Orotarik | 2021eko Maiatzaren 06a

Pierre Dourisboure 1825-1890 misionest beskoiztar ospetsuaz

B. Eyherabide

Pierre%20Dourisboure%201825-1890%20misionest%20beskoiztar%20ospetsuaz

Duela 6 urte Henri Duhaukargitaratu zaukun “Bahnardeitu Salbaiak” PierreDourisboureren 1870eko lana,Jean Elissalde “Zerbitzarik”euskararat itzulia 1936an.Huna nun apirila hondarreratzoalarik, Henrik argitaratzenduen aldi huntan jatorrizkoa,frantsesezdena eta “Les SauvagesBahnars” deitua. Helburua,Beskoitzeko eta herriz kanpokoerdaldunek ere jakin dezatenDourisboure nor izan zen eta zerbizi dorpe bezain baliosa eramanzuen.

Lana, bi zatitan agertzenzaiku: lehenean, parte euskaraz,Beskoitzeko auzapezeta kultura axuanten, Ayensaeta Cheverry-Paluat andereenaitzin-solasaren ondotik,Henriren ikerketen ondorioakirakur daitezke, hala nola,Dourisboure familia Beskoitzen,misionestarensortetxea,haurtzaroa. 1849an apezturik“Missions Étrangères” seminarioan.“Bahnar deitu Salbaiak /Les Sauvages Bahnars”: bi tituluharrigarri horietaz zenbait argitasun;Pierre TIS Bahnar apezareneta Aita Adrien Launay,“Missions Étrangères”-etakoidazlearen lekukotasunak.Bigarren zatian: Pierre Dourisbourerenkontakizun autobiografikoa,1870ean idatzia berazeta plazaratu zuena bereapezpikuak galdeginik; 40 baturtez zer eta nolako bizia eramanduen bahnartarren arteankontatzen dauku aita Dourisbourek.

Zendu zen 1890ean, iguzkialdetikitzultzean, Marseillan.Bahnar etnia, egungo Vietnamekoeremu menditsuetan kokatuada. Harekin ziren misionestguziek bizia galdu zuten,eritasunez edo martir, bainanDourisbourek, ikaragarriko gizonazkarra baitzen, iraun zueneta segitu Berri Ona hedatzeneta jende horien eguneroko biziahobetzen.

Liburu huntako lekukotasunakbiziki interes handikoak agertzenzaizkigu, eta zer erranDourisboureren bizi emankormiresgarriaz? Ezin sinetsia!Eskerrik beroenak Henri Duhaurieuskarazko itzulpenarenondotik, lan balios hau ere argitaratzeaz.Asko aldizkaritanidazle izanik, azken 30 urtehauetan 20 bat obra atera ditu.Boina edo txapel zabala mereziduzu Ohorezko Euskaltzainadiskidea. Gora Beskoitze!Liburua salgai: Beskoitzeko “Tabacpresse” saltegian, Senperen,Baionan, edo egileari berarideituz, 20 eurotan, gastu ordain


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Orotarik | 2021/05/06

Baga Biga Boga kantua

Xiberoots taldea
Xiberoots%20taldea

Heldu den igandean 30, Herri Urrats ospatuko direla, “Baga Biga Boga” kantua, sare sozialen bidez lau haizetara hegaldatu da. Horra hemen Xiberoots taldeak egin kantuaren hitzak.

Irakurri segida

Orotarik | 2021/05/06

Epelondoren xokoa : TXERTOA # 1

Epelondo

Irri egin dut, goiz honetan, Miss France lehiaketaren antolatzaileaden Geneviève de Fontenay ospetsuak ez duela txertatuaizan nahi irakurri dudalarik. Bere bilobak arrangura omendira. Maskararekin halaber arazoak ditu, Donapaleuko aberemerkatuan bezala, urte oroz, neska gazteetan ederrenak hautatzekogaualdia zuzentzen zuen 88 urteko andere-patronesak. Ezda bakarra, hainbat herritar bada txertatzearen kontra altxatua,mila estakururengatik: batzuk alor guztietan arrazoia dutela usteduten konplotistak dira eta besteak sinpleki osasun naturalazkezkatuak. Baina, jendetzaren %70 txertatzen baldin bada, antivaxxhoriek urrats bat egin gabe ere, talde immunitatea lortukoda, Israelen edo Ingalaterran jada hala den bezala.

