Ba ote dakixu? | 2021eko Uztailaren 22a

Barbarossa operazioa (4/4)

Barbarossa%20operazioa%20(4/4)

Sobietar Batasuneko biztanleekaleman tropen krudeltasuna geroeta gehiago jasaiten zuten. Zibilenkontrako masakreak ezagutuakziren, bai eta ere Hitlerren etanazien egiazko intentzioak (eslaviarrakesklabo egitea eta Moskusuntsitzea, laku artifizial bat egitekosobietar hiriburuaren orde).Sobietar soldaduek bazakiten erepreso altxatuak baziren, destinodramatiko bat ukanen zutela (fusilatuakedo gosez hilak). Orduan,sobietar guziek, soldadu edo(ta)zibil, sobietar erregimen kontrabaziren ere, alemanen kontrakoborrokan beren indar guziak emanzituzten. Militar mailan, Errusiakomugagabeko eremuek Blitzkriegestrategia suntsitzen zuten. Alemantropen gibelean, erresistentziataldeak sortu ziren eta ekintzagogorrak aleman soldaduen (etaberen komunikabideen) kontraeraman zituzten.

Aleman armadaparte batek hornikuntza bideakbehar zituen begiratu. Gainera,gizon anitz galduak zituen, kasiksoldadu kopuruaren erdia. Urrian,Alemanak sobietar armadak galtzeanitz ukanik ere ez zela lurreraerortzen ohartu ziren. Alderantziz,armada gorriaren borrokatzekodeliberamendua azkartu zen. Iduriz,alemanak egoera on bateanziren baina egiazki kinka txarrean.Iparraldeko armadak ez zuen Leningradoldarrean atakatu. Hiriainguratzen zuen baina hornikuntzabide bat utziz (Ladoga lakutik).Hegoaldeko sobietar armadarenpresiopean zen. Timochenkorentropek kontra-ofentsiba azkarraeraman zuten eta Von Kleist-enblindatuak defentsibara pasatuziren. Lehen aldikoz, aleman armadaklur pixka bat galdu zuen,Rostov-sur-le-Don inguruetan.

Mosku, ezin hartuzko hiria

Barbarossa operazioaren lehenhelburuak (Archanggelsk-Kouïbytchevlerroa arte heltzea) abandonatuakziren eta gerlaren industriasobietarra aterpean ezarriaizan zen Oural mendien gibelean.Hitler-ek estrategiaz kanbiatu beharizan zuen. Orduan, Moskurenhartzea helburu nagusia bilakatuzen. Hiriburuko galtzeak etsaiarenmorala behar zuen suntsitu. Barbarossaoperazioak Typhon operazioarilekua utzi zuen. Azaroaneta abenduan, aleman armadak1,8 milioi soldadu Moskuko batailansarrarazi zituen (bere armadaosoaren erdia). Parean, sobietarrekMoskuren defentsak azkartuzituzten (8.000 km-ko trantxadarekineta 100 km blindatuen kontrakotrantxadak, 500.000 langilekzilatu zituztenak).

Gainera, Stalinekjaponiarrek ez zutela SobietarBatasuna atakatuko ekialdetik(ordez, Estatu Batuen kontraofentsiba eramanen zutela) jakinzuen. Horregatik, 400.000 soldaduekialdetik mendebaldera lekuzaldatuko zituen (250.000 Moskurendefentsarentzat). Halere, Moskukobatailaren bi lehen asteetan,armada gorriak 700.000 gizon galduzituen, 1.200 tanke eta 5.000kanoi. Azaroaren 7an, memorianegonen den diskurtso famatu batean,Plaza Gorrian egina, tropenaitzinean, Stalinek ideologia komunistabazterka utzi zuen etaErrusiako tradizioko baloreeri etahistoriako figura handieri dei eginzuen. Alemanen kontrako borrokaez zen gehiago (edo bakarrik)ideologia borroka, nazional borrokabilakatu zen, errusiar guziakbiltzen zituenak etsaiaren kontra.

Gainera, sobietarrek, negu izigarribortitza ukanez, aliatua ukanzuten (-30 gradu arte), Alemanekez zuten behar zen ekipamenduaeguraldi horrentzat. Armadagorriakalemanen ofentsiba Moskutik30 km-ra gelditu zuen etakontra ofentsiba azkarra eramanzuen. Aleman armadak gibeleraegin behar ukan zuen, Moskutik100 km arte, 650.000 gizon galduzituen. 1942ko urtarrilaren 22an,sobietar armadak, Joukov-en gidaritzapean,Moskuko bataila irabazizuen baina nazi erregimenarenkontrako gerlaren hastapenakbaizik ez ziren.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3603. zbk

Gure Hitza | 2021/07/22

Gerrenean plat

Peio Jorajuria

Azken egun hauetan hitz kasik bakar bat darabilguaho-mihitan: txertoa. Emmanuel Macronpresidenteak joan den aste hastapeneanegin duen hitzaldiak bazterrak inarrosi ditu.Osasun munduan lan egiten duten guzientzattxertoa ezinbestezkoa bilakarazi du, errannahi baita bortxazkoa. Gaineratekoentzatez, baina hain dira neurri berriak zorrotzak,adibidez jatetxera edo zinemara joaiteko, festibaledo kultur ekitaldietan parte hartzeko,treinean, autobusean edo hegazkinean bidaiatzeko,kasik denetan osasun-pasaporteabeharrezkoa bihurturik, halaber atzerrirajoaiteko, nun ororen buru txertoa bortxazkoabilakatzen den, ez badugu etxean zokoratuabizi nahi. Eta, izan ados ala ez, “diktadurasanitarioa” salaturik ere, gutiz gehienak txertatzeariplegatuko gira. Ikustea baizik ez datxertatze zentro guzietan bat batean muntatudiren jende lerro luzeak.

Hori guzia, urrundik ere ikusi nahiko ez ginuennorbaitek bere burua gutartera indartsukigonbidatzen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016