Herriz Herri - Ortzaize (NB) | 2021eko Ekainaren 10a

Ortzaize

Hauteskundeak –

Ekainaren 20 eta 27an beharrak diren hauteskundeentzat,herriko kontseiluak erabaki du bozka bulegoa Herriko Etxetik ezkerparetarat aldatzea, oraiko osagarri neurriak aiseago errespetatzeko gisan,bi bozaldi izanez egun berean.

Heriotza –

Bi heriotza ukan ditugu aste huntan herrian.Gahardu Iguzkialdeko René Tauziet 96 urtetan zendu da. Bere ehorzketakortzegun goizean iragan dira Arnegiko elizan, familiaz arnegitarraizanez.Ugarzan Eiherako Frédéric Landaboure 84 urtetan zendu da, eritasunbortitz baten ondotik. Ehorzketak ortzegun arratsaldean iragan dira Irisarrikoelizan, Ortzaizekoa beti obretan izanez. Herioak hunki dituen bifamilieri gure doluminak eskaintzen ditugu.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3597. zbk

Gure Hitza | 2021/06/10

Jeiki jeiki, etxekoak

Janbattitt Dirassar

Nork ez du ezagutzen lehengo gure arrantzaleenkantu herrikoi hori? "Jeiki jeiki, etxekoak,argia da zabala...". Orain ere, egun guzizgainerat, dei bera ez dea entzunarazi behar?Hor girela eta erne gaudela! Gure nortasunarenarrangura handi batekin, gure ondare aberatsarenbegirale kartsu. Traba guzien gainetikere berdin. Eta ez dugu traba eskasik preseski!Gutien ustean hor ditugu oztopo saminak!Nork erranen zuen udaberri nahasi huntan,hoinbeste buruhauste badelarik bestalde etahoinbeste gisetarat, holako erasoa jasan beharginuela erakaskuntzaren alorretan, euskararenaldeko aitzinamenduak zangopilatuz! Erabakihiguingarri hori hartu duten lege-zain delakoekez dezatela uste ukan etsitzeko heinean girela,gure aldarrikapenak aitzina helaraziko ditugubehar den tokirat.

Atseginekin ikusten dugu hautetsi frango,Florence Lasserre eta Vincent Bru deputatuakbezala, ederki mugitu direla mintzairaguttituak deitzen diren horien alde.Gogoetagarr...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016