Jainkoa bizia jendea | 2021eko Uztailaren 22a

SINODAL BIDEA

Michel Aupetit Pariskoartzapezpikuak hartu du Saint-Merry Pastoral Zentroa hestekoerabakia aurtengo martxoarenlehenetik goiti, ofizialki "gobernantzaarazoengatik". Nagusikilaiko engaiatu multzo batek kudeatuZentroa zen, Marty kardinalaksortua 1974an VatikanokoII. Kontzilioaren ildotik. Hitz batezerraiteko, Eliza katolikoarenborroka sozialaren aitzin-puntanegon den Zentroa zen, berezikietorkinen eta LGBT mugimenduarensustenguan, bai etaere Elizak nolabait "baztertzen"dituen dibortziatu eta arra-ezkondubikoteen sustenguan.Aldebakarreko agindua izan da,polemika bizia sortu du, bainahausnarketa bide ere izan daeta dago.

Saint-Merry Zentroko"erresistanteek", Jacques Debouverierenizenpetupean eta"La synodalité, un style" izenburupean,hausnarketa horienemaitza plazaratu dute. Hauenomenez bezala, "Hors Les Murs& Communautés en marche"elkarteak bere ekaineko hiruhilabetekarian(Pavés N° 67 -Pierre Collet buru), bere osoanagertzen du emaitza hori etahau dut gaurko solasgaia.

Hausnarketaren abiapuntuada, joan den apirilaren30ean italiar Ekintza katolikoarenKontseilu nazionalean,Frantzisko Aita Sainduak emanmintzaldia. Mintzaldi hortanaurkezten du bere sinodaltasunarenteologia. Hausnartzaileeniritziz, hau da Frantziskok bereaitasaindutza aldian bideratzenentseatu erreformen artean nagusiena.Sinodaltasuna gobernantzamolde aspaldikoa da,Aita Sainduak bere teologiazaberasten duena: dogmatikoabaino gehiago, pastoral teologiada, askatasunean eta elkarrizketazintzoan oinarriturikoteologi prozesua, herri teologia.

Sinodaltasuna da prozesu idekihorren gain-burua, "hirugarrenmilurteko Elizaren bidea" Frantziskorenhitzetan, Eliza osatzendutela bataiatu gizon eta emazte"dizipulu-misiolari" guziek.Zoin dira, beraz, ezaugarri nagusiak?

Sinodaltasuna ez da"parlamentu" bat

Hemen agertzen da,hain segur, Elizak mendeetanzehar demokrazia politikoariburuz duen mesfidantza. Sinodaltasunaez datza "gehiengoarenbilaketan": "Eliza sinodalaelkarrizketaren Eliza da,pobreen eta lurraren garrasiarenbidez gurekin topo egitenduen Jainkoaren mintzoarenentzule jartzen den Eliza."Elizaren izaiteko arrazoibakarra da "mundu osoangaindi" hedatzea galdetzenduen Ebanjelioaren zerbitzurajartzea. Egituren aldaketa ihesbideada zinezko lehentasunarenaldean: manamendua dakristauak munduaren bizianengaiatzea.Elizak sinesgarritasunagaldu badu, bere misionea modernitatean,munduarekiko harremanbetean, betetzeko ahalbideakpraktikan jartzen jakinez duelako da, modernitatearenoinarri bazterrezinezkoa delarikaniztasuna. "Sinodal bideakristau komunitate guzietarikabiatuko da, beheretik, azpitik,beheretik gaineraino."Argi dago: Frantziskorentzat,sinodaltasuna ezda helburu bat, baizik eta bidekomunitario eta apostolikoa, etadena beheretik abiatzen da.

Eliztar bizimoldea

Fr a n t z i s k o r e n t z a t,gehienik konta dena eztabaidaeta diszernimendu prozesua da.Hau gabe azken bozkatzeak ezdu zentzurik. Aita Sainduak guregizatiar eta izpiritual sentsibilitateenarteko desberdintasunak,eztabaida eta desadostasunak,Izpirituaren gerizapean kudeatzekometodo bat proposatzendu. Azkenean, sinodal erabakiaariketa izpirituala da, errealitateeta sentsibilitate indibidualetanbarnaki errotua. Hots eliztar bizimoldeada.

Sinodaltasunabesteen baitan

Ezin-ukatuzkoa da badagoelazer ikasirik sinodaltasunortodoxo eta protestanteengandik,beren berezitasun guziekin.Ondorioz, zergatik ez hartu sinodaltasunalan ekumenikoarenoinarritzat?

Munduarentzat baliabidebat

Frantziskok argi etagarbi azpimarratu nahi du eliztareta politika erabakien artekodiferentzia. Bere proposamenakerabaki sakonaren filosofia batdakar, demokrazia klasikoanfalta dena. Alderdi berriztatzailehau guziz modernoa agertzenda eta baliagarri ere izan daitekeerakunde sekularizatuentzat.Sinodaltasuna izpiritujarrera edo jaidura bat da,eta jarrera hunen oinarriak dirabaitezpada erreformatu beharrak.Erreforma hau bideratzekoxede irmoa agertzen du Vatikanoak.Ez da errexa izanen, eliztarguzien lana izanen da, mailaguzietan. Jacques Debouverieeta Pierre Collet-en arrangurahandia da ez ote diren tokikoapezpikuak uzkurrenak izango"konbertsione" hau onartzeko.Egia erran gu hemen, gaudentokian, sobera ongi kokatuakgaude arrangura hau guziz funtsezkoaeta "pertinentea" delabaieztatzeko...


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3603. zbk

Gure Hitza | 2021/07/22

Gerrenean plat

Peio Jorajuria

Azken egun hauetan hitz kasik bakar bat darabilguaho-mihitan: txertoa. Emmanuel Macronpresidenteak joan den aste hastapeneanegin duen hitzaldiak bazterrak inarrosi ditu.Osasun munduan lan egiten duten guzientzattxertoa ezinbestezkoa bilakarazi du, errannahi baita bortxazkoa. Gaineratekoentzatez, baina hain dira neurri berriak zorrotzak,adibidez jatetxera edo zinemara joaiteko, festibaledo kultur ekitaldietan parte hartzeko,treinean, autobusean edo hegazkinean bidaiatzeko,kasik denetan osasun-pasaporteabeharrezkoa bihurturik, halaber atzerrirajoaiteko, nun ororen buru txertoa bortxazkoabilakatzen den, ez badugu etxean zokoratuabizi nahi. Eta, izan ados ala ez, “diktadurasanitarioa” salaturik ere, gutiz gehienak txertatzeariplegatuko gira. Ikustea baizik ez datxertatze zentro guzietan bat batean muntatudiren jende lerro luzeak.

Hori guzia, urrundik ere ikusi nahiko ez ginuennorbaitek bere burua gutartera indartsukigonbidatzen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016