Herriz Herri - Senpere (L) | 2021eko Ekainaren 17a

Senpere

Mayi Lemercier
Mayi%20Lemercier

Mende bat egina –

Maiatzaren 27an,Mayi Lemercier sortzez Lascanok,bere 100 urteren betetzea ospatudu, familiak eraikia duen etxean,Olha kartierrean. Karia hortara gomitatuazituen senide baita auzokoadiskide batzu. Urguri Marixoteleneanmundura jinez geroz, jainkoakdaki zenbat gauza ikusi eta jasan beharukan dituen, bere bizitza luzean.Bere haurtzaroa laborantzari lotuaizan da, emazte hunendako aitzurraedo jorrak sekreturik ez zuen. Haatik8 haurridetan zaharrena izanik, 12urterekin bere aita zenaren ordaintzerajoan behar izan zuen, Mundutegianzagon arno negoziora. Renérekinezkondurik, Gerard eta MichelSenperen sortu dira, handik lasterMaisons-Lafitte hirira joan beharukan dute lanarengatik, han aldizMonique eta Jean-Marc familiarenosatzera jin dira. Gaur egun nahizelkortasun pixka bat ukan, izpirituaeta begiak erne eta zorrotz dauzka.Batek galdeginik “oraino hamar urtegehiago?” erantzun dio brauki “hogoinahiago!”. Azpimarratzekoa da,hainbeste urte iraganik Parisetik hurbil,familian beti euskaraz arizan direla,garai hartan murgiltze sistemaongi eskuratua zuten.

Lasterkariak doluan

Joan denastean Laboux Ramuntxok munduhuntarik ihes egin du, 71 urterekin.Amotz Tontoloan hazia izan da,beste haur andana batekin “AssistancePublique” egituraren zuzenpean.Duela lau bat urte alditxartuzen, “Bildotsaren Eguna” batean etageroztik 2018ko irailean buru muinekooperazio batek, hunen osagarriazoritxarrez ezarri zuen okerrera. Luzazherriko Lasterka kirol elkarteankide izan da, lasterkari gisa, baitaantolatzaile lanetan.Claude bere emazteari eta gelditzendiren senideeri, dolumin bizienak.

Bestetako zikiroa eta paella

Duela zonbait egun pentsa ezzena gauzatuko da, herriko bestakaurkeztuko dira uztailaren 2, 3 eta4an. Baldintza berezietan iraganendira, hauetaz eta programari begiraxehetasun gehiago ondoko astetarakoutziko dugu. Haatik gaurdanik,ostiral arratseko zikiroa, baita igandeeguerdiko paellarendako erreserbakbeharrezkoak dira, deituz: 06 36 5504 48.

Antzerkia Larrekon ostiralean

Ekainaren 18an (20:30), Axut taldeakeuskaraz aurkeztuko du AMUAantzerkia, Larreko kultur gunean.Elkarte hunetan lan egiten dute berezikiArantxa Hirigoyerenek, baitaXimun eta Manex Fuchs anaiek,hauek beren bidea zinema mailanere egiten ari dira. Oraingoan Fuchsainaiekin antzezlanetan Maite Larburuikusiko dugu. Euskarazko antzerkiguti dira eskainiak gaur egun,beraz parada ezin hobea dugu gogotsuparte hartzeko. Sartzea 12€,lekuan bertan baita erreserbatuz:info@axut.eus.

Larunbatean mintzaldia Larraldean

Ekainaren 19an (11:00),Amotz/Larraldean “Herriexistentzia”elkartearen ekimenez, hitzaldi ziklobaten barnean, “Urratsez UrratsAskatasunera” lemarekin mintzaldiaeskainia da. Pedagogia independistaedo hobeki erraiteko estrategiaeta praktika askatzaileak aztertuakizanen dira. Hitzaldietan euskal munduanbi idazle adituk parte hartukodute, Eneko Bidegain eta AsizkoUrmenetak, azken hau marrazkilariongi ezaguna dugu. Gomita denerizabaldua zaie, ahal da ere nahi badaaitzinetik lekua atxiki, igorriz “SENPERE”izen-deiturarekin batera: herriexistentzia@gmail.com helbiderat.

Bozak ekainaren 20 eta 27an

Oroitarazia zauku demokraziakemaiten dauzkun eskubide eta eginbeharrenbetetzerat gomitatuak girela,ondoko bi igandetan. Departamendueta lurraldetako hauteskundeakhor ditugu, norberak gogoetasakonak egin ondoan, axolaz deliberadadila, ea nork sustengatukogituen hobekienik geroari begira?



Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Herriz Herri - Senpere (L) | 2021/06/10

Senpere

Senpere

Hatsaren PoesiaLarraldean igandean

Orain ohikoa bilakatu den ekitaldia,Hatsaren Poesiaren Egunaekainaren 13an iraganen da,Amotz-Larraldean. Egitaraubikaina eskainia da, berezikiolerki liburuaren aurkezpenarekin(11:30), jakinez elkarrizketa11:00ak inguruan finkatua dela.Geroxeago 13:00ak aldean, iraganenda zintzur bustitze etanorberak ekarritako bazkariaelgarrekin partekatuko da. Partaideenirakurraldiek hartukodute leku (16:00), ondotik kantaldipoetikoa, besteak besteLeire Zabala, Maialen Bezos.Egun osoan, Auxtin Zamoraeta Hatsa elkartearen ekimenez“Su hatsa” erakusketa poetikoaikusten ahalko da. Azpimarratzekoada ehun bat idazlek partehartzen dutela “Olerki liburuaren”muntaketan, gomita denerizabaldua dago. Gaur egun,gogoeta positibo edo ametsederrenetan bidaiatzea elgarrenartean, onugarri baita.

Kontzertua elizan ortziralean

Irakurri segida

3597. zbk

Gure Hitza | 2021/06/10

Jeiki jeiki, etxekoak

Janbattitt Dirassar

Nork ez du ezagutzen lehengo gure arrantzaleenkantu herrikoi hori? "Jeiki jeiki, etxekoak,argia da zabala...". Orain ere, egun guzizgainerat, dei bera ez dea entzunarazi behar?Hor girela eta erne gaudela! Gure nortasunarenarrangura handi batekin, gure ondare aberatsarenbegirale kartsu. Traba guzien gainetikere berdin. Eta ez dugu traba eskasik preseski!Gutien ustean hor ditugu oztopo saminak!Nork erranen zuen udaberri nahasi huntan,hoinbeste buruhauste badelarik bestalde etahoinbeste gisetarat, holako erasoa jasan beharginuela erakaskuntzaren alorretan, euskararenaldeko aitzinamenduak zangopilatuz! Erabakihiguingarri hori hartu duten lege-zain delakoekez dezatela uste ukan etsitzeko heinean girela,gure aldarrikapenak aitzina helaraziko ditugubehar den tokirat.

Atseginekin ikusten dugu hautetsi frango,Florence Lasserre eta Vincent Bru deputatuakbezala, ederki mugitu direla mintzairaguttituak deitzen diren horien alde.Gogoetagarr...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016