Kostaldean | 2021eko Maiatzaren 06a

Denak kulturaren alde!

Bestarik ez, ikusgarririkez, nola iraun ditake bestenazhola segituz? Egunhobeak heldu direla, haladiote azkenean hor gaindi,bainan arte huntan egokida eta zuzen lañoki ager ditzagungure arrangurak! Joanden igande goizean manifestaldipollit eta kartsu bat iraganda beraz karrikaz-karrikaDonibane Lohizunen etaZiburun. Ibilaldi koloretsua,jende anitz bildurik, gizon etaemazte, gazte eta ez haingazte, denek kultura maite!

Lehen hitzordua Sélect zinegelarenaitzinean, beste batHerriko Etxearen ondoan,azkena zubiaren bestaldean,Ziburuko pilota plazan. Bazenkantu, dantza eta musika - Maddi Zubeldia, Begiraleak,Sorginak eta beste - bazterrakairos eta kementsu, denekmezu bera entzunaraziz,ez dela uko egin behar, bainanborrokatu kulturak berrizukan dezan gure bizian hartzeduen toki guzia.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Kostaldean | 2021/05/06

Hendaiako gaztetxearen arrangura saminak

Hendaian, gaztetxeak abiatu du kanpainabat bere arrangurak agertuz, etxebizitza gogoan.Azpimarratuz, 2017an akuilatu ikerketabat berme, herrian badirela 5.638 bizitegibigarren etxetako ekarriak direnak, heldubaita %40 nunbait han, eta 673 bizitegi hutsak.Bana beste batean bizitegi baten alokatzeagostatzen dela hilabetean 720 euro.Egoera hori ezin jasana dela herritarrentzateta bereziki gazteentzat. Tokian tokiko jendeakezin eros edo aloka herrian egoitekobizitegirik. Bazterrak nahi dituzte beraz harrotugauzak kanbia diten eta onerat kanbiabistan da.


Irakurri segida

Kostaldean | 2021/05/06

Obrak Donibaneko elizan

Gaztetxearen afixa handi batzu agertu dira Hendaian gaindi.
Gaztetxearen%20afixa%20handi%20batzu%20agertu%20dira%20Hendaian%20gaindi.

Aspaldixkoan, Donibane Lohizuneko elizaobretan da. Kanpotik ere ez du batere bereusaiako itxura hura. Dena beztitua tela handiz.Kolorez xuri eta urdin. Obra handiak,larrienak bururatuak izanen ekain erditako.Teilatua dena berritzen ari dute. Ez idurika badauzka orotarat 45.000 teila! Frangobaziren hautsiak edo(ta) arrailduak, bestefrango higituak, ez gehiago beren tokian.Hasian hasi, muntadura asko berritu dituzteur xortik ez gehiago sartzeko, zurzonbait ere kendu, higatuak zirenak, etaberriak ezarri. Barnean, bi berinate eder,histuak zirenak, berrituak izanen dira.Orotarat, obra horiek gostako dira nunbaithan milioi bat eta lau ehun mila euro, erdiaherriaren gain.


Irakurri segida

Kostaldean | 2021/05/06

Udazkena xahar-etxean

Donibane Lohizunen, Udazkena xaharetxeakbeste itxurarik dauka! Eraikin berribat estreinatu dute, xaharraren ondoan,xahar hori dena barreiatzeko ondokoegunetan. Eraikin berriak badauzka 82lo-gela. Xaharra barreiatukodenean, beste bat muntatuko datoki hartan, 54 ganbararekin, Trikaldiegoitzan direnentzat eta luzazarta handi beharretan izanki.Obra horiek denak anitz gostakodira, beharrik gisa hartako laguntzakere badira erdietsiak.


Irakurri segida

Kostaldean | 2021/05/06

Abbadia jauregian

Hendaian, Abbadia jauregia zerratuadago, gisa hortako besteegoitza guziak bezala, izurritearenkontrako neurri bereziengatik,inguruko parkea aldiz, denaarramoldatua izanik, berriz idekitzendute. Hasteko, idekia izanenda asteazken, larunbat eta igandetan,arratsaldeko 2ak eta 5akartean.


