Herriz Herri - Hiriburu (L) | 2021eko Uztailaren 22a

Hiriburu

Pablo Samaniego, Gilles Omel, Pascal Thibaut, Jean-René Etchegaray, Alain Iriart, Maïder Behoteguy

Hiriburu

Loratzea osasun gunea estreinatua

Belharra klinikaren parean denLoratzea gunea, uztailaren 8anestreinatua izan da. Presenteziren Alain Iriart Hiriburuko auzapeza,Jean-René EtchegarayEuskal Elkargoko presidentea,Maider Behoteguy DepartamendukoKontseilari berria, bai etaobra hortan parte hartu dutenbulegoetako arduradunak.Loratzea osasun guneak 1.150m2 eremu ditu, 45 langilek lanegiten dute, 9 medikuren babespean.

Gune parte batean ez daeririk errezibitzen, baina ikerketakegiten dituzte, bereziki minbiziasailean. Bestaldean, medikueta paramedikuek: beharrisudur-zintzurretako medikuntza(ORL), pediatria, dermatologia,ginekologia, oftalmologia, sofrologia,psikologia eta nutrizionistazerbitzuak aurkitzen dira.Alain Iriart auzapezak azpimarratudu “hurbileko zerbitzuenbeharra, egoitzetarik ez urrun,bai eta tokiko ekonomiaren aktibitateasustatzen duela”.



Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3603. zbk

Gure Hitza | 2021/07/22

Gerrenean plat

Peio Jorajuria

Azken egun hauetan hitz kasik bakar bat darabilguaho-mihitan: txertoa. Emmanuel Macronpresidenteak joan den aste hastapeneanegin duen hitzaldiak bazterrak inarrosi ditu.Osasun munduan lan egiten duten guzientzattxertoa ezinbestezkoa bilakarazi du, errannahi baita bortxazkoa. Gaineratekoentzatez, baina hain dira neurri berriak zorrotzak,adibidez jatetxera edo zinemara joaiteko, festibaledo kultur ekitaldietan parte hartzeko,treinean, autobusean edo hegazkinean bidaiatzeko,kasik denetan osasun-pasaporteabeharrezkoa bihurturik, halaber atzerrirajoaiteko, nun ororen buru txertoa bortxazkoabilakatzen den, ez badugu etxean zokoratuabizi nahi. Eta, izan ados ala ez, “diktadurasanitarioa” salaturik ere, gutiz gehienak txertatzeariplegatuko gira. Ikustea baizik ez datxertatze zentro guzietan bat batean muntatudiren jende lerro luzeak.

Hori guzia, urrundik ere ikusi nahiko ez ginuennorbaitek bere burua gutartera indartsukigonbidatzen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016