Jainkoa bizia jendea | 2021eko Ekainaren 17a

HAUTESKUNDEAK

Maite Irazoqui

Demokraziak galdetzen du, baieta eskaintzen, jendeen gobernatzaileakhautatzea. Eskubidehori eta Eginbide hori gauzatzeragomitatuak gira hilabetehuntan. Hitzak erraiten duen bezala,hautu bat da, bainan nolahautatu eta zeri buruz hautatu?Bibliako testu famatu batekkondatzen du Salomon erregebeharrak, zer galdatu zion Jainkoari:“Emadazu adimendu argiazure herriaren gobernatzeko,eta ona txarretik berexteko.Bestela nork nola goberna lezakeherri handi hau?”1 Salomonekaitortzen du ez dakiela gobernatzeneta galdetzen duenaez da aberastasuna, ez boterea,ez fama, bainan adimendu argiazuzentasunez gobernatzeko.Zuhurtzia da idekiduraren iturriabai eta entzuteko gaitasuna, ongiaeta txarra bereixteko, gauzaguziak konduan hartzeko etabehar den neurria emaiteko. Zuhurtzia,adimendua, konfiantxa,dira beharrenak.

Zer da politika egileen lana?Diputatu batek dio: “Jendeakentzutea, heiekin topo egitea,beren bizia den bezala, bereedertasuna eta bere tristeziekin,horrek nau osoki hartzen.Hautetsi baten permanentzian,jendeen bizia entzuten eta ikustenda eta hori da konduan hartzen.Arazoak dituzten jendeakdira gehienik etortzen, eta garrantzitsuenaheien entzutea da,heiekin aterabide bat aurkitzea.Frangotan ez dugu gauza handirikegiten ahal; denak errezebitzenditugu, gure kontra direnakedo gure erabakiekin adosez direnak. Kuraiak eta erabiltzendiren hitzen xuxentasunakjendeak hunkitzen dituzte. Harremanpolitikoan, bada egiaeta bada gizakia. Hori ez dagordetzekoaez eta ukatzekoa.”Idekidura eta tolerantzia galdetzenduen lana da eta bertzeenidekidura eta bertzeentolerantziagaldezkatzen du.

Dena arranguraden munduan,markak bilatzen dira, batzuetanbertzeri bortxaz ezarriz etaanitzek ez dute ez aski gai edoez aski libertate beren buruzgogoetak egiteko. Zenbat etagehiago konektatua, hainbatgaitasun gutiago pentsatzeko,adimendua galdezkatzeko.Informatuak bai, berriak entzunakbai, bainan norberarenhausnarketa falta, eskas, ezegina. Tresnak beharrezkoakdira, molde gisa, bide gisa baliatzendirelarik; buru hustutze,adimendu hustutze bilakatzendira helburu bezala erabiltzendirelarik. Egiazko demokraziak eztabaida sortzen du eta ez dubatzuen gogoa inposatzen.Konfiantxa sortaraztea da gauzapremiatsua. Herritarrek jujatzendutelarik politika ez dela sinesgarria,politika egile emazte etagizonak gaizki ibiltzen direlarik,orduan konfiantxa hausten da.Eta politika ikusgarri bilakatzendelarik, nork hartuko duserioski?

Demokrazia arriskuanezartzen da joko bat dela erakutsiz.Bertzelako edertasunbat dauka politikako engaiamenduak.Kuraia, abnegazioa,eskuzabaltasuna dira engaiamenduhorren bertute zonbait.Euskal Herriko eta bertzetakoherrixketan diren hautetsiek, ezdituzte beren orenak kontatzen,han bilkura, hemen talde batenxede edo proiektua entzun, horbisitak egin, beti jende bakotxaerrespetatuz, zeren denenentzuteko behar da gai izan.Errealitate hau ez da ez ahanztekoaez mespretxatzekoa.Salomon erregeak galdetuzuhurtziak emanen du erabakizuzenen hartzeko indarra, ezbaita bere buruaren famarenbila ibilki, bainan denen ongiadu helburua, denak entzun ondotik.Iraupena bere laguna du,bainan abiadura handiko munduhuntan, beharrezkoa dendenbora erabaki bat hartu aitzin,kritikatua izan daiteke ados ezdirenen partetik.

