Herriz Herri - Senpere (L) | 2021eko Uztailaren 21a

Senpere

Senpere

Béatice Uria Monzon elizanuztailaren 28an

Frantzian den opera kantariospetsuenetakoak, gure elizan,errezitaldia emanen du, asteazkenean(21:00). Ravel festibalarenprograman sartzen daekitaldia, herriko kultur saila etaSenpereko Kultur eta Ondareelkartea antolatzaile dira. Gaurkokantariak bere arrakasta,Frantziatik kanpo ere mundukooholtza handienetan eraikia du,beraz Mezzo Soprano goi mailakohunek, bere boza distiratsuapublikoari eskainiko du. NathalieSteinberg piano joile birtuosoak,Béatrice bere emanaldian lagundukodu. Badu urte bat ikusgarrihori aurkeztu beharra zela, denekbadakigu zergatik gibelatuaizan den, halere sarreran osasunziurtagiria galdegina izanen da.Erreserbak, turismo bulegoetaneta elizako sarreran bertan(goizago etorriz), prezioak 20€,aldiz 65 urtez goitikoek eta 18urtez pekoek 14€.

Pilotan Senpertarrak finalean

Oroit gira duela bi urte gure biekipek, Euskal Herriko baitaFrantziako txapelak eskuratuzituztela, bakoitxak berea, sekulakobalentria izan zen. Aurtenere esku-huska plaza laxoanlehen mailan, Mendy Andoni etaBereterbide Xabik kausitu dutefinalean sartzeko txartela. JaureguiberryIban/Carricart Jon Airetik-eko pilotariak bisean bis ukanendituzte. Azkeneko hauenkontra gure bigarren ekipak,Azcona Peio/Jaureguy Amaiur,finalerdietan amore eman beharukan zuen. Aitortzekoa da Peio,osagarri aldetik ez zela beretrenpurik hoberenean. Denaden Hazparneko pilota plazaniraganen da partida uztailaren25ean (17:30). Herrian ditugunpilotazale guziek joan behardugu sustenguaren emaitera,pentsatzekoa da makearrek ere,hurbil izanik, beren urratsa emanendutela.

Heriotza

Harridurak jo du bere familia guzia,bere ohean atzeman dutelarikTerex Lopez supituki hila, 90urterekin. Bezperan seme batenetxean kartierreko bestak ospatuakzituen, alegrantzia ederreneanmusean arizanik. SortzezBereau, Eztitxoenea Serresekoauzotik Terexek bidaia laburraegin zuen Larrondoraino etahan Jamattitt bere senar zenarekinsei mutikoen familia osatu.Etxaldea garai batean laborarimunduan ongi ezaguna zen,beti kabala ederrak atera dituelakoz.Emazte laketa, xume etalangilea, etxeko atea bere bihotzabezala beti zabalik zaukan,orain familian huts handi batutziko du. Eliza ongi bete batekerakutsi du familia huni dagokionatxikimendua.Gure aldetik doluzko agurrakhelarazi nahi ditugu heriotzahunek hunkitzen dituen guzieri,gogoan dugularik duela hiruhilabete galdu dutela Maixan,Edouard semearen emaztea.

Txertatze kanpaina

Azken aginduak entzunik geroz,txertatzea beharrezkoa zenezorain askorendako derrigorrezkoabilakatuko da. Karia hortarat,aspaldi huntan bezala HerrikoEtxeak hartzen ditu hitzorduakdeituz: 06 11 79 61 52.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3603. zbk

Gure Hitza | 2021/07/22

Gerrenean plat

Peio Jorajuria

Azken egun hauetan hitz kasik bakar bat darabilguaho-mihitan: txertoa. Emmanuel Macronpresidenteak joan den aste hastapeneanegin duen hitzaldiak bazterrak inarrosi ditu.Osasun munduan lan egiten duten guzientzattxertoa ezinbestezkoa bilakarazi du, errannahi baita bortxazkoa. Gaineratekoentzatez, baina hain dira neurri berriak zorrotzak,adibidez jatetxera edo zinemara joaiteko, festibaledo kultur ekitaldietan parte hartzeko,treinean, autobusean edo hegazkinean bidaiatzeko,kasik denetan osasun-pasaporteabeharrezkoa bihurturik, halaber atzerrirajoaiteko, nun ororen buru txertoa bortxazkoabilakatzen den, ez badugu etxean zokoratuabizi nahi. Eta, izan ados ala ez, “diktadurasanitarioa” salaturik ere, gutiz gehienak txertatzeariplegatuko gira. Ikustea baizik ez datxertatze zentro guzietan bat batean muntatudiren jende lerro luzeak.

Hori guzia, urrundik ere ikusi nahiko ez ginuennorbaitek bere burua gutartera indartsukigonbidatzen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016