Irakurri segida

Kostaldean | 2021/05/06

Zubia berriz idekia

Ziburun, obra batzuen beharretan zela,arras ahuldua zinez, duela zortzi astezerratu zuten autobidearen gainetikAzkaine alderat joaiteko bidean den zubia.Maiatzaren leheneko berriz idekiko zutela. Obrak akulatu dira errana zutenepean. Zubia berriz ideki da beraz joanden ortziralean.


Irakurri segida

Kostaldean | 2021/05/06

Ziburun, saltegiak laguntzeagatik

Ziburun, Herriko Etxeak erabaki du indarberezi baten egitea herriko saltegien laguntzeko.Herriko sozial zentroa partaide.Laguntza hori herriko bost ehun familiaribanatua. Aski da harremanetan jartzeasozial zentroarekin, edo harat joanez, edointernetez edo berdin telefonoz (05 59 4792 87). Hogoi euro utziz, herriak beste hamaremaiten ditu eta ageri bat eskuratzenduzu hogoita-hamar eurokoa sare hortansartu herriko saltegietan xahutzeko. Ezberehala bainan saltegi guziak idekitzenahalko direnean.


Irakurri segida

Kostaldean | 2021/05/06

Olinpiar Jokoak gogoan

Errekontru handiz kanpo, Olinpiar JokoakParisen muntatuak izanen dira hemendikhiru urteren buruko. Hitzordu horri buruz,Donibane Lohizuneko herriak erdietsi dulabel delako bat, hitzemanez arte huntanindar berezi bat eginen duela kirolak sustatzeagatik,herrian diren 42 kirol-elkarteakpartzuer. Besteak beste lehiaketa berezizonbait ahal bezenbat jende bilduz kariahortarat. Label baliosa beraz, Hendaiak jaerdietsia duela zonbait hilabete.


Irakurri segida

Kostaldean | 2021/05/06

Herri Urrats ere hor!

Maiatzeko bigarren igandeak ekartzen duHerri Urrats. Aurten, ez dena usaian bezalairaganen Senpereko aintziraren inguruanbainan ba ikastola bat baduten herriguzietan. Jauntzi salmentak izanen diraberaz hor gaindi. Bestalde, taloak salgaiDonibane Lohizunen eta Urruñan, bakalaoajateko Ziburun eta ibilaldi alegera batmuntatua Hendaian.


Irakurri segida

3592. zbk

Gure Hitza | 2021/05/04

Lantegiburuen haserrea

Jean-Louis Harignordoquy

Lantegiburuen ordezkari diren Merkataleta Industria Ganbarak, DepartamendukoLaborantzaGanbarak eta Ofizialdegiak berenhaserrearen berri helarazi diote EuskalElkargoari. Ez dute onartzen garraio jasangarrienmuntatzeko zergaren gainera emendatuakizan ditezen eraikiak diren funtsengaineko zergak. Egia, lantegi andana bat,bereziki ostatu, jatetxe eta saltegi ttikiak, azkarkihunkiak direla hilabete zonbaitez hetsirikegoitera bortxatuak izanik. Oraino nekehandiagoan ezar ditzazke zerga emendatzegotor batek. Aurkitu behar litaike moldea,neketan direnek ez dezaten ukan delako zergagehigarria ordaintzerik.

Izurriteari buru egiteko neurriek ez dituztehaatik saltegi guziak berdin jo, handi zonbaitlibroki idekiak baitziren, heietan Txinatik jinkutsu zikina barreiatzeko arriskurik ez balitzbezala. Moltsa handienek badukete berazzerga emendio baten jasaiteko ahala, orozgainetik konduan hartzen baldin bada, funtsengaineko zerga gehitzeak nahitez urtekoirabazien gaineko zerga apaltze zerbaitd...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016