Herriz Herri - Uztaritze (L) | 2021eko Uztailaren 22a

Uztaritze

Françoise eta Solange Uztaritzeko margolariak
FranAoise%20eta%20Solange%20Uztaritzeko%20margolariak

Posta heste

Errehabilitazio batentzatUztaritzeko Postan obrabatzu eginen baitira, uztailaren19tik 27ra, publikoarentzat hetsiaizanen da. Egun horietan, beharrez,Kanbora jo beharko da. Hangoideki tenoreak dira: astelehenetikortziralera 9:00-12:00 eta 13:30-17:00. Hemengoa berriz idekikoda uztailaren 28an asteazkenez.

Pilotako berri

Plaza laxoan EuskalHerriko xapelgoko partidak finalenheinerat helduak dira. KapitoHarrirentzat atxiki ttipian, helduetanA mailan damugarri da, aurten talderikez da osatu. B mailan bi taldebaziren finalerdietara helduak.Biak nagusitu dira, batek Senperebentzutuz (40 eta 15), besteak Baigorri(40 eta 39). Gaztetxoen mailanfinalerdi bat gelditzen da, astehuntan jokatuko dena. Luzekojokoan ez da talderik finalera heldudenik. Finalerdietan gazteek joanden igandean Baigorriren kontragaldu dute 5 eta 13 eta helduetanA mailakoek aitzineko igandeanBaigorriren kontra 4 eta 13 galduzuten.Gertakari bat ezin dut utzi hitz batgabe. Uztariztarrak finalerdia Hazparnekoplazan jokatzen ari zirenordu berean, Uztaritzen Bilguneplazan beste finalerdia jokatzenzen, Hardoitarrak eta Luzeanenartean. Partida hasi eta laster,Hardoitarrak-entzat ari den Driolletpilotaria kolpatu da eta partidagelditu dute. Laster suhiltzaileekospitalera eraman dute. Gero mintzatzenegon ondoan, zorigaitzezpartida ez da berriz abiatu eta Hardoitarrentzatgaldua zen. Luzeanekberaz finala Baigorriren kontrajokatuko du.Hemendik ere bihotzez desiratzendiogu Driollet pilotariari laster sendatzeaeta agian Bilgune plazaz ezoroitzapen txarrik atxikitzea.

Pilotaz beti

Kapito-Harri pilotabatasunak auzo batzordeekinelkarlanean, besta batzuentzatedo xapelgorako pilota partidabatzu antolatuko ditu, uda huntanbarna, Jatsu, Arruntza, Heraitzeeta Hiribehereko pilota plazetan.Purguko plazan aldiz erakustaldipartida batzu izanen dira, palantxa,esku huska eta atxiki ttipian, pilotaeskolako adinean diren gazteekineta auzo herrietako elkarte batzudesafiatuz. Partida horiek iraganendira uztailaren 21ean, agorrilaren11n eta 25ean (18:00). Aro txarraegun horietan gerta baledi, partidakKiroletan eginen dira. Paradaona herritar eta bestentzat gure pilotabatasuna hobeki ezagutzekoeta sustengatzeko.

Elektrika mozte

Obra batzuenegiteko Enedis enpresak elektrikamozte batzu eginen ditu, agorrilaren4an (9:00-12:00). Arruntzaauzoko dozena bat tokitan eginakizanen dira. Galdatua da biztanleerizuhurtziaz egun hortan berenelektrika tresnak deskonektatzeaberriz elektrika eman arte.

Sortzaileen merkatua

Joan den larunbat arratseanzen Hiribehereko pilota plazan18:00etarik 23:00ak arte. Egiazkobesta giro bat arrastiri guzian izanda, mundu bat bilduz. Hogoi batmahaitan ekoizpenak banatuakziren, azaldu nahi zituzten sortzaileak.Denetarik ikus zitaiken:joiara, liburuak, espartinak, margoak,larru apainduak, haur beztieta jostailu, baratzekari eta abar...Denbora berean Ur Begik alaiturikmutxikoen emanaldiak jendemultzoa dantzan eman du. Berealdetik ikastola ere lanean zagontalo moldatzen eta saltzen. Arrakastahandia ukan du ekitaldiak.Bestaldi batentzat hobe segur. Hitzbat halere larunbat goizeko merkatuaznahiz entzule gutiagorekin,35 bat kantarik plazan biziaezarri dute. Josteta, Plazerekin etaLatsanKantuz taldeetarik etorriakziren kantariak, Pierra Etchecoparzutela denen gidari. Goresmenakguzieri.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3603. zbk

Gure Hitza | 2021/07/22

Gerrenean plat

Peio Jorajuria

Azken egun hauetan hitz kasik bakar bat darabilguaho-mihitan: txertoa. Emmanuel Macronpresidenteak joan den aste hastapeneanegin duen hitzaldiak bazterrak inarrosi ditu.Osasun munduan lan egiten duten guzientzattxertoa ezinbestezkoa bilakarazi du, errannahi baita bortxazkoa. Gaineratekoentzatez, baina hain dira neurri berriak zorrotzak,adibidez jatetxera edo zinemara joaiteko, festibaledo kultur ekitaldietan parte hartzeko,treinean, autobusean edo hegazkinean bidaiatzeko,kasik denetan osasun-pasaporteabeharrezkoa bihurturik, halaber atzerrirajoaiteko, nun ororen buru txertoa bortxazkoabilakatzen den, ez badugu etxean zokoratuabizi nahi. Eta, izan ados ala ez, “diktadurasanitarioa” salaturik ere, gutiz gehienak txertatzeariplegatuko gira. Ikustea baizik ez datxertatze zentro guzietan bat batean muntatudiren jende lerro luzeak.

Hori guzia, urrundik ere ikusi nahiko ez ginuennorbaitek bere burua gutartera indartsukigonbidatzen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016