Herriz Herri - Aiherra (NB) | 2021eko Ekainaren 17a

Aiherra

Berritu beharra den Beltzagitea etxea
Berritu%20beharra%20den%20Beltzagitea%20etxea

Heriotze:

Joan den astean zenduzen Domingo Ixuri, edo DomingoEtcheverry Ixurikoa, laster 85 urteegin beharrak zituen. Berri tristeharrigarria denentzat, alabainanhil aitzineko egun horietan herritarbatzuk Domingo bere autoarekinibilki kurutzatua baitzuten, bera xofurizanez, Aiherrako bideetan barnaHazparnera medikura joaiten.Bazuen 57 urte Domingo MakeatikIxurira jin zela, Angela horko alabarekinezkondua zela. Laboraria etaesneketaria zen Domingo. Laborantxahobetu beharrean, luzokertxo(cornichon) ekoizten hasi zenlehenik, gero esne biltzen, esnebidun edo ontziak bere 2 zalditakoautoan garraiatuz, kamioiaerosi arte. Herriari atxikia, denboranherriko kontseiluan egona zenere. Domingo baino gazteagoakdirenak oroit dira nola herriko bestetan,besta astelehenarekin kantuzaritzea maite zuen, kantuak hastetikburu gogoz emanez, paperik edoliburuxkarik gabe.Domingo zenaren ehorzketak,joan den asteazkenean iraganziren Aiherrako eliza betean. Guredoluminak Angele emazteari, Añamari,Jean-Pier eta Ximun 3 alabasemeeri, hauen familiakoeri etaahaidegoari.

Sortze –

Joan den ekainaren 3an,Minotz auzoaldeko “Etxe ttipia”etxean, Mathilde, Marianne Ducasseeta Vincent Heguy anderejauneri, Anna izendatu duten alabasortu zaie.Bizitza luze eta zoriontsua sortuberriari eta goresmenak burasoeri.

Herriko kontseiluan, Europakohizkuntza gutxituen xarta

- Herrikokontseilua, joan den asteleheneanzortzi bildu zen. 15 kontseilarietarik14ek parte hartu zuten.Huna bilkura horretan hartu erabakinagusienak zoin diren:

- 2021eko bide obren finantzamenduplanoa onartu dute eta aurtengofinkatu bidetako obren kostua46.398€ren heinera heldu beharrada.

- Urte guziz bezala, herriko eskolagiristinoari urteko diru laguntzarenparte bat orain emanen zaio,abantzu gisa, 10.000€, hau joanden urtekoaren erdia izanki.

- Europako hizkuntza gutxituenxartaren printzipioa aho batez bozkatudute, Samuel Biscay eta KattalinDuhalderen aurkezpenarenondotik. Aiherrako Herriko Etxeakeuskararen tokia indartzea xededuen “hobekuntza kontratua”deia 2019an Euskal Elkargoarekinizenpetua zuen. Aldi huntan xartaberri hunek proposatzen dituen49 engaiamenduetarik, 35 hautatukoditu. Hauek hizkuntza politikarikoadro bat emaiteko laguntza ekarrikodie Herriko Etxeari. Bi urterenburuan bilan bat eginen da. Anarteanuda huntan prentsaurreko bateginen da Europako xarta hunenizenpetzea erabaki duten beste20 herriekin.

Ondotik Europakokontseiluak engaiamendu hauekbaieztatu ondoan, xarta Europakoteknikari arduradunen presentzianheldu den larrazkenean izenpetukoda, herriko kontseiluak hau bozkatuondoan.

- Xokoa herriko bidexkaren zati batHerriko Etxeak Hugo DiratchetteXokoa etxearen jabeari utziko dio.- Orotariko gaien sailean: bi astez2 hauteskunde ezberdin betan iraganbeharrak baitira, Akitania Eskualdekobozak eta Departamendukokontseilukoak, Herriko Etxeaklaguntzaileak xerkatzen ditu, bozkabulegoaren atxikitzeko eta boz kontaketan parte hartzeko.Bestalde deskonfinamendu garaiansartzen baigira, Herriko Etxeak udahuntan toki publikoan antolatukodiren animazioentzat baimena emanendu, elkarte bakoitzari neurri sanitarioenprotokoloa errespetatzeagaldatuz. Espazio publikoa baliatzenahalko dute, bakarrik baldintzahauetan.

