Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2021eko Uztailaren 22a

Baigorri

Baigorri

Graxi Ocafrain “Lekaio”, sortzezMortalena, 74 urtetan zendu da.Banka “Artsian” sortua, alargunduondotik jin zen gure herriratbizitzerat, duela bospasei urte.Jaz, atsegabe handia jasanzuen Christian semea galtzearekin.Graxi Bankako hilerrianehortzi dute, aste huntan.Doluminak familiari.

Lan istripu

Nahigabe latza, joan den astean,gure herrian. UrrikaitekoBeñat Landachoco larriki kolpatuda, laborantxako tresna batekbesoa harrapaturik. Kuraia on,Beñat, bizi dituzkan egun zailhauetan, jakinzak hiri anitz pentsatzendugula!

Helikopteroa

Ondoko egunetan jokatzekoakziren plazako pilota partidakezeztatu behar ukan dituzte.Hori zergatik? Sokorri helikopterobatengatik! Han pausatuda eta berriz airatzean, berehegalek zolako lurra barreiatudute, errauts laino handi bat sortuz.Harri legar erauntsi bat eresartu da auzoko etxe batetarateta jabeak aitortu dauku sekulakolana kentzen ukan duela.Dena den, plaza arrunt funditurikizanki, ez da on partiden errezibitzeko.

Feria

Udako lehen feria igandeandugu, herriko plazan, etxekoekoizpenen merkatuarekin. Hunenberezitasuna, 4 sormarkarekineginen dela. Salmenten ondoan,ofizialeen lan erakusketaere ikusten ahalko da. Zurezkoobrak ohoretan!Arratsaldez (16:00), indar jokoikusgarria, “Sokari” elkarteakantolaturik. Sartzea 8 eurotan.

Margo erakusketa

Ortzadarra elkarteak joan denastean erakusketa bat antolatudu, hemen gaindiko dozena batartisten obrekin. Margo, argazki,mosaiko, oihal eta portzelana.Aldi huntakoa hutsegin dutenek,jakin dezatela beste bat zabaldukodela, oraiko ustez PlazaXokon, heldu den hilabetean,agorrilaren 11tik 17ra.

Bi kultur hitzordu

Heldu den ibiakoitzean,uztailaren 24an (18:00),Dominique Campistron-ekbere

Bekatorosak” liburua

Bixentainian aurkeztuko du.Maialen Lujanbio eta OdeiBarroso bertsulariak ere gomitatuakdira.Biharamunean, igandez(18:00),

“Urmuga” kontzertua

Etxauzeko jauregian,Juantxo Zeberio musikariezagunak zuzentzen duen“Et incarnatus” orkestrareneskutik. Egitarauan, besteakbeste, Ruper Ordorika, Donostiakoorfeoia edo GorkaBenitez Quartet! Programaosoa argazkiko afixan duzue.Maila gorako emanaldibaten mentura.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3603. zbk

Gure Hitza | 2021/07/22

Gerrenean plat

Peio Jorajuria

Azken egun hauetan hitz kasik bakar bat darabilguaho-mihitan: txertoa. Emmanuel Macronpresidenteak joan den aste hastapeneanegin duen hitzaldiak bazterrak inarrosi ditu.Osasun munduan lan egiten duten guzientzattxertoa ezinbestezkoa bilakarazi du, errannahi baita bortxazkoa. Gaineratekoentzatez, baina hain dira neurri berriak zorrotzak,adibidez jatetxera edo zinemara joaiteko, festibaledo kultur ekitaldietan parte hartzeko,treinean, autobusean edo hegazkinean bidaiatzeko,kasik denetan osasun-pasaporteabeharrezkoa bihurturik, halaber atzerrirajoaiteko, nun ororen buru txertoa bortxazkoabilakatzen den, ez badugu etxean zokoratuabizi nahi. Eta, izan ados ala ez, “diktadurasanitarioa” salaturik ere, gutiz gehienak txertatzeariplegatuko gira. Ikustea baizik ez datxertatze zentro guzietan bat batean muntatudiren jende lerro luzeak.

Hori guzia, urrundik ere ikusi nahiko ez ginuennorbaitek bere burua gutartera indartsukigonbidatzen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016