Euskal diaspora | 2021eko Uztailaren 22a

Iñaki Reta musikaria bi urtez egonen Kalifornian: Jean Flesher eta Jean Louis Bergara

Joseba Etxarri

EUSKAL MUSEOA ETXETIK BISITATU. Boiseko Euskal Museoak aukera eskaintzen du zure etxetik mugitu gabe bisita birtual bat egiteko Museoari. Bisita euskaraz, frantsesez, espainolez edo ingelesez egiten ahal da. Sartu Basquemuseum.eus webgunean
EUSKAL%20MUSEOA%20ETXETIK%20BISITATU.%20Boiseko%20Euskal%20Museoak%20aukera%20eskaintzen%20du%20zure%20etxetik%20mugitu%20gabe%20bisita%20birtual%20bat%20egiteko%20Museoari.%20Bisita%20euskaraz_%20frantsesez_%20espainolez%20edo%20ingelesez%20egiten%20ahal%20da.%20Sartu%20Basquemuseum.eus%20webgunean

SAN FRANTZISKO, KALIFORNIA.

Estatu Batuetanda dagoeneko Iñaki Reta 37 urteko akordeonjotzailea, sortzez arabarra baina aspaldi Nafarroanfinkatua eta nafar jotetan espezialista, Iruñean (Irabia)eta Gasteizen Jota Eskolak dituena. Bi urtezegoteko plana du, aukera bat baliatzen ari baitaSan Frantziskotik hurbil, Concord herrian, eskolabatean espainola irakatsi eta ber denboran duelaurte batzuk ezagutzen hasi zen euskal diasporaezagutzen segitzeko. Izan ere, joan den asteburuanibilia da musika jotzen Renoko Euskal Bestetan,eta jendea loriatzen, musikari trebea baita.Gogora dezagun 2008an bisitatu zituela Chino,Bakersfield eta Estatu Batuetako mendebaldea etamurgildu eta parte hartu zuela euskal pikniketan,eta hartarik gelditu zitzaiola mundu hau hobekiabizi eta barneratzeko gogoa. Esperientzia interesgarriizanen da Iñaki berarentzat, baina baita eredoaike bertako euskal etxe eta klubentzat, gauzaederra baita honelako musikari eder bat inguruanukaitea. Renokoa iragan asteburuan lehena izanda, agorrilean euskal piknik gehiago ukanen baititueta San Frantziskon, konparazio, goaitatzen dutebere partaidetza Euskal Etxean, hilabete ondarrekourte guzizko besta handian.

FLESHER, MENDIVE...

Musika eta akordeonaaipatzen ditugularik Ipar Ameriketako EuskalHerrian,ezinbestean behar dira aipatu beste izenbatzuk, bat edo beste txoko huntara ardura ekartzenditugunak, AEBko euskal musikari baliosakbaitira, euskal elgarretaratzeetan animatzaile. Guziekezagutzen dute Jean Flesher, Utah-n sortua,amaren aldetik Ezterenzubiko jatorria duena, euskaldunaeta euskaltzalea goitik behera; ondarreko35 urteetan musikari ibilia hainbat euskal etxe etapikniketan, arras aktiboa baita bestenaz ere NABOkodelegatu,

Munduko euskaldunen ordezkari EuskalMundu Biltzarrak honela hautetsia, Udalekukosustatzaile eta erakasle Utah-n eta beste hamaikaeginkizun euskaltzaletan. Urtean zehar, baina udanbereziki, leku frangotarik deitzen dute heien euskalbestetan jo dezan, Jean Flesher gisa edo Amerikanuakbanda gisa, Utah-n, Nevadan, Wyoming-en,Kalifornia osoan. Jotzen ibili berria da Elkon, bainaez da gelditzen, ezteietan eta bestelako euskal elgarretaratzeetanere jotzen baitu. Elkon ezin ahantziMercedes Mendive akordeon jotzailea, musikagileere dena eta bere banda ere baduena, Melodikoa,euskal bestetan dantza eragile ederra bera ere.

JEAN-LOUIS BERGARA.

Ez ditugu ekarriko gaurhunara AEBko euskal akordeon jotzaile guztiak,baina ezin ekarri gabe utzi, Euskal Herrian bizi badaere, urte guziz Diasporako euskal bestetan animatzaileeta musika-paratzaile handia den Jean-LouisBergara. Euskal Herrian ere jotzen du baina orainberean, prestatzen ari da agorrilean St Pierre etaMikeluneko euskal bestetan jotzeko, eta Frantziakoeuskal etxeetako bestetan ere jotzekoa da, halanola Montpellier-en, pandemiagatik elgarretaratzeakbertan behera egon ondoren poxika gibelerajiten ari diren huntan. Beste egunen batean aipatukoditugu soinujotzaile gehiago, konparazio BoisekoAmuma Says No euskal taldeko Dan Ansotegui,Chinoko Denis Duhart, San Frantziskoko IdoyaSalaburu Urruty...

BEOren BEKAREN EPEA.

Eta gaurkoa bururatzekoez ahantzi heldu den astean, uztailaren 31ndela azken epea San Frantziskoko BEO (BasqueEducational Organization) erakundeak EstatuBatuetan ikasle direnendako bekak galdegiteko.Galdegin nahi dutenek (bi mila dolarreko bi bekadira) sorkuntza lan bat aurkeztu behar dute adierazizedo erakutsiz nola hobekien eman ikusgarritasunaeuskaldunei eta euskal kulturari. Oinarriakbasqueeducational.org webgunean.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3603. zbk

Gure Hitza | 2021/07/22

Gerrenean plat

Peio Jorajuria

Azken egun hauetan hitz kasik bakar bat darabilguaho-mihitan: txertoa. Emmanuel Macronpresidenteak joan den aste hastapeneanegin duen hitzaldiak bazterrak inarrosi ditu.Osasun munduan lan egiten duten guzientzattxertoa ezinbestezkoa bilakarazi du, errannahi baita bortxazkoa. Gaineratekoentzatez, baina hain dira neurri berriak zorrotzak,adibidez jatetxera edo zinemara joaiteko, festibaledo kultur ekitaldietan parte hartzeko,treinean, autobusean edo hegazkinean bidaiatzeko,kasik denetan osasun-pasaporteabeharrezkoa bihurturik, halaber atzerrirajoaiteko, nun ororen buru txertoa bortxazkoabilakatzen den, ez badugu etxean zokoratuabizi nahi. Eta, izan ados ala ez, “diktadurasanitarioa” salaturik ere, gutiz gehienak txertatzeariplegatuko gira. Ikustea baizik ez datxertatze zentro guzietan bat batean muntatudiren jende lerro luzeak.

Hori guzia, urrundik ere ikusi nahiko ez ginuennorbaitek bere burua gutartera indartsukigonbidatzen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016