Beltzagitea etxearen zaharberritzekoobreri doakionez, hautetsiz etaherritarrez osatu lantaldeak egitendituen proposamenak, begi onezikusten dituzte kontseilariek: ttipienhaurtzain etxea beherean, lehenestaian osasun munduan lan egitendutenentzat gelak, bigarren estaian,2 apartamendu gazteentzat, etaBeltzagiteasahetsean, okindegiaxaharraren tokian 2 etxebizitza jendehelduentzat, Herriko Etxea Beltzagitearenjabe geldituz. Proiektuabidean da, ondu eta hobetu beharkoda. Herriko Etxearen nahia daBeltzagitearen konpontzeko obrak2022an bururatzea.

Bea’rik epizeria ibiltariaren ordutegiberria –

Herriz herri ibiltzen denBea’rik epizeria ibiltariak ordutegiaaldatu du. Aiherrari doakionez,hemendik goiti asteartetan da berekamioiarekin etorriko, herriko plazara(17:00-18:00). Zuzenean erostenahal diren gauzak, hauek dira: fruituak,baratzekariak, arroltzeak, ogia,xarkuteria, gasna, azukre opilak,esnea, pastak, olio, azukrea, edariak...eta abar. Kalitatezko ekoizpenak,tokikoak eta ahal bezainbat bioekoizpenak ditu proposatzen.

Zikiro besta herritarrentzat –

Bestakomiteak jakinarazten du, aurtenherriko bestak ez baitira oraino antolatzenahal, zikiro besta antolatukodutela, herritarrentzat bakarrik, 200toki gehien gehienik eskainiz. Zikirobesta herri barnean iraganen da,trinket aitzineko aparkalekuan, HerrikoEtxearen baimenarekin, neurrisanitario guziak errespetatuz. Herritarrekxehetasun guziak ukanendituzte ondoko egunetan.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Herriz Herri - Aiherra (NB) | 2021/06/10

Aiherra

Aiherratik traktorea Baionako manifestaldian
Aiherratik%20traktorea%20Baionako%20manifestaldian

Joan den astean zendu zen GratienOyharçabal Aingeruteikoa, 84 urtezituen. Bere denbora guzian Aingeruteaetxaldean bere anaiarekin lanegin du eta azken urteetan bere ilobarekin.Aingerutea aitzinetik pasatzean,jendeek ikusten zuten maiz beredailuarekin bazterren garbitzen etajendeeri agur egiten.Gratien zenaren ehorzketak, ibiakoitzeanLekuineko elizan egin ziren,Hergaitze auzoaldeko aihertarrak parrokiazLekuineri lotuak baitira.Gure doluminak Aingeruteiko familiarieta ahaidegoari.

Aihertar haur guziek euskara eskolanedo euskaraz ikastolan ikastenAihertar haurrek euskara eskolanikasteko 2 irakaskuntza moldeenartean hauta dezakete, Aiherran etaauzo herrietako ikastoletan.

Euskara-frantsesa oren parekotasunekoirakaskuntza elebiduna: Irakaskuntzaelebidunean euskara etafrantsesa parekotasunean ikasten da.Lehen mailako ibilbide osoan eskainiada, ama-eskolako lehen urteti...

Irakurri segida

3597. zbk

Gure Hitza | 2021/06/10

Jeiki jeiki, etxekoak

Janbattitt Dirassar

Nork ez du ezagutzen lehengo gure arrantzaleenkantu herrikoi hori? "Jeiki jeiki, etxekoak,argia da zabala...". Orain ere, egun guzizgainerat, dei bera ez dea entzunarazi behar?Hor girela eta erne gaudela! Gure nortasunarenarrangura handi batekin, gure ondare aberatsarenbegirale kartsu. Traba guzien gainetikere berdin. Eta ez dugu traba eskasik preseski!Gutien ustean hor ditugu oztopo saminak!Nork erranen zuen udaberri nahasi huntan,hoinbeste buruhauste badelarik bestalde etahoinbeste gisetarat, holako erasoa jasan beharginuela erakaskuntzaren alorretan, euskararenaldeko aitzinamenduak zangopilatuz! Erabakihiguingarri hori hartu duten lege-zain delakoekez dezatela uste ukan etsitzeko heinean girela,gure aldarrikapenak aitzina helaraziko ditugubehar den tokirat.

Atseginekin ikusten dugu hautetsi frango,Florence Lasserre eta Vincent Bru deputatuakbezala, ederki mugitu direla mintzairaguttituak deitzen diren horien alde.Gogoetagarr...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016