Gure Hitza | 2021eko Uztailaren 22a

Gerrenean plat

Peio Jorajuria

Azken egun hauetan hitz kasik bakar bat darabilguaho-mihitan: txertoa. Emmanuel Macronpresidenteak joan den aste hastapeneanegin duen hitzaldiak bazterrak inarrosi ditu.Osasun munduan lan egiten duten guzientzattxertoa ezinbestezkoa bilakarazi du, errannahi baita bortxazkoa. Gaineratekoentzatez, baina hain dira neurri berriak zorrotzak,adibidez jatetxera edo zinemara joaiteko, festibaledo kultur ekitaldietan parte hartzeko,treinean, autobusean edo hegazkinean bidaiatzeko,kasik denetan osasun-pasaporteabeharrezkoa bihurturik, halaber atzerrirajoaiteko, nun ororen buru txertoa bortxazkoabilakatzen den, ez badugu etxean zokoratuabizi nahi. Eta, izan ados ala ez, “diktadurasanitarioa” salaturik ere, gutiz gehienak txertatzeariplegatuko gira. Ikustea baizik ez datxertatze zentro guzietan bat batean muntatudiren jende lerro luzeak.

Hori guzia, urrundik ere ikusi nahiko ez ginuennorbaitek bere burua gutartera indartsukigonbidatzen ari baitu, koronabirusarendelta motak. Orain arteko beste mota guziakbaino askoz kutsakorragoa omen da. Eta ezda dudarik udako gure harat-hunatak azkarkibaldintzatuko dituela. Alta zenbait astehauetan maskarik kasik gabeko biziaz berrizgozatzen hasiak ginen. Zer atsegina gureherri ttipietako besta herrikoi xumeak berrizdastatzean! Antzerki, kantu, dantza, pilota,bazkari eta beste, etxekoz etxeko. Bidarrain,adibidez, zeru gorenean ginen herritar antzerkilarimultxoak eman daukularik PiarresLarzabalen “Xirrixti mirrixti gerrenean plat”antzerkia. Artetik erran dezagun gazteentzatbadela hor gogoetatzeko parada hauta, herrikobestak norentzat antolatzen diren etazer moldetan: toki gehiago eskaini herritarreri,giro sanoenean, ala gazteak burrustanekarrarazi kanpotik, herritarrak etxezokoratuz?

Hor dugu ere Abdelkader pastorala, igandetikaitzina lau aldiz emanen dena ÜrrüstoiLarrabilen. Jaz pandemiarengatik eman ahalizan ez zen ikusgarri horrek ikusmin handiasustatzen ari du. Aspaldiko partez sujetaez da euskaldun bat izanen, baina Aljeriakomusulman bat, frantses kolonialisten kontraborrokatu zena. Musulmanak ate urdinetiksartuko dira, hemengo jendea aldiz ategorritik,ohidurak irauliz, “kiristien” eta“turkoen”kontzeptu zaharkituak bazterturik.Interesgarria!Gisa hortako ikusgarriekin, eta MundukoOsasun Erakundeak hemendik aitzina koronabirusmota lanjerosagoak izanen direlairagartzen badu ere, luze iraunen duen pandemiagaraian har dezagun hats. Kantuak,dantzak eta irriak bete ditzatela gure gogobihotzak.Eta, aspaldiko josteta-kantuanbermaturik, xirrixti-mirrixti, gerrenean plat,covid zopa, kikiri txertoa, edan hurrup etakoronabirusari lepoa klik!


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3603. zbk

Gure Hitza | 2021/07/22

Gerrenean plat

Peio Jorajuria

Azken egun hauetan hitz kasik bakar bat darabilguaho-mihitan: txertoa. Emmanuel Macronpresidenteak joan den aste hastapeneanegin duen hitzaldiak bazterrak inarrosi ditu.Osasun munduan lan egiten duten guzientzattxertoa ezinbestezkoa bilakarazi du, errannahi baita bortxazkoa. Gaineratekoentzatez, baina hain dira neurri berriak zorrotzak,adibidez jatetxera edo zinemara joaiteko, festibaledo kultur ekitaldietan parte hartzeko,treinean, autobusean edo hegazkinean bidaiatzeko,kasik denetan osasun-pasaporteabeharrezkoa bihurturik, halaber atzerrirajoaiteko, nun ororen buru txertoa bortxazkoabilakatzen den, ez badugu etxean zokoratuabizi nahi. Eta, izan ados ala ez, “diktadurasanitarioa” salaturik ere, gutiz gehienak txertatzeariplegatuko gira. Ikustea baizik ez datxertatze zentro guzietan bat batean muntatudiren jende lerro luzeak.

Hori guzia, urrundik ere ikusi nahiko ez ginuennorbaitek bere burua gutartera indartsukigonbidatzen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016