Euskal diaspora | 2021eko Ekainaren 17a

Euskal besten itzulera AEBan, Txapela sagarnoa, ikas Txistua online

FRANKFURT, ALEMANIA. Euskara praktikatu edo praktikatzen lagundu nahi duzu online? Xantza hori eskaintzen du, besteak beste, hilean behin Alemanian, Goethe Unibertsitateko Larraitz Lezameta irakurleak, Etxepare Euskal Institutuaren eskutik. Aste huntan, ekainaren 17an eta uztailean 15ean, 18:30etan. Zoom bidez. #EuskaraKulturaMundura
FRANKFURT_%20ALEMANIA.%20Euskara%20praktikatu%20edo%20praktikatzen%20lagundu%20nahi%20duzu%20online?%20Xantza%20hori%20eskaintzen%20du_%20besteak%20beste_%20hilean%20behin%20Alemanian_%20Goethe%20Unibertsitateko%20Larraitz%20Lezameta%20irakurleak_%20Etxepare%20Euskal%20Institutuaren%20eskutik.%20Aste%20huntan_%20ekainaren%2017an%20eta%20uztailean%2015ean_%2018:30etan.%20Zoom%20bidez.%20%23EuskaraKulturaMundura

ESTATU BATUAK.

Denbora gutian kanbiamenduhandia gertatu da Estatu Batuetanpandemiari dagokionez, eta duelahilabete edo aste batzuk izaten ahal ezzena, egun izaten ahal da. Erran nahibaita, aurten piknik eta euskal bestarik eginenez zutela iragarria zuten euskal etxegehienek gibelera egin eta pandemiarenegoera orokorra hobeki dela ikusirik, aitzinaeginen dute heien elgarretaratze etaurteko euskal besta hitzorduekin. Musarekinere, partidak eta txapelketak itzultzenari dira (Susanville, Reno, SFO Anaitasuna,SFO BEO, Boise...). Utahko EuskalEtxeak, konparazio, ekainaren 27aneginen du klubaren urteroko besta UnionPark Pabilion delakoan.

Uztailaren 4an,Elkon (Nevada) herriko Euskal Etxeak etaChinon (Kalifornia) Southern California EskualdunClubak ere antolatu dituzte heienohikoak. Kasu emanez oraino, hala eginendute Buffalon, Renon, Boisen... baitaChinon ere, buruilean, hastapenean ezetzdeliberatu bazuten ere, egoera berrianondarreko erabakia aitzina egitea hartubaitute. Bitartean, Argentinan, konparazio,lehenago aipatu ukan dugunez, murrizpenakhandiak dira, eta egoera pandemikoseriosa, egoera ekonomiko are seriosagoarenpareko doa.

TXAPELA.

Aipatu genuen hemen Argentinan‘Txapela’ sagarnoa sortu zutelarik,sagar argentinarra, eta sagarnoa egitekoeuskal manerak bildurik. Rosarioko Aguirretarrek sustatuekimena zen, eta arrakasta polita lortu du. Izan ere,Txapela bere bigarren urtebetetzea ari da ospatzen,eta besteak beste ekitaldi berezi bat eginendu internetez heldu den astean, ekainaren21ean, Itziar Aguirre sukaldaria, Argentinatik,eta Euskal Herritik, Astigarragako Petritegisagarnotegiko Jon Torre Gurutzealdekonektaturik.

Kilometro Zero mozkinendefendatzaile dira eta sare sozialetatik erakutsikodute proiektuaren lehenengo 2 urtehauek ospatzeko antolatu dutena, itsasoarenbi aldeetako euskaldunen balio eta baloreenonena, erraten dutenez.

CORDOBA, ARGENTINA.

Leku batzuetanpandemiak zinez baldintzatzen segitzenduen mementu huntan, bizitzak jarraitzendu eta ezin besoak gurutzaturik egon. Zenbaitekpentsatuko du gauza bitxia dela,baina txistu klaseak eskaintzen ari dirainternetez Argentinako Cordobako Geroraeuskal elkarteko musikariak. Kitorik dira etaklaseetako lehena emana dute aste huntan.Bi gelditzen dira oraino, eta nahi duena,nahi duen munduko partetik sartzen ahalda.

