Gure Hitza | 2021eko Ekainaren 17a

Ahulena beti zapaldua!

Azken denbora hauetan berri batzuk entzuterakoangogoetak emaiten ditu, etorkinengaia dela, emazteak erailak, pertsona batzuklarruaren koloreagatik laidoztatuak... betiahulenak ditu gauza dorpeak jasan behar!

Sare sozialetan anitz zabaldua izan den irudiagogoan daukat, nun espainol suhiltzailebat ikusten den Maroko eta Espainiako itsasartean haurño ttipi bat besoetan. Hori begiratzeangalderak pausatzen dira: aita-amakitsasoan galdu dira? Lortu dute itsasbazterrerahurbiltzea? Uste dute beren haurñoaitsasoan itoa dela? Argazki batzuk, hitzakbaino azkarragoak dira erakusteko munduhuntan jendarte batek pairatzen duena.Beren lurraldetarik joaitera behartuak, sortzenahal zaien bihotzeko min, sufrikario etaezezagunaren beldurrarekin. Hemen bereanazken egun hauetan Bidasoa zeharkatunahian, etorkin gazte batek bizia galdu du.Gaztetasunak ekartzen ahal duen kemena,indarra eta ilusioaz beterik, zenbat herrialdezeharkatu behar ukan ditu, mundu hobeagobaten esperantzarekin? Bizi berri zoriontsubaten eraikitzeko, ametsez beterik, bide luzebehaztopagarri batean denak zapartatuakdirela.

Gisa berean Lekornen bizi den Tofiq Azerbaijanekoherritarra, bere familiarekin eskapatzerabehartua izan denak, emeki emekihemengo biziari moldatzen ari zen, laneanari, Euskal Herriko xoko honetan familiarekinbere ohantzea berriz osatzen ari zela,enegu juridikoak kausa, bere etorkizunaezezaguna bilakatu da. Bere herrira itzultzenbada, bere geroa zein den badaki, presondegiratuaizaitea, tratu txarrak jasanez.

Gogora heldu zait Amets Arzallus-ek idatzi“Miñan” liburu xoragarria bezain hunkigarria,Ibrahima Balde ginear gazte baten ibilaldiakontatua den eta bidaia luze horretanjasan behar ukan dituen trabak. Zenbat holako!

Azken denbora hauetan entzuten da ere arrazismojarrera batzuk badirela, saltegi bateanemazte langileak larru beltza duelakoz, bezerobatenganik laidoztatua. Beste batzuk,hauek ere lanean ari, baina atakatuak, zanpatuak...beti beren larruaren koloreagatik.Beldurgarria kausitzen dut arrazakeriarenaltxatze hori, historiaren garai ilunak berrizheldu balira bezala!

Ahulena beti zapaldua, sail horretan emazteakzanpatuak eta erailak direla, azkendenbora hauetan anitz entzuten da. Etxekoindarkeriak legez debekatuak badira, delafisikoa, psikologikoa edo sexuala, emaztehoriek pleinta pausatua izanikan ere, ez dirabehar bezala entzunak. Kasu horietan ereetsipenak gaina hartua, baina emazte horiekhaurrak berekin dituztela, aitzina segitzendute! Bada ere kezkatzekoa, gaurko sistemajuridikoa eta poliziaren funtzionamenduariburuz, iduri eta emazte horien salaketak ezdirela premiazkoak.

Norbera baino indartsuagoa erasotzeazaila da, berdin bati arriskutsua, ahulagoadenari koldarkeria eta aiseria baizik ez da.Ahulena ez beti zapaldua izaiteko, gu guzienardura da pertsona horien zaintzea etasustengatzea!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Gure Hitza | 2021/06/10

Jeiki jeiki, etxekoak

Janbattitt Dirassar

Nork ez du ezagutzen lehengo gure arrantzaleenkantu herrikoi hori? "Jeiki jeiki, etxekoak,argia da zabala...". Orain ere, egun guzizgainerat, dei bera ez dea entzunarazi behar?Hor girela eta erne gaudela! Gure nortasunarenarrangura handi batekin, gure ondare aberatsarenbegirale kartsu. Traba guzien gainetikere berdin. Eta ez dugu traba eskasik preseski!Gutien ustean hor ditugu oztopo saminak!Nork erranen zuen udaberri nahasi huntan,hoinbeste buruhauste badelarik bestalde etahoinbeste gisetarat, holako erasoa jasan beharginuela erakaskuntzaren alorretan, euskararenaldeko aitzinamenduak zangopilatuz! Erabakihiguingarri hori hartu duten lege-zain delakoekez dezatela uste ukan etsitzeko heinean girela,gure aldarrikapenak aitzina helaraziko ditugubehar den tokirat.

Atseginekin ikusten dugu hautetsi frango,Florence Lasserre eta Vincent Bru deputatuakbezala, ederki mugitu direla mintzairaguttituak deitzen diren horien alde.Gogoetagarr...

Irakurri segida

3597. zbk

Gurekin harremanetan sar

segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016