Herriz Herri - Makea (L) | 2021eko Uztailaren 22a

Makea

Makea

Bestak iraganak

Ostiralarekin hasi dira, 600 batpertsona zikirora hurbildu dira.Larunbat arratsaldean haurreriprogramazio berezitua eskainiazen, puzgarriak eta pottoka ttipibatzuen gainen ibiltzeko aukeraemana izan zaie. Ondotik GuraShowtaldeak haur eta adinetakoakxoraturik atxiki ditu, haurkantuak denek gogotik kantatzenzituztela. Arratseko kontzertuanere gazteria pollita hurbilduda, plazer zutela herriko plazabatean besta egitea. Igandeanherri auzotik etorria, LuhusokoPolliki taldeak, zangoak arin etaburua xut, “Sortaz Sorta” dantzaikusgarri zoragarria eskainidu, gauak segitu du kontzertubatzuekin.Biharamunean, ohitura den bezalaherritarren artean bazkariairagan da.Denak ongi pasatu direla, zorionakgazteriari eta heldu den urteanberriz elkar ikusiko dugula!



Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3603. zbk

Gure Hitza | 2021/07/22

Gerrenean plat

Peio Jorajuria

Azken egun hauetan hitz kasik bakar bat darabilguaho-mihitan: txertoa. Emmanuel Macronpresidenteak joan den aste hastapeneanegin duen hitzaldiak bazterrak inarrosi ditu.Osasun munduan lan egiten duten guzientzattxertoa ezinbestezkoa bilakarazi du, errannahi baita bortxazkoa. Gaineratekoentzatez, baina hain dira neurri berriak zorrotzak,adibidez jatetxera edo zinemara joaiteko, festibaledo kultur ekitaldietan parte hartzeko,treinean, autobusean edo hegazkinean bidaiatzeko,kasik denetan osasun-pasaporteabeharrezkoa bihurturik, halaber atzerrirajoaiteko, nun ororen buru txertoa bortxazkoabilakatzen den, ez badugu etxean zokoratuabizi nahi. Eta, izan ados ala ez, “diktadurasanitarioa” salaturik ere, gutiz gehienak txertatzeariplegatuko gira. Ikustea baizik ez datxertatze zentro guzietan bat batean muntatudiren jende lerro luzeak.

Hori guzia, urrundik ere ikusi nahiko ez ginuennorbaitek bere burua gutartera indartsukigonbidatzen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016