Egun eta bihar | 2021eko Ekainaren 17a

Peningarri!

J-B D

Bai zinez peningarria da joanden egunean Drome departamenduangertatu den hori! Nola28 urteko gizon gazte batek zaflakobat eman dion EmmanuelMacron lehendakariari. Gizonhori arrunt eskuin burukoaomen eta gainerat erregetiarra.Oraino badira alabainan, gutibada guti, errege bat nahiagoluketenak Frantziaren buru. Horiberen ikusmoldea dute bainanez da arrazoi bat bortizkeriarihola emaiteko! Norat ari girahola segituz? Egia erran, lehenere izan dira holakoak eta holakoakbaino aise handiagoakere! 1610ean, Pariseko karrikabatean Ravaillac delakoak puñalukaldi batez hil zuen Enrike IVFrantziako erregea. HirugarrenErrepublikaren denbora hartan,bi lehendakari asasinatuakizan ziren, Sadi Carnot (1894)eta Paul Doumer (1932).

Ezahantz bestalde De Gaulle presidenteatirokatu zutela, hunkitugabe haatik, 1962an. Gertakarihoriek oro hitsak baino hitsagoak.Bestalde oraino, aldi batbaino gehiago izan dira lehendakaribati mendekatu direnakbainan ez hain bortizki, nahizmolde ezin onetsi batean. Duelahamar urte konparazione, NicolasSarkozy bere soinekoetariktiraka eta pusaka erabili zutenbatere funtsik gabe.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Egun eta bihar | 2021/06/17

Noiz arte?

J-B D

Gaitz hori azkar salatzen da, etaarrazoiekin, lehendakariak duelarik,edo ministro batek, holakotzarkeria jasaiten. Bainan gisabereko gertakariak badira bestaldeere noiznahi eta nunahi.Jaz, orotarat, Frantzian gaindi,hirietan gehienik bainan baserrianere ba frangotan, 1.600hautetsi izan dira, gehienakauzapezak, bainan 76 deputatuedo zenatur ere besteak beste,zoini norbait oldartu baitzaiote,edo kolpeka, edo bisaiarat tuka,edo dena mehatxu eta ele tzar.Noiz arte jasan behar dituguholako zalaparta ezin onetsiak?Hobendunak ez ote litazke larderiagehiagorekin zigortu behar?Eta hasteko deusik ez deaegiten ahal gaitz hortarik hobekibegiratzeko gure jendartea?Bada hor hamaika gogoetarenegitekoa.


Irakurri segida

Egun eta bihar | 2021/06/17

Auzitegian

J-B D

Dena den, Macroni matelakobat eman dion gizona, DamienTarel, han berean arrastatuaizan da eta frango luzaz galdekatuaizan ondoan, auzitegirateramana denborarik galdugabe epaitua izaiteko. Deblaukierran du ez duela urrikirik eginduena eginik.

Solas harrigarrizonbaitekin. Erdi-Aroko zaldunfamatu heien ildo beretik arizandela, Frantzia maitez eta herritarrenongia gogoan, Frantziagaixoa ez dadin errekarat joan.Doi-doia aitortuz beharbada bizitasunhandiegi batekin jokatudela bainan gisa guziz bermatunahi zuela Frantziarentzat egunhobeak jinen direlako esperantzan.Prokuradoreak azpimarratu du18 hilabeteren presondegiamerexi zuela, barkarik gabe,zigor denbora burutik buru eginbehar.

Denen buru, auzitegiak erabakidu 18 hilabeteren presondegiabainan denbora hori bi zatitanezarriz: 4 hilabete arrunt itzaleanegon behar eta beste 14entzataldi huntako barka bainan kasueginez ibili behar.


Irakurri segida

Egun eta bihar | 2021/06/17

Jo aitzina!

Bizpahiru aldiz segurik Macronbera ere mintzatu da afera hortaz.Arras lañoki. Ez direla holakogauzak emendatu behar ezeta ere gutietsi. Gisa guziz, gertatudenak ez duela deusetangibelarazten, aitzina segitukoduela beraz beti kar berarekinedo beharbada kar gehiagorekin.Frangoren ustez, istoriohorrek denen buru zonbait tantorenirabazia segurtatu dio Macroni.Matelakoaren emailea ezzelarik batere hortarik ari.


Irakurri segida

Egun eta bihar | 2021/06/17

Hauteskundeak

J-B D

Alain Rousset
Alain%20Rousset

Hauteskundeakditugu berazigandean. Bihauteskundeegun berean.Anitzen beldurra,jendearenparte hartzeaez dela handiaizanen. Denenburu, nolakoemaitzak ote? Akitanian konparazione,badu 23 urte AlainRousset sozialista dela lurraldeburu.

Eta aurten berriz hautagai.Frangok diote partida irabazikoduela. Nahiz eskuindarrakgoiti ari omen diren eta eskuinburukoak ere ba.Eta izurritea zertan da? Idurizeztitzen ari. Gobernua denaespantu 30 milioi jende badirelaxertatuak. Denbora berean entzutendugu haatik untsalaz aisexertatze gehiago behar litakeelaoraino.

Eta lehenbailehen. Betieztabaida berak beraz.Hau besterik da bainan larunbatean,manifestaldi asko izan dahor gaindi gutarteko jendeareneskubideak ez diten murrixtuakizan. Ezkerraldekoak denen aitzinean.Parisen batere funtsikgabe norbait mendekatu zaioJean-Luc Mélenchon intsumituari.Bisaiarat irin botaka arizanzaio! Hauxe d...