Ez da aitzinetik jotzen jakin behar, ez etamusika ezagupenik ukan behar. Urteak diraCordobako Gerora eta heien inguruko euskaltzaleeklan ederra egiten dutena, besteakbeste euskararekin eta euskal musikarekin,partikularzki instrumentu eta musikatradizionalarekin, heien musika-tresnak-etaheiek sortuz. Heldu diren klaseak, ekainaren21ean eta 28an. Parte hartu nahi duenakgeroracordoba@gmail.com helbideraidazten ahal du.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Euskal diaspora | 2021/06/10

Irakasle xeka Pauen, Carlos Gabilondo, Diasporaren Artxiboa, Mikaela Goicoechea

EUSKAL ZINEMA ARGENTINAN. 300 emanaldi bete ditu Argentinan ‘Euskal Zinema Ibiltaria’ ekimenak. Euskarazko eta gaztelaniazko izenak tartekatzen ditu Carlos Gabilondo buru duen proiektuak. Orain arte 82 film luze eta 54 labur eskaini ditu Argentina osoan. Iaztik eta pandemiak iraun bitartean online dira saioak.
EUSKAL%20ZINEMA%20ARGENTINAN.%20300%20emanaldi%20bete%20ditu%20Argentinan%20a€˜Euskal%20Zinema%20Ibiltariaa€™%20ekimenak.%20Euskarazko%20eta%20gaztelaniazko%20izenak%20tartekatzen%20ditu%20Carlos%20Gabilondo%20buru%20duen%20proiektuak.%20Orain%20arte%2082%20film%20luze%20eta%2054%20labur%20eskaini%20ditu%20Argentina%20osoan.%20Iaztik%20eta%20pandemiak%20iraun%20bitartean%20online%20dira%20saioak.

PAUE, FRANTZIA.

Irakasle zira edota euskaramenperatzen duzu? Pauetik Lagunteta Maita (LEM) euskal etxeko lagunek idatzidaukute aipaturik euskara irakasle bilaari direla Gau Eskolarentzat, urrian hasteko.Klaseak astelehenetan dira 19etarik 21akarte. Iraupen mugatuko kontratupean. Interesatuek05 59020943 zenbakira deitzenahal dute edo laguntetamaita@gmail.comemailera idatzi.

BUENOS AIRES, ARGENTINA.

300 emanaldibeteko ditu heldu den ebiakoitzean‘Euskal Zinema Ibiltaria’ ekimenak. Guzia2010ean hasi zen. Erretreta hartua zuenCarlos Gabilondo zinemazale argentinarrakdeliberatu zuen euskal filmak pantailaratzenhastea euskal etxeetan. BuenosAiresko Euskaltzaleak-en egin zuen lehenengoemanaldia eta handik sortu zuenArgentinako euskal etxeetan euskal filmakemateko bere zinema zikloa. Carlos bolondresada eta bere lan guzia i...

Irakurri segida

3597. zbk

Gure Hitza | 2021/06/10

Jeiki jeiki, etxekoak

Janbattitt Dirassar

Nork ez du ezagutzen lehengo gure arrantzaleenkantu herrikoi hori? "Jeiki jeiki, etxekoak,argia da zabala...". Orain ere, egun guzizgainerat, dei bera ez dea entzunarazi behar?Hor girela eta erne gaudela! Gure nortasunarenarrangura handi batekin, gure ondare aberatsarenbegirale kartsu. Traba guzien gainetikere berdin. Eta ez dugu traba eskasik preseski!Gutien ustean hor ditugu oztopo saminak!Nork erranen zuen udaberri nahasi huntan,hoinbeste buruhauste badelarik bestalde etahoinbeste gisetarat, holako erasoa jasan beharginuela erakaskuntzaren alorretan, euskararenaldeko aitzinamenduak zangopilatuz! Erabakihiguingarri hori hartu duten lege-zain delakoekez dezatela uste ukan etsitzeko heinean girela,gure aldarrikapenak aitzina helaraziko ditugubehar den tokirat.

Atseginekin ikusten dugu hautetsi frango,Florence Lasserre eta Vincent Bru deputatuakbezala, ederki mugitu direla mintzairaguttituak deitzen diren horien alde.Gogoetagarr...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016