Azalekoa | 2021eko Irailaren 02a

Euskal Burujabetzaren Barometroa

Telesforo Monzon eLab laborategiko eta EHU unibertsitateko arduradunak inkesta azaltzen
Telesforo%20Monzon%20eLab%20laborategiko%20eta%20EHU%20unibertsitateko%20arduradunak%20inkesta%20azaltzen

Euskal Herri mailan burujabetza eta independentzia asmoek politikaren erdian jarraitzen badute ere, ez da argi burujabetza, autogobernua, independentzia gaien inguruko herritarren iritzia zein den. Telesforo Monzon eLab laborategiak eta EHU unibertsitateak, Euskal Herri osoan inkesta bat egin dute.

Naziometroaren helburuak

“Naziometroa” barometro bakarra da, euskalherritarrek burujabetzaren eta hunekinlotuak diren gaien inguruan dituzten iritziakagertu dituenak.Inkesta hunen bidez Euskal Herriko herritarrekgaldera batzuen bidez beren ikusmoldeaeta beren baitan dituzten hautuakaztertuak izan dira. Modu jarraian egin da:neurketa puntual edo koiuntural batetik haratago,sei hilabeteko iraupena ukan duenbarometroa osatu da, iritzi tendentziak aztertuahal izaiteko.Inkesta Euskal Herriko hiru eremutan, EuskalAutonomia Erkidegoan, Nafarroan etaIpar Euskal Herrian egina izan da, lurraldebakoitzaren administrazio berezitasunakkontutan hartuz.Naziometroaren baitan “batzorde zientifiko”bat osatu da, inkestaren emaitzak edoerantzunak analisatu dituena. Batzorde hunenardura izan da, zehaztasun zientifikoabermatzea. Aztiker soziologia ikerguneaklagundurik egina izan da.

Burujabetzaren barometroa

Galdera andana batzuen bidez egituratuaizan da, kontuan hartua izan da EuskalHerriko hiru eremutan ikusmolde anitz badirela,baita ere herritarren artean, hainbategoera soziopolitiko desberdinak direla.Horregatik, behar ukan du, ulerkera bateratzeko,galdetzen zena argi geldi zedin,beharrezkoak izan diren azalpenak emandira, erantzunak norabideratu gabe. Berezitasunhorieri behar bezala erantzuteko,hiru galdezketa andana erabili dira, hiru hiz kuntzetan: euskaraz eta gaztelaniaz HegoEuskal Herrian eta euskaraz eta frantsesezIpar Euskal Herrian. Bestalde, antolamenduadministratibo politiko desberdinak kontutanhartu dira: Euskal Autonomia Erkidegoa(Eusko Jaurlaritza), Nafarroako Foru Komunitatea(Nafarroako Gobernua) eta Ipar EuskalHerria (Euskal Elkargoa). Horrez gain,Espainiako eta Frantziako estatuak ere aurreikusiakizan dira.Bata bestean, inkestaren iraupena 9:21minutukoa izan da: laburrena 5:33koa etaluzeena 17:54koa. Erantzun dutenetan, erabiliduten hizkuntza: %25,7a euskaraz egindute, %66a espainolez eta %8,3a frantsesez.Euskal Autonomia Erkidegoan 589 inkestaegin dira, 405 Nafarroan eta 207 Ipar EuskalHerrian. Datuak ondotik aztertu dira,lurraldeen araberako biztanleriaren banaketaerrealaren arabera. Egina izan deninkestan, Euskal Herrian bizi diren 18 urtetikgorako herritarrak, hots 2.700.625 biztanlekontutan hartu ditu, orotara 1.201 elkarrizketaegin dira.

Ipar euskal herritarren iritzia

Lurraldeari doakionez, Euskal Herri osoan,%26a euskal herritarra eta espainiarra alaeuskal herritarra eta frantziarra sentitzen daOndotik, hurbil, %24a soilik euskal herritarsentitzen direnak dira. Beste erantzunetanlau aukeren arteko nahasketak denetarikoakizan dira.Ipar Euskal Herrian multzo handiena,%79a frantziarra sentitzen da eta %52aeuskal herritar. Sentimendu desberdinakuztartuz, nagusiki bi izaite nahasten dituenada, %34a euskal herritarra eta frantziarrasentitzen dela. Soilik frantziar sentitzendirenak %21 dira eta soilik euskal herritar%6.Euskal Herriaz hitz egiten denean, zeinprobintziek Euskal Herria osatzen dutengaldegiten delarik, erdiek zazpi lurraldeekinidentifikatzen dute (%50). Aldiz galdegitendelarik Euskal Herriko probintzienizenak, erantzun dutenenetan, sei lurralderekinidentifikatu dute, Araba ez baituteizendatu.Guzira Ipar Euskal Herrian edo(ta) EuskalElkargoaren eremuan, Euskal Herritzat dutenak,%71,7 dira.Lurraldea izendatu behar delarik, %73k“Pays Basque” dute aipatzen, ondotik%51k “Euskadi” eta %43k “Euskal Herria”.

