen zer gertatukoden? Egun guziz hiru ehun batlagun hiltzen dira oraino koronabirushorrengatik, gutixagodenik ere iragan asteburuan.Ospitale frango galkatuakdaude. Lekuka dira gauzakdoi bat onerat ari. Macronekerrepikatu du beraz denekigurikatzen ditugun aldaketakez direla kolpez jinen bainanindar asko aitzina eginez bi hilabetezsegurik. Neurri jasangaitzhorien arintzearentzategutegi bat bezala finkatu dueta hori bera ez da azkeneanguti. Gerokoak geroko.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Egun eta bihar | 2021/05/06

Etxetik urruntzen ahal

Aste huntan berean, bakoitxabere etxetik urruntzen ahalda. Hamar kilometroko mugahertsi hura ezabatua da. Egunazharat eta hunat ibiltzekoez dugu gehiago ageri berezibaten sakelan ukaiterik. Aldiz,gauaz ba. Bainan hor ere badirakanbiamenduak. Maiatzaren19tik goiti ez dugu 7etakoetxerat sartua izan beharko,9etako askiko da. Geroxago,ekainaren 9tik harat oraikoustez, arratseko 11etan izanenda muga hori.

Arrunt desagertukodena ekainaren 30ean.Horiek hola, maiatzaren 19anjatetxeak berriz idekiko dirajaterat kanpoan emaiten ahaldutenak, mahai bakoitx seilagun baino gehiago ez hartubehar haatik. Idekiko ere saltegiak,zinegelak, antzokiaketa kiroldegiak. Ekainaren9an, ostatu eta jatetxe guziakgoraxago aipatu sei lagunekomuga atxikiz, eta hori hilabetekoazken eguna arte. Idekikoere feria-erakusketa handiakbainan aldian bost mila jendebaino gehiago ez hartzekotan.Eta sartuko direnek ageriberezi bat beharko xertatuakdirela edo gaitzik ez...

Irakurri segida

Egun eta bihar | 2021/05/06

Omenaldi hunkigarria

Rambouillet hirian, bi omenaldiguziz hunkigarriak eskainizaizkio aspaldian hango polizanlan egiten zuen StéphanieMontfermé 49 urteko emazteari,islamista atrebitu batekganibet ukaldika hila mendekiohutsez! Macron lehendakariabera ere han zen lehenomenaldian, gobernuburuaeta zonbait ministro bigarrenean.Denek goraki salatudute izugarrikeria latz hori!


Irakurri segida

Egun eta bihar | 2021/05/06

Maiatzaren lehena

J-B D

Jaz, maiatzaren lehenean ezzen ibilaldirik izan izurritearengatik.Aurten, manifestaldiasko egin da nolazpait. Frantziaguzian gaindi, hiru ehunbat hiritan. Lekuka tirabirakizan dira haatik, hala nola Parisen.Aurpegia gordea zutenzonbait azkarki mendekaturikCGT delakoan diren batzueri.Denetan langileen aldarrikapenakanitz aipatu dituztebainan ere heldu den urtekohauteskundeak!Bestalde, maiatz-lorea bazensalgai anitz tokitan. Macroniere eskainia izan zaioazau eder bat, aspaldikousaia berme. Loriatua idurizuen, dena konplimendu etaespantu.


Irakurri segida

3592. zbk

Gure Hitza | 2021/05/04

Lantegiburuen haserrea

Jean-Louis Harignordoquy

Lantegiburuen ordezkari diren Merkataleta Industria Ganbarak, DepartamendukoLaborantzaGanbarak eta Ofizialdegiak berenhaserrearen berri helarazi diote EuskalElkargoari. Ez dute onartzen garraio jasangarrienmuntatzeko zergaren gainera emendatuakizan ditezen eraikiak diren funtsengaineko zergak. Egia, lantegi andana bat,bereziki ostatu, jatetxe eta saltegi ttikiak, azkarkihunkiak direla hilabete zonbaitez hetsirikegoitera bortxatuak izanik. Oraino nekehandiagoan ezar ditzazke zerga emendatzegotor batek. Aurkitu behar litaike moldea,neketan direnek ez dezaten ukan delako zergagehigarria ordaintzerik.

Izurriteari buru egiteko neurriek ez dituztehaatik saltegi guziak berdin jo, handi zonbaitlibroki idekiak baitziren, heietan Txinatik jinkutsu zikina barreiatzeko arriskurik ez balitzbezala. Moltsa handienek badukete berazzerga emendio baten jasaiteko ahala, orozgainetik konduan hartzen baldin bada, funtsengaineko zerga gehitzeak nahitez urtekoirabazien gaineko zerga apaltze zerbaitd...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016