Ba ote dakixu? | 2021eko Ekainaren 17a

Larzac-eko borroka (1/2)

Gilen Bacho

Larzac-eko laborarien elkarretaratze bat
Larzac-eko%20laborarien%20elkarretaratze%20bat

1981eko ekainaren 3an, FrançoisMitterrand-ek, promesa zinez sinbolikobat bete zuen. Hamar urteko borrokarenondotik, Larzac-eko kanpamendumilitarraren handitzea geldiarazi zueneta tokiko laborarieri lurrak berriz itzulizituen (6.300 hektarea). Bere hitz ederrakberriz hartzeko, “lur hori zerutik hainhurbil” salbatu zuen. Hamar urtez, lurhori zaintzeko izigarriko borroka izanzen.

Dena hasi zen 1970eko urriaren11n. Egun horretan, Cavalerie ostatuan,UDReko bilkura batetan, Alain Fantonek,defentsako estatu idazkariak, zurrumurrubat konfirmatu zuen, Larzac-ekokanpamendu militarraren handitzea.1971ko martxoan, Le Monde egunkarian,Aveyron-eko diputatu batek“Millaurentzat, proiektu hori azken xantza”zela erran zuen.

Baina erresistentziaantolatu zen. 1971ko maiatzaren5ean, Millau hirian, 1.500 jendek desfilatuzuten, esperantza guziak iraganez.Michel Debré ministroak, proiektua ofizialkijakinarazi zuen telebistan, 1971kourriaren 28an. Larzac-eko kanpamendumilitarraren hedatzea, 3.200 hektareatik14.000 arte erabaki zen, dibisio blindatueta ibilgailu lantza-misilak entrenatzeko.107 laborariek beren lurrakgalduko zituzten. Berehala, protestakhedatu ziren, “Gardarem lo Larzac”lemarekin. Azaroan, 6.000 jende bilduziren manifestazio berri batetan.

Aveyron-eko FDSEAsindikatua, RaymondLacomberen gidaritzapean, mobilizazioansartu ere zen. Larzac-eko komiteakFrantzia osoan sortu ziren eta petiziobatek 30.000 sinadura bildu zituen.Halere, abenduan, prefetak proiektuabaieztatu zuen.

103ren juramentua1972ko Pazkoz, borrokak bihurgune bat ezagutuzuen. Bakezale eta nuklearraren kontrako mugimenduaklaborarien borrokari juntatu ziren. LanzaDel Vasto, bakezaleak Gandhiren dizipulu bat etaL'Arche komitearen sortzailea, gose grebabat hasi zuen (15 egun iraun zuen).Ekintza horrek oihartzun izugarri handiaukanen zuen. Rodez eta Montpellier-ekoapezpikuek Lanza Del Vastoren ekintzarijuntatzea erabaki zuten. Posizio horrekineskuin katolikoaren parte bat laborarienborrokari juntatu zen (ezkerrekoak jadaborrokaren alde ziren).

1972ko martxoan,Potensac bazter herrixkan, 107laborarietarik 103k juramentu bat eginzuten, heien lurrak armadari ez saltzea.Messmer gobernuak eskaintza anitzegin zituen baina “103ren juramentua”ez zen sekula hautsia izanen. Orduan,iritzi publikoa konkistatzeko, manifestazioaketa “golpe” mediatikoak emendatuziren. 1972ko urrian, inkesta publikoarendenboran, laborariek beren ardiakEiffel dorrearen pera ekarri zituzten.Pariserat berriz etorriko ziren, traktoreekin,1973ko hastapenean.

Ber urtean,Larzac-eko biztanleek legez kanpoko“La Blaquière”-ko arditegia eraiki zuteneta armadak erosi zituen etxalde batzukokupatu eta landu zituzten. Pertsonalitate(Paris de Bollardière jenerala, JeanPaul Sartre, Bernard Lambert, René Dumont,kantari engaiatu batzuk…), militante(ekologistak, maoistak, okzitanistak,kontzientzia objektoreak) eta langileanitz (Lip-eko langileak, Carmaux metalurgiakolangileak…) Larzac-eko borrokarijuntatu ziren. Denak eslogan horreninguruan bildu ziren: “Lurra laborarieri”.1973ko agorrilaren 25 eta 26an, Rajaldel Gorp tokian, lehen elkarretaratzebategin zen, 60.000 jenderekin!


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Ba ote dakixu? | 2021/06/10

Duela 40 urte, Mitterrand presidente ! (2/2)

Gilen Bacho

1981eko kanpainaren afixa.
1981eko%20kanpainaren%20afixa.

1974ko presidente bozen ondotik, AlderdiSozialista oposizioko lehen indarra bilakatuzen. 1977ko herriko bozetan, sozialistakkomunisten aitzinean kokatu ziren.Alderdi komunistak, ezkerreko batasunak,Alderdi Sozialista faboratzen zuela ulertuzuen. Orduan, baldintza berri batzuk eskatuzituen batasunako programa eguneratzeko.Sozialistek ez zituzten onartu etaezkerreko batasuna hautsi zen, 1977koirailean. 1978ko parlamentuko hauteskundeetan,ezkerra bereiztua zen bainalehen itzulian emaitzak biziki onak lortuzituen (%23 sozialistentzat, %21 komunistentzat).

Garaipena ez zen urrun iduribaina, azkenean, bigarren itzulian, eskuinakirabazi zuen. Sozialistek komunistekbaino diputatu gehiago lortu zituzten.Ez zen oraino ezkerraren tenorea bainahauteskunde horiek Alderdi Sozialista zelaoposizioko lehen indarra argiki erakutsizuten. Halere, desilusioa berriz azkarraizan zen eta, Alderdi Sozialistaren barnean,Mitterrand gero eta gehiago kriti...

Irakurri segida

3597. zbk

Gure Hitza | 2021/06/10

Jeiki jeiki, etxekoak

Janbattitt Dirassar

Nork ez du ezagutzen lehengo gure arrantzaleenkantu herrikoi hori? "Jeiki jeiki, etxekoak,argia da zabala...". Orain ere, egun guzizgainerat, dei bera ez dea entzunarazi behar?Hor girela eta erne gaudela! Gure nortasunarenarrangura handi batekin, gure ondare aberatsarenbegirale kartsu. Traba guzien gainetikere berdin. Eta ez dugu traba eskasik preseski!Gutien ustean hor ditugu oztopo saminak!Nork erranen zuen udaberri nahasi huntan,hoinbeste buruhauste badelarik bestalde etahoinbeste gisetarat, holako erasoa jasan beharginuela erakaskuntzaren alorretan, euskararenaldeko aitzinamenduak zangopilatuz! Erabakihiguingarri hori hartu duten lege-zain delakoekez dezatela uste ukan etsitzeko heinean girela,gure aldarrikapenak aitzina helaraziko ditugubehar den tokirat.

Atseginekin ikusten dugu hautetsi frango,Florence Lasserre eta Vincent Bru deputatuakbezala, ederki mugitu direla mintzairaguttituak deitzen diren horien alde.Gogoetagarr...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016