Azalekoa | 2021eko Uztailaren 22a

Aurten bai Abdelkader trajeriaren aldi datekeala!

‘Abdelkader’ trajeriako arizaleak oro kantore baten emaiten

Aurten%20bai%20Abdelkader%20trajeriaren%20aldi%20datekeala!

Hizartütik urte baten berantarekin... benaaurten bai Abdelkader trajeria edo pastoralagozatzeko parada badükegüla üztailahonen 25ean eta 30ean eta agorrilaren1ean eta 8an, Ürrüstoiko herrian. Covid-19planetak bazterrak oro erauzi dütü, bai etaAinharbe, Ezpeize-Ündüreine, Sarrikotapeaeta Ürrüstoi-Larrabile herriak biltzen dütüan'Lauak esküz-eskü' alkarteak plantan ezarridüan pastoral honen emaitea ere, igaranurtean agitzekoak ziren emanaldiak ezeztatzerabehartzez.Etxen egoitera behartzeen artetik, mustrakakberriz hasi ziren... bai eta berriz eküratüere, arizaleen saldoan kozatze zonbait agitzearekin.

Halere, nekeak neke eta trabaktraba, mustrakak egin ahal izan dira ahal bezainarraheinki eta pastoralaren giro paregabeazbeteko da Ürrüstoiko arrabotüa, jitenden igante hontan, ondoko ostiral gaüaz etaagorrilaren lehen eta bigarren iganteetan.Bena kasü... planeta orano hor gainti izatezosagarri segürtantxa neürriek iraütendüe eta emanaldikal ez date 1.000 jentebeno haboro biltzen ahal jargietan!... Horrekerran nahi dü sartzeak fite saldürikdiratekeala eta Züberoatik kanpo pastoralarenikustera jin geietan direnek hobedüela lehenago berri hartzea lekürik baratzenden ala ez. Arren, gain-gainetik aholkatzenda hortaz segürtatzea, helbideelektroniko hontara mezü baten igortez:xiberokojaunaalkartea@gmail.com

Personaje nausia ez date Kiristietan!...

Emanaldikal ikusliar puzkaz gütiago izanenbada ere Abdelkader trajeriaz gozatü beharlüke jenteak. Eta pastoral hau, audela, aipagarriadate zinez... aspaldiko partez ez beitateerraiten ahal Süjeta, hots personaje nausia,Kiristien gaintian datekeala! Nola erraiten ahallizate hori, jakitez Abdelkader müsülmano batzela eta müsulmano jentetzaren bürüzagi gorenaere, emir izatez?Frantziak Aljeria indarrez hartzeari lüzaz bühürtüzen Abdelkader (1808-1883) dü trajeriaren geibezala haütatü Jean-Louis Davant idazle larrabiltarrak.Abdelkader batek düda denmendrenikgabe merexi züan pastoral batetan goraipatürikizatea. Ezi, 1832an emir bezala izentatüzüenetik, 1847. urte ürrentzeala artino frantsesarmadari armekila bühürtü zen, zonbait aldizbake tratüak honartü balin bazütüan ere.

OrdünkoAljeriako gizeli hanitx bere bürüzagitzapeanbildürik, behin beno haborotan frantsesakzaflatü zütüan, püntü hetan Frantziako armadamündüko azkarrenetarik zelarik, aldiz.Alabadereko abrekeria hanitxez baliatürik,frantsesek Abdelkaderren güdükalariak goitüzütüen azkenean eta emirrak üko egin beharüken züan 1847ko abentüaren 21ean. Hortariklanda, frantsesak beti nausi beitira mendeküegitean, Frantziak tinkatürik etxeki züen Abdelkader,lehenik Toulonen, gero Paueko jauregianeta azkenik Amboiseko palazioan. Azkenean,Louis-Napoléoen Bonaparte presidentak- geroxeago Napoléon III.a inperadorea eginenzenak - librarazi züan 1852ko ürrietan. Ondotik,Abdelkader Frantziatik joan zen, lehenik Türkialateta gero Damaskora (oraiko Siria), non ereazken hatsa eman züan.

