Herriz Herri - Uztaritze (L) | 2021eko Ekainaren 17a

Uztaritze

Auzoetako batzordeen berri

Pasa den asteburuan ere bi auzorenbiltzar nagusiak iragan dira.Lehena Heraitze eta Astobizkargunea: lehen Etxehasiarekin zena,orain Heraitzeri lotua da bertakojendeek eskaturik. Auzapezarenpresentziarekin 25 entzule ingurubildu dira. Nikolas Blain axuantakaitzineko aldietan bezala adierazidu batzordeen garrantzia, horienganikigurikatzen dutena auzoengorabeheretan, euskararen garapeneaneta trantsizio ekologikoan.

Heraitzeren batzordea sortuzenetik hilabetero biltzen ziren,orain ere berdin segitzeko gogoaagertu dute. Hautetsi erreferentebezala dute Mixel Fernando, bestaldeherrian bidetako lanez arduraduena. Egin obrak aipatu dira: Auzobaitareneraikitzea, pilota plazarenantolaketa, sentsu bakarreanplazako bideak emaitea, Errobibazterrekozirgabidearen segurtatzeaeta eskolaren berrantolaketa,Etxetoa eta Auzobaita baliatuz. Biztanlekopurua emendatuz baitoaeskola berri baten beharra ikustenda.

Herria beti UGECAM erakundearekinharremanetan da, hunekaterpetzen du elbarrituen zentroaeta lur eremu asko ditu bere inguruan.Plaza ondoko jabe baten lureremu bat ere herriak erosi du,EPFL erakundeak lagundurik. Geroaribegira Euskal Elkargoarekinelkarlanean ariko dira denak, aditubatzuri hirigintzan azterketa batzueginaraziz. Bideen egoeraz kezkakagertu dira, hala nola Haltyatik herrirajausten den bidea beti lanjerosadena, bereziki oinezkoendako,autoak abiadura handiegian dabiltzalako.

Heraitzetik Astobizkar-eratdoan bidea Baionarako erregebidearen azpitik pasatzen da etazubia largatu beharra da. Auzapezakez du gorde bide nagusialau lerrotan eman arte luze joanendela eta oraino Heraitzek zonbaitdenboraz ibiltzeko nekeak ezagutukodituela. Bukaeran salatu ereda eraikuntza publikoek jasaitendituzten zapuzkeriak, ez jakin betinorenganik eginak.

Bigarrena Hiribehere eta Sokorrondo:larunbat goizean hunenaldi zen, Lapurdi gelan 18 entzulerekin,besten eskema bera segituaizan da, hasieran azpimarratuzbiztanleen parte hartzea. Auzoarenhautetsi erreferentea NicoleMouesca izanen da. Jada eginakizan diren obretan dira MailiarenatikGuadalupiaraino bidearenantolaketa, pilota plazaren gibelekobi aparkalekuak, Lota jauregikoparkearen berritzea.

Proiektuetanaipatu da Herriko Etxe osoa Lapurdirabiltzea obra batzuekin eta hedakuntzabatekin mediatekarentzat,komentu eta suhiltzaileen arteanden ontasun bati buruz azterketa,Guadalupiatik Haltyarainoko bidearenberrantolaketa, Leihorrondo juntanborobil-gune berri bat eginez.Bainan handizki salatu da ibiltarienaxola eskasa, autoen abiadura handiegiekin,bai Hiribehere karrikan,bai eta Sokorrondora doan bidean,baita ere Milafrangatik Super U-rainokobide nagusian, bainan zati hunensegurtasuna departamenduaritokatzen da. Bukaeran, zenbaitek,internet sarea ibiltzen dituzten zailtasunakaipatu dituzte.

Heriotza

Aste bat barne bi aurpegiezagun zendu dira herrian. LehenikMixel Urrutia 86 urtetan, Oihanekoauzoan bizi zena. Gerlari ohiazen eta anitz urtez egon da horienbanderari bezala. Bigarrena Jean-Baptiste Elissondo 69 urtetan, erretretahartua zuen, anitz urtez SuperU saltegiko kudeatzaile egonik.Bien ehorzketak Jondoni Bixintxoelizan iragan dira. Doluminak familieri.

Berote handieri buruzko plana

2004ko ekainaren 30ean, Frantzianezarri 2004-626 izeneko legearenarabera, Uztaritzeko herriak berotehandiek eragin dezaketen arriskueriaurre egiteko eta abisuak emaitekobaliabideak xutik ezarriak ditu.Aurre jarrera hortan, CCAS herrikoekintza sozialen zentroak oraindaniketxetan bakarrik bizi diren adinekopertsonen edo elbarrituenzerrenda osatzen ari da, alerta edolarrialdi kasuak izaiten direneko. Sozialsailean eta osasun zerbitzuenbeharra ukan dezaketen pertsonek,CCAS zentroari beren burua ezagutarazibehar dute, behar orduanzerrenda batekin hau prest izandadin. Argitasun gehiagorentzat etaizenak emaiteko deitu daiteke telefonohuntara: 05 59 93 38 91 edoe-mailez: ccas@ustaritz.fr.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Herriz Herri - Uztaritze (L) | 2021/06/10

Uztaritze

Hautetsiak Etxehasian
Hautetsiak%20Etxehasian

Berotze handieri buruzko plana

2004ko ekainaren 30ean Frantzianezarri “2004-626” izeneko legearenarabera Uztaritzeko herriak,berotze handiek eragin dezaketenarriskueri aurre egiteko eta abisuakemaiteko baliabideak xutikezarriak ditu. Aurre jarrera hortan,CCAS herriko ekintza sozialenzentroak oraindanik etxetan bakarrikbizi diren adineko pertsonenedo elbarrituen zerrenda osatzenari da, alerta edo larrialdi kasuakizaiten direneko. Sozial saileaneta osasun zerbitzuen beharraukan dezaketen pertsonek, CCASzentroari beren burua ezagutarazibehar dute, behar orduan zerrendabatekin hau prest izan dadin.Argitasun gehiagorentzat eta izenakemaiteko deitu daiteke telefonohuntara: 05 59 93 38 91 edoe-mailez: ccas@ustaritz.fr.

Auzoetako batzordeen berri

Iragan asteburuan Herriko Etx...

Irakurri segida

3597. zbk

Gure Hitza | 2021/06/10

Jeiki jeiki, etxekoak

Janbattitt Dirassar

Nork ez du ezagutzen lehengo gure arrantzaleenkantu herrikoi hori? "Jeiki jeiki, etxekoak,argia da zabala...". Orain ere, egun guzizgainerat, dei bera ez dea entzunarazi behar?Hor girela eta erne gaudela! Gure nortasunarenarrangura handi batekin, gure ondare aberatsarenbegirale kartsu. Traba guzien gainetikere berdin. Eta ez dugu traba eskasik preseski!Gutien ustean hor ditugu oztopo saminak!Nork erranen zuen udaberri nahasi huntan,hoinbeste buruhauste badelarik bestalde etahoinbeste gisetarat, holako erasoa jasan beharginuela erakaskuntzaren alorretan, euskararenaldeko aitzinamenduak zangopilatuz! Erabakihiguingarri hori hartu duten lege-zain delakoekez dezatela uste ukan etsitzeko heinean girela,gure aldarrikapenak aitzina helaraziko ditugubehar den tokirat.

Atseginekin ikusten dugu hautetsi frango,Florence Lasserre eta Vincent Bru deputatuakbezala, ederki mugitu direla mintzairaguttituak deitzen diren horien alde.Gogoetagarr...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016