Jainkoa bizia jendea | 2021eko Maiatzaren 06a

ELLANDE

Itzulpena: Maite Irazoqui

Erraiten da bakotxa bere munduanbizi dela eta bertze munduetanbizi direnak ez direlagurutzatzen. Nun ez diren begiaketa beharriak idekitzen etadenbora pixkat hartzen! Bainanere ausartzen! Lekukotasun hauliburu batetik ateratua da. 1

“Abenduko arrats batez, metroarenbeha nintzelarik, etxerikgabeko gizon bat hor zagonmarrazkiz inguratua eta niheieri so. Nere interesa ikusiz,gizonak bere izena berehalaemaiten daut eta gomitatzen:“hartu nahi duzuna, eskaintzendauzut”; onartzen dut, pixkatlotsatua, pieza bakar bat ez izanikene poltsan. Eta galdetzendiot xehetasun batzu otoi emaiteamarrazki horiez, eta hunazer zion: “Beha zazu, garrantzitsuena,erdian dena da. Gurutzeada. Nik Jesusen baitansinesten dut”. Nik ere Jesusenbaitan sinesten dutala erraitendiot, eta segitzen du: “Jesus,gisakoa da, denak maite ditu,ttiki eta handi. Bere bizia guretzateman du. Hori biziki garrantzitsuada. Egoera gogorradelarik ere, gurutzea begiratzendut eta bihotza berotzen daut.Maite nauela pentsatzen dut etahorrek bihotza altxatzen daut,kuraia emaiten daut.

Ondoan,kolore urdina bada: hori ura da.Gero gorria: maitasuna da. Horia,sua da. Berdea, izadia. Lauelementu horiek, ura, maitasuna,sua eta izadia, beharrezkoakdira biziarentzat. Bainanhoriek oro, Jainkoak emaitendauzkigu, kittorik. Horra!”Egia erran, ez da osoki hola.Badira bazter edo xoko batzugrisez direnak. Zer erran nahiduten galdetzen diot eta irriñoeder batekin erantzuten du: “Nieta ene lagunak dira. Ene lagunak,ni bezala diren guziak dira,bai eta saguak, xoriak, usoak”.Ene begitarte harritua ikusiz,segitzen du: “Bai denak lagunakgira. Laguntza galdetzendudalarik, denentzat galdetzendut. Gauaz, hemen lo egitendutelarik, saguak heldu zaizkitbisitatzerat. Aita, ama, umeak...Ogi mutur bat emaiten diotet,jaten dute eta joaiten dira.Inportantea da, jan behar duteheiek ere. Xorieri, usoeri jateratemaiten diotet heieri ere. Erranada ez ziotela jaterat emanbehar, bainan bainan, zer nahida, hori! Zuk jaten duzu eta ezduzu nahi horiek jan dezaten?”.Eta xutitzen da, eskua sakelanemaiten du, euro bat ateratzendu eta neri eskaintzen: “Hartu,zuretzat da. Gelditzen zaidanada.” Jestu horrek biziki hunkitunau. Pieza hori beharrezkoazuela biharamuneko, entseatunaiz onaraztea, bainan ez zendeus egitorik: “Ez da makurrik,bihar bertze zerbait ukanen dut.Lagunak ere hor dira, elkar laguntzendugu”. Gogoz kontra,pieza onartzen dut.Elkarrizketa eder horren ondotik,

Ellande agurtu dut metroahartzeko. Igan aitzin, erraitendaut: “Etorriko zira berriz eneikustera?”. Baietz erran eta,segitzen du: “Berriz etorrikozirelarik, mezara joanen gira.Mezara joaitea anitz maite dut.Eta zuk, maite duzu?”. Metroajoan da; proposatzen diot igandeanetortzea elkarrekin mezaratjoaiteko. Ene harridura handianerantzun hau entzuten dut:“Oroz gainetik, ez igandetan!Egunero joaiten naiz mezarat,salbu igandetan. Igandetan,jende anitz bada, eta guk, jenatzenditugu. Astegunetan, jendeguti ibiltzen da eta gibeleanezartzen naiz. Hola ez dut nehorjenatzen”.Ellandek erakatsi nau etxerikgabe direnak, bai eta saguak,xoriak, bertzela ikusten. Harenlagunak dira. Zorte bereko partalierrakdira, eta heien kezkada, eguneroko ogia ukaitea.Talde hori deneri idekia da. Berejestuari esker, euro horren bitartez,errezebitua izan naiz. Etaoihartzun bat bezala entzutendut ene gogoan, alargunareneskaintzari behatuz Jesusekhau diona: “bere eskasiatik zaukanguzia, bizitzeko behar zuenguzia ezarri du”. Zer konfiantxa!Zer arta! Ondoan direnek egunerokoogia ez badute, zergatikmetatu?”


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3592. zbk

Gure Hitza | 2021/05/04

Lantegiburuen haserrea

Jean-Louis Harignordoquy

Lantegiburuen ordezkari diren Merkataleta Industria Ganbarak, DepartamendukoLaborantzaGanbarak eta Ofizialdegiak berenhaserrearen berri helarazi diote EuskalElkargoari. Ez dute onartzen garraio jasangarrienmuntatzeko zergaren gainera emendatuakizan ditezen eraikiak diren funtsengaineko zergak. Egia, lantegi andana bat,bereziki ostatu, jatetxe eta saltegi ttikiak, azkarkihunkiak direla hilabete zonbaitez hetsirikegoitera bortxatuak izanik. Oraino nekehandiagoan ezar ditzazke zerga emendatzegotor batek. Aurkitu behar litaike moldea,neketan direnek ez dezaten ukan delako zergagehigarria ordaintzerik.

Izurriteari buru egiteko neurriek ez dituztehaatik saltegi guziak berdin jo, handi zonbaitlibroki idekiak baitziren, heietan Txinatik jinkutsu zikina barreiatzeko arriskurik ez balitzbezala. Moltsa handienek badukete berazzerga emendio baten jasaiteko ahala, orozgainetik konduan hartzen baldin bada, funtsengaineko zerga gehitzeak nahitez urtekoirabazien gaineko zerga apaltze zerbaitd...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016