Orduan gaizkiikusteari buru egitea heldu zaio.Frantxua Aita Sainduak jendeanitz harritu ditu hasi delariketa jende anitzek ongi gobernatzenduela munduko Eliza diote.Nola jokatzen da? Zerk egitendu Aita Saindu ongi nahia, zorrotza,umila eta kuraiez beteaagertzen dela? Hautatua izanorduko, aldaketak egin ditu:nun ziren Vatikanoko ospe handieta aberastasun, kendu ditu.Mintzaldi zorrotzak injustizia,zuzengabekeria salatzeko, etaetsenplua emanez kanpotiarrak,atzerritarrak onartuz bereetxean. Buruargitasuna, mundukogorabeherak analizatzekoeta bide berriak erakusteko,hala nola "Laudato si" liburuan.Demokraziak denen beharradu, denen izaitea eta bizia errespetatuzlibertatean. Hautetsi etaboz-emaile, eskuz esku, lot elgarri,egiteko bide berri.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Jainkoa bizia jendea | 2021/06/10

MAKUR BATEK IZAN DEZAKE ALDERDI ONIK...

Peio Ospital

Frantses erran zaharraren("A quelque chose malheurest bon") egiatasuna frogatzekoparada emaiten daukuanitzetanaktualitateak, etazehazkiurtebete-t'erdi huntanbizi dugun egoerak. Gogoetafrango irakur edo entzundaiteke komunikabideetanbizi dugun pandemiarenondorioetaz: ondorio txarrakaipatzen dira gehienetan, bainanbatzuek ondorio "onak"ere ikusten dituzte eta guzizbaikor agertzendira, hala nolaJean Viard soziologoa. Hunek"ondoko bizitza" jada bideandela uste osoa du. Irakurriakirakurri eta entzunak entzunondoan, nere partetik lau erakaspennagusi azpimarratukonituzke aldi huntan.

1/ Telelanaren hazkundeaedo "booma".

2020ko martxoaz geroztik,hainbat enpresa behartuakizan dira telelana (edo urruneko-lana) indarrean jartzeralangile ez-gutirentzat. Gauregun, Frantzia mailan, langilegoaren%25ak molde hortanlan egiten du, pandemia aitzin%7a zelarik bakarrik. Hastapenean,hautuak ...

Irakurri segida

3597. zbk

Gure Hitza | 2021/06/10

Jeiki jeiki, etxekoak

Janbattitt Dirassar

Nork ez du ezagutzen lehengo gure arrantzaleenkantu herrikoi hori? "Jeiki jeiki, etxekoak,argia da zabala...". Orain ere, egun guzizgainerat, dei bera ez dea entzunarazi behar?Hor girela eta erne gaudela! Gure nortasunarenarrangura handi batekin, gure ondare aberatsarenbegirale kartsu. Traba guzien gainetikere berdin. Eta ez dugu traba eskasik preseski!Gutien ustean hor ditugu oztopo saminak!Nork erranen zuen udaberri nahasi huntan,hoinbeste buruhauste badelarik bestalde etahoinbeste gisetarat, holako erasoa jasan beharginuela erakaskuntzaren alorretan, euskararenaldeko aitzinamenduak zangopilatuz! Erabakihiguingarri hori hartu duten lege-zain delakoekez dezatela uste ukan etsitzeko heinean girela,gure aldarrikapenak aitzina helaraziko ditugubehar den tokirat.

Atseginekin ikusten dugu hautetsi frango,Florence Lasserre eta Vincent Bru deputatuakbezala, ederki mugitu direla mintzairaguttituak deitzen diren horien alde.Gogoetagarr...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016