Egun eta bihar | 2021eko Uztailaren 22a

Noiz arte?

Hameka aldiz idatzia dugu horieta hain segur beste hameka aldizidatzi beharko oraino, izurrite piltzarhorrekin ez dakigu norat arigiren! Birusa alde bat kanbiatuzari-eta, kontrako neurriak ere gisahartarat aldatu behar omen dira.Joan den astean aipatu ginuenpredikuan, Emmanuel Macronlehendakariak ere ez du besterikerran! Hein bat gure gusturatibili nahi badugu ondoko egunetan,noiznahi eta nunahi erakutsibeharko dugu xertatuak girela,ez da haratik ez hunatik. Azkenbi hilabete horietan xertatuak izandirenek legezko ageri hori badutexuxenean ukana berek galdetugabe. Maiatzaren 5a baino lehenxertatuek aldiz galdetu behar.Biziki aise eskuratzen dela, askierrepikatzen daukute bainan horiez da beti arras egia.

Haste-hastetikageri hori deneri eman balitzez ginen hortan izanen bainan gobernuakpetto bat egin du eta ezdu aitortzen, ari da alde bat denazurikeria, erran eta erran hutsaxuxendua izan dela eta bazterrakegon ditela beraz isilik! Dena den,bada galde bat denek gogoanduguna, noiz arte beharko dugunageri hori noiz nahi agertu? Betiihardespen bera entzuten dugu,ez dela ageri horren beharrik izanenjende gehienak xertatuakizanen direlarik... Bainan ez gireajadanik hortan eta bulta huntangainerat? Jendeen erdiak bainogehiago xertatuak dira alabainan,gehienak beraz! Ez omen denenburu, gehiengo handiago batetaratheldu behar omen baita. Zonbatekorat?Hori ez dute garbikisalatzen. Ikusiz ari behar naski.Untsa entzun otoi gobernuak zerdion eta gero isilik egon, hortanda-eta egiazko zuhurtzia! Baietz,baietz, goazen beti aitzina, denakumil umila!


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Egun eta bihar | 2021/07/22

Nola egin?

J-B D

Heldu den hilabete hortarik harat,jatetxe batean sartzean beharkoduzu beraz erakutsi delako agerifamatu hori. Bainan nork galdetukodauzu? Ostalerak edo harenlangile batek? Heien lana ote dahori? Ala kaxketadun batek izaitekotz?Bainan kaxketadun horiekez dira denetan izaiten ahalko.Beren ustez denak badakiten,horiek artzen ahal zaizkigu horgaindi dena prediku eta katixima,bainan ez dea ba hor nunbait zerbaitarras maingu dena?

Azen ontzeko,protesta frango ere bada,anitz hiritan jadanik manifestaldiakizanak dira salatuz holako egoerabitxia larderia soberakinez jauntzia!Ez adituarena egiten ahaldute gure agintari handi horiekbainan hola segituz ez dea giroaarrunt nahasiko, jadanik arrasnardagarria kausi ditakeena? Udabetean hoinbeste jestu, noiz ikusida bestenaz holako saltsa? Eta gusaltsa horren erdian!


Irakurri segida

Egun eta bihar | 2021/07/22

Musuka!

J-B D

Errepublika eguna, uztailaren14an, kartsuki ospatu da Frantziangaindi. Parisen bildu da zernahijende eta armadak erakutsiditu bere muntadura ederrenak.Ohoratu dira bestalde kinka larribatean ziren askoren laguntzeratederki bermatu direnak. BestaldeNizan omendu dira duelaxuxen bost urte izan zen atentatuizigarrian bizia galdu zutenak. Lekukotasunhunkigarri asko entzunaraziz.Berriz joan giten Pariserat, gertakarixume batek ukan du anitzaipaldi.

Brigitte Macron han baitzenbere senarrarekin denek ikusidute musu emaiten ari bospaseiemazteri. Musu emaitea ez dauntsalazbekatu bainan frangokarras gaizki hartu dituzte halereospakizun horren karietarat ikusidirenak, izurritearen kontrakoneurriek debekatzen baitituztealabainan. Andere horri beste nornahiribezala! Legea bera baitadenentzat eta lehendakariarenandreak etsenplu txarra emanbaitu gisa hortan musuka plantatuz.Internet sarean erasia andanabat ezarria izan zaio, ...

Irakurri segida

Egun eta bihar | 2021/07/22

Ikerketapean

J-B D

Eric Dupond-Moretti justizia-ministroaikerketa-pean ezarria izan da, diru saltsa nahasi batean barneditakeela. Horrek ez du erran nahihobendun dela, hori gero ikusibehar alabainan, eta legez-legegobernuan aitzina egoiten ahal da.Salbu hara, badu hogoita-hamarbat urte usaia hola hartua dela,ikerketa-pean den ministroak berekargua uzten du. Zendako ez aldihuntan? Zernahi gisaz, luzaz egoitenahalko ote da gobernuan?


Irakurri segida

3603. zbk

Gure Hitza | 2021/07/22

Gerrenean plat

Peio Jorajuria

Azken egun hauetan hitz kasik bakar bat darabilguaho-mihitan: txertoa. Emmanuel Macronpresidenteak joan den aste hastapeneanegin duen hitzaldiak bazterrak inarrosi ditu.Osasun munduan lan egiten duten guzientzattxertoa ezinbestezkoa bilakarazi du, errannahi baita bortxazkoa. Gaineratekoentzatez, baina hain dira neurri berriak zorrotzak,adibidez jatetxera edo zinemara joaiteko, festibaledo kultur ekitaldietan parte hartzeko,treinean, autobusean edo hegazkinean bidaiatzeko,kasik denetan osasun-pasaporteabeharrezkoa bihurturik, halaber atzerrirajoaiteko, nun ororen buru txertoa bortxazkoabilakatzen den, ez badugu etxean zokoratuabizi nahi. Eta, izan ados ala ez, “diktadurasanitarioa” salaturik ere, gutiz gehienak txertatzeariplegatuko gira. Ikustea baizik ez datxertatze zentro guzietan bat batean muntatudiren jende lerro luzeak.

Hori guzia, urrundik ere ikusi nahiko ez ginuennorbaitek bere burua gutartera indartsukigonbidatzen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016