Herriz Herri - Arbona (L) | 2021eko Uztailaren 22a

Arbona

Arbona

Herriko bozak

Gogoratu, 2020ko iraileanPaueko Administrazio Auzitegiak2015eko herriko bozakezeztatu zituela.Beñat Arlaren oposiziokozerrendak 416 boz lortu zituen,hautesleen %41a. Bozketa horiekMarie Josée Mialocq (530boz egin zituen) auzapezakbaliogabetu zituen, argudiatuzhautagai batek espainol herritartasunazuela.

Oposiziokozerrendak auzitegian ezarrizuen eta maiatzaren 31n "Irregulartasunhorren ondorioz,botoaren zintzotasuna aldatuegin zen” argudioarekin, arbonarrakberriz bozkatzera gomitatuakziren. Prefetaren agindupean, funtzionario batzuk herriakudeatu dute, Mialocq-enzerrendak demisionatu beharukan baitzuen.Joan den igandean iragan dira:Marie-Josée Mialocq-ek 704bozekin berriz auzapez karguahartuko du, parean zen BeñatArlaren zerrendak 601 boz egindituelarik. Gehiengoan 15 hautetsiizanen dira eta 5 oposiziokoak.

Berruako lur okupatzea

Joan den astean ere anitz ekimenantolatu dituzte Lurzaindiaeta ELBk. Lehenik okupatudituzte Berruako ontasunen saltzailearenbulegoak eta ondotikBaionara joan dira ondoregoazarduratzen den notarioarenbulegora. Beste egun batez,anitz laborari ere hurbildu diraberen traktoreekin, Berruakofuntsetan egon ondoan, Biarritzengaindi itzuli bat egindute. Borroka azkartzera doa,Berruari lotua den etxea ereokupatzen hasi dira, jendemultzo bat etorria zela laguntzaekartzera.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3603. zbk

Gure Hitza | 2021/07/22

Gerrenean plat

Peio Jorajuria

Azken egun hauetan hitz kasik bakar bat darabilguaho-mihitan: txertoa. Emmanuel Macronpresidenteak joan den aste hastapeneanegin duen hitzaldiak bazterrak inarrosi ditu.Osasun munduan lan egiten duten guzientzattxertoa ezinbestezkoa bilakarazi du, errannahi baita bortxazkoa. Gaineratekoentzatez, baina hain dira neurri berriak zorrotzak,adibidez jatetxera edo zinemara joaiteko, festibaledo kultur ekitaldietan parte hartzeko,treinean, autobusean edo hegazkinean bidaiatzeko,kasik denetan osasun-pasaporteabeharrezkoa bihurturik, halaber atzerrirajoaiteko, nun ororen buru txertoa bortxazkoabilakatzen den, ez badugu etxean zokoratuabizi nahi. Eta, izan ados ala ez, “diktadurasanitarioa” salaturik ere, gutiz gehienak txertatzeariplegatuko gira. Ikustea baizik ez datxertatze zentro guzietan bat batean muntatudiren jende lerro luzeak.

Hori guzia, urrundik ere ikusi nahiko ez ginuennorbaitek bere burua gutartera indartsukigonbidatzen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016