Alta, txertatzea ezinbestekoa izateaz gain, esperientziainteresgarri baten gisa kontsideratzen ahalko genuke. Bide horretansartua naiz ni ere duela gutxi. Lehen zizta ukan dut iraganegunean, Baionako ospitale ...

Irakurri segida

Orotarik | 2021/05/06

Buhameak, historiarik gabeko jendeak?

Buhameak_%20historiarik%20gabeko%20jendeak?

Nicole Lougarot zuberotarrarenliburua da, Gatuzain argitaletxeakagertzen duena. NicoleLougarot idazlea, Gotaine Irabarnekobere sorterrian bizi da.Zuberoako ohiturez pasionatua,lurbeltz hortarik sortzea maitedu. Dozena bat urte hauetan,Euskal Herriko Buhameen historiarenikertzen ari da, eta lanakpartekatzen ditu manera anitzez(“Bohémiens” liburua, “Maskaradaketa Buhameak” erakusketaeta webgunea, Hebentikelkartearekin, “1802” ikusgarriarensortzea eta zuzentzea,bai eta “Ederlezi” pastoralarenzuzentzea, Abotia elkartearekin).

Buhameen presentzia mendebatzuz geroztik gure eskualdeangai sentikorra da, eta askiezezaguna oraindik. “Pobreakziren, besterik ez! Eta ez, ez horibakarrik...” Gaur, lekukotasunaekartzeko, Buhameen ondokobatzuek liburu huntan kontatzendute haien familiaren historiazezagutzen dutena, bai etaherentzia hori gaurko eguneannola bizi duten, zenbaitetaneraman zaila baitzitekeen. ZerenEuskal Herrik...

Irakurri segida

Orotarik | 2021/05/06

Haziak Mintzo :Ezpeletako Jondoni Extebe ikastetxea elurretan

CE2, CM1, CM2-ko Jondoni Extebe ikasleak

Haziak%20Mintzo%20:Ezpeletako%20Jondoni%20Extebe%20ikastetxea%20elurretan

Urtarrilean, CE2, CM1 eta CM2gelakoak Gourettera joan gira 3egun goxoren pasatzera. Le Cardetzentroan lo egin dugu. Teleaulkiakhetsiak ziren bainan ezgira enoatu. Serge gure animatzailearekiniraupen eskiarekinibiltzen ikasi dugu. Hastapeneanzaila zen baina denek indarrakeginez lortu dugu. Ikasi digu erenola ibili erraketekin.

Oihaneanibili gira, animalien aztarnak xerkatueta atzeman ditugu eta gureitzulia bukatzeko patarra triparengainean jautsi dugu. Bizikiirringarriazen!Deskubritu dugu nola sortzenden elurra eta elur-jausiak nolaagertzen eta seinalatuak diren.Arratsalde batez, taldeka igluhandi bat eraiki dugu. Lehentaldeak brikak egiten zituen,besteak ekartzen zituen igluamuntatzen zuen taldeari.Bukatuta, apaindu dugu.Azken egunean, “biathlon”bat egin dugu. Arrats guzizgaualdi bat bagenuen, jokoakegiten genituen.Akituak baina kontent etaoroitzapen anitzekin sartu gira.


Irakurri segida

3592. zbk

Gure Hitza | 2021/05/04

Lantegiburuen haserrea

Jean-Louis Harignordoquy

Lantegiburuen ordezkari diren Merkataleta Industria Ganbarak, DepartamendukoLaborantzaGanbarak eta Ofizialdegiak berenhaserrearen berri helarazi diote EuskalElkargoari. Ez dute onartzen garraio jasangarrienmuntatzeko zergaren gainera emendatuakizan ditezen eraikiak diren funtsengaineko zergak. Egia, lantegi andana bat,bereziki ostatu, jatetxe eta saltegi ttikiak, azkarkihunkiak direla hilabete zonbaitez hetsirikegoitera bortxatuak izanik. Oraino nekehandiagoan ezar ditzazke zerga emendatzegotor batek. Aurkitu behar litaike moldea,neketan direnek ez dezaten ukan delako zergagehigarria ordaintzerik.

Izurriteari buru egiteko neurriek ez dituztehaatik saltegi guziak berdin jo, handi zonbaitlibroki idekiak baitziren, heietan Txinatik jinkutsu zikina barreiatzeko arriskurik ez balitzbezala. Moltsa handienek badukete berazzerga emendio baten jasaiteko ahala, orozgainetik konduan hartzen baldin bada, funtsengaineko zerga gehitzeak nahitez urtekoirabazien gaineko zerga apaltze zerbaitd...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016