Mundu zabalean | 2021eko Uztailaren 22a

Bretainia: “Vieilles Charrues” festibala

Aitzineko urte bateko festibalaren irudia, milaka jende kontzertua entzuten
Aitzineko%20urte%20bateko%20festibalaren%20irudia_%20milaka%20jende%20kontzertua%20entzuten

Lehen edizioa 1992an Landeleau herrianiragan zen, aspaldidanik Carhaix-Plouguerherrian iragaiten den festibala handienetarikoada. Ehunka mila jende ibiltzenda, programazioa zabala du, munduguzian ezagutu taldeak etortzen dira.Izen hori hartu badu, “Vieux Gréments”itsasontzien omenez, “Vieilles charrues ”deitzen zirelakoz.

Jaz ez zen antolatua izan, aurten 29. edizioaneurri sanitario zorrotzekin iragan da,usaian baino ikusliar gutiago onartu beharukan ditu, 5.000 pertsonako muga izanez,usaian egun bakoitz, 250.000 pertsonainguru direlarik. Jende kopurua murriztuaizanez, beste urteri konparatuz 10 eguneziragan da, usaian 4 egun direlarik, horrela“Charrues”-ko afizionatuak, erraiten dutenbezala, hurbildu ahal izan dira.2019ko zenbakiek agertzen dute festibalhorren ondorio ekonomikoa 18 milioieurokoa dela. Diru kopuru horrek lurraldeguzian egin gastuak kontutan hartzenditu, izan festibalera etorri ikusliarrak alaantolatzaileak.

Bestalde eragin ekonomikoarenzenbatekoa, 5 milioi eurokoa da,2011n 4 M€ zelarik. Festibalak 4 milioieuro gastatzen ditu, tokiko 261 hornitzaileekinlanean ari da. Besta handi hortaraetorri pertsonek beste hainbeste gastatzendute tokiko komertzioetan (2 M€).Kultur ekitaldiaz gain, erakusten du tokikoekonomiarentzat irabazteak ez direla baliogabekoak.Beti 2019ko ekitaldian, 700pertsonek lan egin dute, horietan 47 langiledenbora osoz. Publiko aldetik gehienakBretainiako 5 departamenduetariketortzen dira (%85).


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Mundu zabalean | 2021/07/22

Kuban manifestaldi gatazkatsuak

M.O.

Uztailaren 11z geroztik, Kubako hiri anitzetanmanifestazioak iragaiten ari dira,errana denez 1959ko iraultzaz geroztikikusi ez direnak. Miguel Diaz-Canel-engobernamendu komunistaren aurkakomobilizazio horiek, arrastatze anitz ondorioztatudituzte. Populazio parte batenjazartzearen arrazoietarik bat, sanitariokrisia, janaria eta eguneroko funtsezkogauzen eskasia. Bestalde turismoarekinbizi diren guneak hunkiak dira, horrenondorioz langabezia emendatu da.

Kuba eta Estatu Batuen artean, aspaldidanik,harreman diplomatikoak ez dirahoberenak. Trumpek amerikar enbargoari,240 zigor neurri gehitu zituen, horrekkubatarreri arazo ekonomiak sortuz. Ezinezkoada dirua Estatu Batuetatik Kubarabidaltzea, dolarrarekin ezin da nazioartekotransakziorik egin eta beste monerabatzuk erabili behar ditu, kostu handiakeraginez. Horren ondorioz kubatarrek be- ren hurbilekoenganiklaguntzarik ezinukanez, egoeralarrian jartzen ditu.Nazio Batuen Erakundeak,e...

Irakurri segida

Mundu zabalean | 2021/07/22

Belgraden zaintzarako kamerak

M.O.

Serbiako Belgradeko hiri nagusian zaintzarakokamerak pausatuak izan dira.Elkarte batzuk arranguratuak dira, ezdirela bakarrik herritarren babestekoezarriak izan, baina bai pertsona batzuensegitzeko ahalmena emanez. Kamera horienbidez grabatuak diren datuak BarneMinisterioak eta poliziak eskuratzen ahalditu. Eskubide digitalen militanteek diote1.200 kamera atzeman dituztela, aurpegiaezagutzeko programa dutena.Serbia Europar Batasunean sartzekohautagai denez,

Europar Batasuna erekezkatua da kamera horiek instalatzeagatik.Europar Batasuneko arauek, datubiometrikoak erabiltzea debekatzen ditu,banakako pertsona identifikazio helburubakarrarekin delarik. Europar Batasunarenagerian hau irakur daiteke: "Herrialdehautagai gisa, Serbiak bere legedia egungoeta etorkizuneko Europar Batasunekoaraudietan bateratu behar du, datu pertsonalenbabesarekin barne. Afera horihurbiletik segitzen dugu. Horrek eraginadu mugitzeko askatasunean, iritzi ...

Irakurri segida

Mundu zabalean | 2021/07/22

Porto Ricon munduko gizon zaharrena

M.O.

Astekari huntan aipatzen baginuen FilipeOihanburuk 100 urte ospatu dituela,Guinness delakoak jakinarazten du PortoRicon bizi den 112 urteko Emilio FloresMarquez dela munduko gizon zaharrena.Laster 113 urte eginen ditu, 1908ko agorrilaren8an sortua izanez, 11 haurridekofamilia bateko bigarrena da. Hiru urtezbaizik ez da eskolan ibili, bere aita laguntzekoazukre kanabera landaketan arizanda.

Osagarri arazorik ez du, gauza bakarraez du ongi entzuten.Munduko zaharrena, emazte bat da, KaneTanaka izena du, Japonian bizi da. 117urte ditu, 1903ko urtarrilaren 2an sortua.Urte hasieran, munduko zaharrena izanez,ekitaldi ofiziala egina izan zitzaion.Mementoan Jeanne Calment-ek du markagainditua, 122 urte eta 164 egunekin.


Irakurri segida

3603. zbk

Gure Hitza | 2021/07/22

Gerrenean plat

Peio Jorajuria

Azken egun hauetan hitz kasik bakar bat darabilguaho-mihitan: txertoa. Emmanuel Macronpresidenteak joan den aste hastapeneanegin duen hitzaldiak bazterrak inarrosi ditu.Osasun munduan lan egiten duten guzientzattxertoa ezinbestezkoa bilakarazi du, errannahi baita bortxazkoa. Gaineratekoentzatez, baina hain dira neurri berriak zorrotzak,adibidez jatetxera edo zinemara joaiteko, festibaledo kultur ekitaldietan parte hartzeko,treinean, autobusean edo hegazkinean bidaiatzeko,kasik denetan osasun-pasaporteabeharrezkoa bihurturik, halaber atzerrirajoaiteko, nun ororen buru txertoa bortxazkoabilakatzen den, ez badugu etxean zokoratuabizi nahi. Eta, izan ados ala ez, “diktadurasanitarioa” salaturik ere, gutiz gehienak txertatzeariplegatuko gira. Ikustea baizik ez datxertatze zentro guzietan bat batean muntatudiren jende lerro luzeak.

Hori guzia, urrundik ere ikusi nahiko ez ginuennorbaitek bere burua gutartera indartsukigonbidatzen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016