Irakurri segida

Egun eta bihar | 2021/06/10

Frantziako Itzulia

J-B D

Heldu den hilabete hortan bazterrakairoski harrotuko diratxirrindularien Frantziako Itzuliarekin.Untsalaz, kasik usaianbezala iragan behar litake,izurritearen kontrako neurriakaitzina arinduak izanik. Bainanbeste Frantziako Itzuli batere hor dugu, joan den asteanhasia, frango ustegabekoa,Emmanuel Macron lehendakariaharat eta hunat ibilki, Frantziaguzian gaindi naski, ez bizikletabaten puntan haatik bainanbeste edozoin ibilgailu baliatuz.

Gisa hortan izurriteak bazterguziak nahasiak-eta (estakuruederra zinez) nahi omen du hurbiletikikusi frantsesek zer dioten,nolako arrangurak dituzteneta zer igurikatzen duten. Xedeederra segur!Bainan ez ote du bitxi egitenholako itzuli luzeari plantatzeaekaineko hauteskundeak hor ditugularikbete-betean? ValériePécresse eskuindar politikariakazkar salatu du gisa hortako ibilaldiaorain hastea eta hola hastea.Beste frangok ere ba.


Irakurri segida

Egun eta bihar | 2021/06/10

Gaixo gizona!

Gaixo Macron, Parisen duenbulego ederretik ez delarik bizikiateratzen salbu handi-mandizonbaitekin solastatzerat, berehalabadira kitzika eta kitzikahasten zaizkionak, hobe lukeelajendeen arterat gehiago agertzenbalitz! Gutarteko jendeakzer dion entzuterat.Gaixo Macron, hoin aise ateratzendelarik, denetarat joannahi, nehork ezin atxikia, badirabeste kitzikari zonbait (edo berakberdin, nork daki!) berehalaasaldatuak, ez duenez besteegitekorik, iduri duela alde batbozketa ibilki, bozketako zakuhandi bat bizkarrean eta bestebat eskuan edo besopean!

Gaixo Macron, zer egin behardu beraz azkenean? Xo, beharbadaEuskal Herrirat erejinen zauku, gure ikastolaknola dabiltzan ikusterat berdin,edo Makeako eiherazainarekinbi solasen egiterat, zuhurtziazbetea den baserritar horrek zernahigauza jakinki-eta, Macronibilia den eskola handietan ezdirenak ikasten bainan bi sosenzentzua baduen nornahik artoskibegiratzen dituenak.


Irakurri segida

Egun eta bihar | 2021/06/10

Solas eta solas

J-B D

Dena den Macron bi egun egonda Lot departamenduan. Hortikdu funtsean jakinarazi hemendikgoiti izurritearen kontra xertaraztenahalko direla 12 eta 18urte arte hortako gaztetxoak.Bere itzulia hasi du Saint-CirqLapopie deitzen den herritik.Untsa ttipia den herri batetarikberaz. Doi-doia berrehun batbiztanle dituen batetarik. Bazelaere bazinakiten? Xo, ez idurikabadauka bere gisako fama,Frantzia guziko herri pollitenetarikere dela arkaitz batzurilotua, Lot ibaiaren bazterrean.Auzapeza lorietan jende frangojinen dela hain segur Frantziakoitzuli arraro hori nundik abiatuaden ikusterat. Inguruko bestezonbait herritan gauza bera.Eta gero Cahors hirian.

Denetan,lehendakaria egon da solaseta solas batzuekin eta besteekin.Hortarat jina zela erranez.Haurrak agurtuz, jende xaharrakere ba. Giro goxo batean,aldi bat guti aski hizkatu badaere ahoan bilorik gabe mintzatuzaion gizon batekin. Helduden urteko hauteskundeak ereaip...

Irakurri segida

Egun eta bihar | 2021/06/10

Ortziak!

J-B D

Bizpahiru egunez segidan,gaitzeko ortziak izan dira kasikFrantzia guzian! Ez denetan betanbainan eskualde gehienakhunkiz halere. Ortzi itsusiak etaeuri uharrak nasai, urak ateraturikasko makur izan baita, berezikiPariseko aldean. Beste gisakoortzi bat keinka bertsuan,bat-batean eta zonbait orenezsokorri-zerbitzuek ez gehiagonihungo dei bihi bat hartzenahal! Hori ez zen oraino sekulangertatua! Ondorioz, bost lagunsegurik hil dira artatzaileak ezaski goiz etorririk, besteak beste28 hilabeteko haur bat.


Irakurri segida

3597. zbk

Gure Hitza | 2021/06/10

Jeiki jeiki, etxekoak

Janbattitt Dirassar

Nork ez du ezagutzen lehengo gure arrantzaleenkantu herrikoi hori? "Jeiki jeiki, etxekoak,argia da zabala...". Orain ere, egun guzizgainerat, dei bera ez dea entzunarazi behar?Hor girela eta erne gaudela! Gure nortasunarenarrangura handi batekin, gure ondare aberatsarenbegirale kartsu. Traba guzien gainetikere berdin. Eta ez dugu traba eskasik preseski!Gutien ustean hor ditugu oztopo saminak!Nork erranen zuen udaberri nahasi huntan,hoinbeste buruhauste badelarik bestalde etahoinbeste gisetarat, holako erasoa jasan beharginuela erakaskuntzaren alorretan, euskararenaldeko aitzinamenduak zangopilatuz! Erabakihiguingarri hori hartu duten lege-zain delakoekez dezatela uste ukan etsitzeko heinean girela,gure aldarrikapenak aitzina helaraziko ditugubehar den tokirat.

Atseginekin ikusten dugu hautetsi frango,Florence Lasserre eta Vincent Bru deputatuakbezala, ederki mugitu direla mintzairaguttituak deitzen diren horien alde.Gogoetagarr...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016