Herriz Herri - Donapaleu (NB) | 2021eko Uztailaren 22a
Amikuze
Donapaleuko herriko aldizkariberria
Joan den urtean, Herriko Etxeansartu zen ekipa berriak hitzemanzuen aldizkari bat agertuko zuela,herritarrak herriko harat hunatetazjakinean atxikitzeko. Hori eginada. Lehen aldizkaria etxe guzietarathedatua izan da uda hastapenhuntan. Charles Massondoauzapezak sar-hitzan azken urtehuntako laburpen bat egiten dueta gai andana bat ondoko orrialdetanazalduak dira: kartierretakobatzordeak beren ordezkariekin,elkarte berriak mediko sozial arloanzoin diren, herriak lortu duennazional mailako saria “Petitesvilles de demain” programan, helbideratzeberria karriken izenekin,Bideak elkartearen etorkizuna zerizaiten ahal den, kirol orotako gela,aisialdi anitzeko gunea, hirigintzaekologikoa, lehengo eskola publikoarenbizi berria... eta abar. Azpimarratubehar da, artikulu guziakosoki euskaratuak direla.
Asteburu huntako jarduerakDonapaleun
Herriko aldizkari huntan, udahuntako animazioak aurkeztuakdira. Aurten ere izurritearengatik,Donapaleun ez da ofizialki bestarikizanen, bainan besta idurikojarduera batzu jakinaraziak diraasteburu huntako.Ostiralean, Donapaleuko trinketeanpilota lehiaketako finalerdiakjokatuko dira (18:30): Elgar-Amulet/ Monce-Iturberen kontra eta(19:30) Olçomendy-Harismendy /Bielle-Cubiat-en kontra.Beti ostiralean, besta komiteakBideakekin gaualdi bat antolatzendu, dantza ostatu moduan,Bideak egoitzan. Hor artzekoakdira Amikuze Coffe Chops taldeaeta ondotik Maider eta Lolitak osatzenduten Otxo bikotea. Gaualdia19:00etan hasiko da eta parte hartzeamugatua izanez, izenak aitzinetikeman behar dira 05 59 65 5680 deituz.Ibiakoitzean, USSP atletismoakibilaldi bat antolatzen du 3 S–Bi-Patar izendatu dutena. Abiatzeagoizeko 8:00ak eta 10:00ak arteanFrantziskanoetatik eginen da.
IbilaldiaSoiartzerat buruz pentsatuada, sorpresa batzuekin.Ibiakoitz gauean, “Duo des Non”elkarteak bere ikusgarri berriaemanen du, Saint Louis gelan(20:00). Gaualdi huntako irabaziakArrutako Amoba eskolari emanakizanen dira.Igandean, kantaldia pilota plazanantolatua da (15:30). Hor artzekoakdira Xiberotarrak, Saltokaeta Demodé Quartet. Taloak salgaiizanen dira.Astelehenean, besta egunetanegiten den bezala, txirrindola lehiaketaizanen da (19:00).Asteartean, pilota lehiaketarenfinala jokatu da trinketean (18:30).
Zinema gaualdia Josu MartinezekinSaint Louis gelan
Amikuzeko ikastolaren 50 urteenkarietara, Aldaka Gaztetxeak zinemagaualdi bat antolatzen du,Josu Martinezen fikziozko hirufilm-laburren inguruan. Film hauekBaigorrin filmatuak izan dira etaaktoreak lekukoak dira. Ama, Antieta Subandila hiru istorio laburretan,bi gerla mundialek eta eskolakgure eskualdea nola inarrosi dutenerakusten du. Bukaeran, egilearekinsolastatzeko parada ukanenda. Emanaldia uztailaren 22an ostegunez,Saint Louis gelan eginenda (20:30). Sartzea: 8€.
Maritxu Etcheverryren hitzaldiaBideaken
Baxe Nafarroako erakustokiakhitzaldi bat ostegun huntan antolatzendu, uztailaren 22an (20:30),Donapaleun, Bideak elkartearenegoitzan. Mintzalaria, Paueko unibertsitatekoerakasle den MaritxuEtcheverry izanen da. Eraikinerromanikoak eta harrera egituraknolakoak izan diren Pirinioetanazalduko du. Sartzea deneri idekiada eta urririk izanen da.