Herriz Herri - Bidarrai (NB) | 2021eko Uztailaren 22a

Bidarrai

Getariako dantza taldea, “Arima dantzan” ikuskizunean
Getariako%20dantza%20taldea_%20a€œArima%20dantzana€%20ikuskizunean

Dantza ikusgarri ederrak

Aurtengo herriko bestak alegerakibururatu dira uztailaren14an, asteazken arratsaldez,eman diren bi dantza ikusgarrizinez pollitekin. Ikusliar andanaederra bildu da errebotean, hiruehun lagunez gora, eta zeruamehatxuka ari bazen ere, ateriakatxiki! Getariako taldeak emandu lehenik bere sorkuntza, “Arimadantzan”. Bixente Ciaurrizektrebatzen dituen zortzi emaztegazte arizan dira dantzan graziahandiz. Bigarren ikusgarria,Luhusoko Polliki taldearena,“Sortaz sorta” sorkuntzarekin.Hemen hamalau emazte gazte,zazpi musikariz lagunduak, larrazkenekoeuri, haize, barazuzaeta eguzki aro desberdinak ezinhobeki irudikatuz. Publikoakhandizki maitatu ditu bi ikuskizunak.Eta ondotik jende frangokmutxikoak dantzatu. Mileskerherriko gazteeri, pandemiak behartzendituen neurri zorrotzenartetik ere besta pollit horiekmuntaturik.

Mendi lasterkaldia

Joan den larunbatean iraganda 21km-ko mendi lasterkaldia,Baztandarrak elkarteak antolaturik,aro ona lagun. Xehetasunakheldu den astean.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3603. zbk

Gure Hitza | 2021/07/22

Gerrenean plat

Peio Jorajuria

Azken egun hauetan hitz kasik bakar bat darabilguaho-mihitan: txertoa. Emmanuel Macronpresidenteak joan den aste hastapeneanegin duen hitzaldiak bazterrak inarrosi ditu.Osasun munduan lan egiten duten guzientzattxertoa ezinbestezkoa bilakarazi du, errannahi baita bortxazkoa. Gaineratekoentzatez, baina hain dira neurri berriak zorrotzak,adibidez jatetxera edo zinemara joaiteko, festibaledo kultur ekitaldietan parte hartzeko,treinean, autobusean edo hegazkinean bidaiatzeko,kasik denetan osasun-pasaporteabeharrezkoa bihurturik, halaber atzerrirajoaiteko, nun ororen buru txertoa bortxazkoabilakatzen den, ez badugu etxean zokoratuabizi nahi. Eta, izan ados ala ez, “diktadurasanitarioa” salaturik ere, gutiz gehienak txertatzeariplegatuko gira. Ikustea baizik ez datxertatze zentro guzietan bat batean muntatudiren jende lerro luzeak.

Hori guzia, urrundik ere ikusi nahiko ez ginuennorbaitek bere burua gutartera indartsukigonbidatzen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016