Azalekoa | 2021eko Ekainaren 17a

Ipar Euskal Herriko Osasungoa Euskalduntzeko Elkartea (OEE)

M.O.

Ipar%20Euskal%20Herriko%20Osasungoa%20Euskalduntzeko%20Elkartea%20(OEE)

Berrikitan jakin dugu, ekain hondarrean osasun sailean ari diren profesionalak gomitatuak direla, ekainaren 26an, Makeako Mindegia gelarat. Gehiago jakin nahian, bildu gira Xan Berterretche, Baigorrin mediku denarekin.

Ekimenaren abiapuntua

Xan Berterretchek erraiten zaukun Maia Lacroix-rekin, elkarrekin Bordelen medikuntzaeskola egin zutela. Duela zenbait urte, biekArantzazun iragan zen “Osasungoa EuskalduntzekoErakundearen” jardunaldi bateanparte hartu zuten. Ohartu ziren, Hegoaldeanplantan jarri zen iniziatiba hori, Ipar EuskalHerrian ere abiatzea beharrezkoa zela.Bakoitzak beren ikasketak ez arras bururatuak,ez zuten denborarik hartu ideia horrensakontzeko.

Orain biak beren lanbideanplantatuak direla, pentsatu dute ordua zela,Ipar Euskal Herriko osasun sailean ari direnprofesionalekin zerbaiten muntatzea. Lehenpausu batean, sail hortan ari diren pertsonekinbiltzea aurreikusia dute, ikustekodenek elkarrekin osasun alorrean euskararizer leku emaiten ahal den. Ez bada norabiderikfinkatua, bakarrik administratibokielkartea sortu dute.

Euskaraz artatzeko ahalak eman

Paziente batekin euskararen erabiltzearengarrantzia zein den galdegiten diogularik,Baigorriko medikuak dudarik ez du, terapiabatean artatzeko molde bat dela. Horiaipatzerakoan bi publiko desberdin zituengogoan, adinetako pertsonak eta haur gazteak(3/4 urte arte). Bestalde, mediku batenikustera abian den edozein pazientek,dituen arazoaz mintzatzeko, bere intimitateansartzen da, sentitzen dituen gauzakerrazago erraiten ahal ditu ama-hizkuntzan.Horrez gain, Xan Berterretcherentzat euskararenerabiltzea normala izan behar da,edozein alorretan bezala, osagarri munduanere. Adibide konkretua eman dauku,Galesen eta Quebec-en egin ikerketa batekfrogatzen du artatu behar den pertsonakbere hizkuntzan mintzatzean osasun arretahobetzen zaiola.Ekimen hori abiatu dutenak, beren kontu aridiren medikuak izanez, gisa berean ospitaleedo(ta) zahar-etxe bezalako egituretan, lanbat eraman beharko dela zioen.

JakinezBaionako Ospitalean euskara talde bat osatuadela, administrazioak dituela oztopoakezartzen azpimarratzen zuen. CPAM edoARS bezalako erakundeek bost axola dutelahizkuntzen erabilpenean eri bat hobeki sentitzenahal izaiteko. Legedia baten beharraaurreikusten du, aitzin sentsibilizazio lan bateraman behar litzatekeela, erakusteko osasunsailean, bakoitza ongi senti dadin, berehizkuntzan artatua izan behar dela.

“Osasungoa EuskalduntzekoElkartearen” xedea

Ipar Euskal Herrian abiatuko den elkartea,Hego Euskal Herrian jadanik urteak plantanjarria den egitura oinarritzat hartuko du. Aloranitz baldin badira lantzeko, Xan Berterretchekerraiten zaukun lehen pausu bateanmaterial baten osatzeko xedea dutela, informaziorako:fitxategia, afixa... hots euskarrieuskaldunak sortu. Gaur egun erabiliak direnmaterial guziak frantsesez izanez, OEEelkarteak horien euskaratzeko helburua du.Baina horrez gain, ekainaren 26ko elkarretaratzeakosasun munduko euskaradunprofesionalen saretzeko nahikaria du.Bakoitzak duen bizipenarekin, euskararenerabilpena nola sustatu gogoetatzeko lehenhitzordua litzateke.

Lehen biltzar nagusia

Ekainaren 26an (10:00), Makeako Mindegiagelan iraganen da lehen biltzar nagusia,osasun munduko edozein jenderi idekia.Osasun alorra xuxen zer den galdegitendelarik, oso zabala dela erantzuten du.Noski mediku, erizain, erizain-laguntzaileakgogora heldu dira, baina ez bakarrik, jendartelangileak (assistante sociale) edo(ta)etxeetan ibiltzen diren laguntzaileek ereelkartean leku bat ukan lezakete. Bestaldemediku orokor gehiago euskaradunak baldinbadira, medikuntza espezialista euskaradunakeskas direla zioen. Osasun arlokolangile guziak gomitatuak dira. Norbait interesatuabaldin bada, baina egun hortan ezinparte hartu edo xehetasun baten beharretan,oeeiparralde@ni.eus harremanetan jarlitzateke.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Azalekoa | 2021/06/08

Lehengoa ezagutu, gaurkoa ulertu, gerokoa argitu

MO

Lehengoa%20ezagutu_%20gaurkoa%20ulertu_%20gerokoa%20argitu

Herriko Etxeak eta Hazparneko Historia Batzordeak elkarrekin aurkeztu dute Hazparneko zapatagintzaren bizi industrialaren historiari buruz eramana den lanketa. Batzordeko kidetarik bat Txomin Heguy izanez, harekin solastatu gira xuxen jakiteko eramana den lan hori zertan den.

Irakurri segida

3597. zbk

Gure Hitza | 2021/06/10

Jeiki jeiki, etxekoak

Janbattitt Dirassar

Nork ez du ezagutzen lehengo gure arrantzaleenkantu herrikoi hori? "Jeiki jeiki, etxekoak,argia da zabala...". Orain ere, egun guzizgainerat, dei bera ez dea entzunarazi behar?Hor girela eta erne gaudela! Gure nortasunarenarrangura handi batekin, gure ondare aberatsarenbegirale kartsu. Traba guzien gainetikere berdin. Eta ez dugu traba eskasik preseski!Gutien ustean hor ditugu oztopo saminak!Nork erranen zuen udaberri nahasi huntan,hoinbeste buruhauste badelarik bestalde etahoinbeste gisetarat, holako erasoa jasan beharginuela erakaskuntzaren alorretan, euskararenaldeko aitzinamenduak zangopilatuz! Erabakihiguingarri hori hartu duten lege-zain delakoekez dezatela uste ukan etsitzeko heinean girela,gure aldarrikapenak aitzina helaraziko ditugubehar den tokirat.

Atseginekin ikusten dugu hautetsi frango,Florence Lasserre eta Vincent Bru deputatuakbezala, ederki mugitu direla mintzairaguttituak deitzen diren horien alde.Gogoetagarr...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016