Alain Mercapide, Süjet

Lehenago izentatü dütügün Pettarreko lau herriekJean-Louis Davanten obra hau haütatüondoan, Battitta Berrogain urdiñarbetar-sohütarrarigaltatü zeioen pastoraleko errejenta izateaeta honek galtegitea honartü. Bigerren aldikozda lan zail horri plantatüren, harek beitzüanjadanik tauladala moldatü Sohütako herriak2013. urtean eman züan René Cassin pastorala,hau ere Jean-Louis Davantek hontüa.Lehen-lehen mustraka 2020ko urtarilaren 11neginik (!), pastoraleko kargüen emaitea, berriz,ondoko barantailaren 15ean agitü zen. Hona,arren, orain düala abantxü urte bat eta erdiemanik, zoin diren trajeria hontako kargü nausiak.Süjeta, hots Abdelkader izanen dena AlainMercapide date, eta haren lehen emaztea zenKheira, aldiz, Mathilde Faurie izanen da.

FrantziakAljerialat igorri züan armadako bürüzaginausia zen Thomas-Robert Bugeaud, AllandeDavantek jokatüko dü. Oritaraz dezagün Larrabilekosemea 2008ko Xiberoko Jauna trajeriakoSüjeta izan zela. Frantsesak Aljerian sartü zirelarikInperio Otomanoko ordezkari nausia zenHussein Dey sültanoa dateke, aldiz, ArmandElgoyhen. Frantziak Aljeria indarrez hartzean'Frantsesen Errege' zen Louis-Philipperenjoküaren egiten ariko da Stéphane Idiart etaAbdekalder librarazi züan Louis-Napoléon Bonapartedateke Jérémy Dendaletche.Pastoraleko historia llabürbiltzen düan LehenPerediküa emanen düe Alicia eta Aurélie Chabayahizpek eta trajeriaren erakaspenak emaitendütüan Azken Perdiküaren kantazale diratekeCharlotte Baumel, Maider Davant-Urrutyeta Laurentx Uthurralt. Trajerian, bata-besteareneretzean diren bi gizataldeen banderainakdütükegü, azkenik, Urdinen gaintitik MargotFaurie eta Gorrien aldetik Marlène Irigoyen.Hona, arren, Abdelkader trajeriaz jakinbeharzonbait... bena berriz ere oritarazten dügü ikusterajin geietan direnek hobe düela lehenagosegürtatürik sartzeko paradarik badükeala...tragediarik ez heltübada bena atsekaberik pürüez dezaen egart!


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3603. zbk

Gure Hitza | 2021/07/22

Gerrenean plat

Peio Jorajuria

Azken egun hauetan hitz kasik bakar bat darabilguaho-mihitan: txertoa. Emmanuel Macronpresidenteak joan den aste hastapeneanegin duen hitzaldiak bazterrak inarrosi ditu.Osasun munduan lan egiten duten guzientzattxertoa ezinbestezkoa bilakarazi du, errannahi baita bortxazkoa. Gaineratekoentzatez, baina hain dira neurri berriak zorrotzak,adibidez jatetxera edo zinemara joaiteko, festibaledo kultur ekitaldietan parte hartzeko,treinean, autobusean edo hegazkinean bidaiatzeko,kasik denetan osasun-pasaporteabeharrezkoa bihurturik, halaber atzerrirajoaiteko, nun ororen buru txertoa bortxazkoabilakatzen den, ez badugu etxean zokoratuabizi nahi. Eta, izan ados ala ez, “diktadurasanitarioa” salaturik ere, gutiz gehienak txertatzeariplegatuko gira. Ikustea baizik ez datxertatze zentro guzietan bat batean muntatudiren jende lerro luzeak.

Hori guzia, urrundik ere ikusi nahiko ez ginuennorbaitek bere burua gutartera indartsukigonbidatzen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016