Herriz Herri - Ezpeleta (L) | 2021eko Ekainaren 17a

Ezpeleta

Ezpeletako Herriko Etxe aitzinean ostalerrak
Ezpeletako%20Herriko%20Etxe%20aitzinean%20ostalerrak

Ostalariak kezkatuak

Joan den ostegunean, Ezpeletakoostalari batzuk Herriko Etxeaitzinean bildu dira, beren kexuaerakusteko. Herriko Etxeak hartuerabakia salatu nahi ukandute, nun terrazen kitantza helduden urtetik harat emendatuaizanen zaien, 6 hilabetez hetsiakegon direla eta. Jadanik hetsiakegon direlarik Ezpeletan segitudutela leku horien ordaintzenerrana izan da. Beste HerrikoEtxeen gehiengo batek, ostalerrekinelkartasunez, terrazenkitantza egokitu dutela izurritearenegoera kontutan hartuz,baina ez beren herrian salatudute. “Beste batzuk karrikeneta espaloien eremua zabaltzendituzte, bezeroen harreraantolatzeko. Bide onetik eskuzesku eta urratsez urrats sasoiariburuz.”, Ezpeletan horrela ezizaitea damutzen dira.Beste herri bat gogoan zuten,Donibane Garazi, han ere ostalerrekberen eremuak ordaindubehar ukan baitituzte.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Herriz Herri - Ezpeleta (L) | 2021/06/10

Ezpeleta

Gazte Ekintza larunbatean Ezpeletan
Gazte%20Ekintza%20larunbatean%20Ezpeletan

Gazte Ekintza

Joan den larunbatean “GazteEkintza” deitu taldeak ekintzabat egin du “Airbnb-ak, etxebizitzaturistikoak aski” lemapean.Ekintza horren bidez salatu nahiizan dute, gaztek alokatzekodituzten arazoak, merkatuarenerregulazio falta bai eta alokatzekoprezioen etengabekoemendatzea azpimarratzenzutela. Horrez gain aipatu dute,irailean ikasketendako etxebizitzaatzemaiten badute, ekaineankanporatuak direla, udatiarrerialokatzeko.Ezpeletan ekintza egin badute,eskualde hortan, Airbnb-renbidez, 300 etxe alokatzen direlasalatu nahi izan dute. Eskatudute legea aldatua izan dadineta Euskal Elkargoak bere ardurakhar ditzan. Gazteriak bizidituen problematikeri erantzutekoborroka sustatuz, GazteEkintzak lanean segituko duelaondoko hilabetetan erranaizan da.


Irakurri segida

3597. zbk

Gure Hitza | 2021/06/10

Jeiki jeiki, etxekoak

Janbattitt Dirassar

Nork ez du ezagutzen lehengo gure arrantzaleenkantu herrikoi hori? "Jeiki jeiki, etxekoak,argia da zabala...". Orain ere, egun guzizgainerat, dei bera ez dea entzunarazi behar?Hor girela eta erne gaudela! Gure nortasunarenarrangura handi batekin, gure ondare aberatsarenbegirale kartsu. Traba guzien gainetikere berdin. Eta ez dugu traba eskasik preseski!Gutien ustean hor ditugu oztopo saminak!Nork erranen zuen udaberri nahasi huntan,hoinbeste buruhauste badelarik bestalde etahoinbeste gisetarat, holako erasoa jasan beharginuela erakaskuntzaren alorretan, euskararenaldeko aitzinamenduak zangopilatuz! Erabakihiguingarri hori hartu duten lege-zain delakoekez dezatela uste ukan etsitzeko heinean girela,gure aldarrikapenak aitzina helaraziko ditugubehar den tokirat.

Atseginekin ikusten dugu hautetsi frango,Florence Lasserre eta Vincent Bru deputatuakbezala, ederki mugitu direla mintzairaguttituak deitzen diren horien alde.Gogoetagarr...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016