Euskal Selekzio baten eskaeratarteka plaza publikoandela, inkesta huntan aipatuaizan da. Horrez gain, inkestaegin den garaian, EuskadikoFutbol Federazioak nazioartekotxapelketetan jokatzeko asmoz,nazioarteko erakundeetan(FIFA eta UEFA) kide ofizialaizaiteko eskaera aurkeztuazuen.Ipar euskal herritarren iritziz,3 administrazio eremuetakojokalariek osatu Euskal FutbolSelekzioak nazioarteko txapelketaofizialak jokatzeko aukerabeharko luke, galdegina izandelarik: “Bai”: %57 – “Ez”: %13.Euskal Selekzioa, besteakbeste, Frantziako selekzioarenkontra lehiatzea, nazioartekolehiaketa ofizialetan, gehienek“ongi” edo “biziki ongi” ikustendute (%46). Ez dutenak egokiikusten -gaizki edo oso gaizki-%10 dira. Tartean, “ez ongi” “ezgaizki”, %24etan kokatzen da.Gehiengo handiak pentsatzendu (%61) jokalariek berek dutelaerabaki behar zein selekziotanjokatu, Euskal Selekzioarekinedo Frantziakoarekin.

Etxebizitzaren gaia aztertuaizan da. Ipar Euskal Herrikoherritarren %71k gaia arazo batbezala ikusten du. Aldi berean,urte bateko epean, herritarrentzatetxebizitza eskuratzeko(alokairuan edo erosiz), baldintzak%74rentzat zaildu egindela iruditzen zaie eta %22arentzategoera berdintsu dela dio,%4ak hobetu dela pentsatzendu.Gaur egun, Ipar Euskal Herrian,herritarren %70ek betetzen duteetxebizitza sozial baten eskuratzekoposibilitatea. Hori kontutanhartuz, erantzun dutenen artean,%14rentzat eramana denpolitika ongi kudeatua da, aldiz%44ak pentsatzen du gaizki etatartean %27a iritzirik gabekoada. Egoera hortan, Ipar EuskalHerrian bigarren egoitza erostekoorduan, etxebizitza tasaemendatu beharko litzatekeela%59ak uste du, bere horretanatxiki beharko litzatekeela%28ak eta gutitu %9ak.

Gobernantzaeredua etaeuskal estatua

1979an EAEko AutonomiaEstatutua, 1982anNafarroako Foru AldundiarenLegea eta 2017anEuskal Elkargoa osatuziren. Euskal Herriko instituziobakoitzaren oinarrizkoerakunde-arauezgaldetu denean, IparEuskal Herriko datua,beste Euskal Herriko lurraldeetakogisakoa izanda: %53a, hots gehiengobat satisfos agertzen baita.Horrek ez du erran nahi instituzionalkiez duela urrunago joannahi. Izan ere, erantzun duten%12k bakarrik adierazten duteorain den egoerarekin ados direla,gainerakoek zerbait aldatunahi lukete.

Aldaketa baten aldedirenen artean, multzo nagusia(%49) lurralde deszentralizatubaten alde litzateke, eskumengehiago luketen lurraldez osatutakoestatua, eta beste laurdenbatek (%25) autodeterminazioeskubidea aitortuko luke.Beste aldean, gutiengoan diraeskumen gutiago nahiko luketenak(%5).Euskal Herriko 7 probintzienarteko loturari buruz, %76ekharreman gehiago nahi luke,%8a kontra da eta %16ak ez duiritzirik edo(ta) ez du erantzunnahi ukan.Telesforo Monzon eLab laborategiakdioen bezala: “Herrihunen analisi zorrotzetik soilikegin daitezke etorkizunekoerronkeriaurre egiteko proposamenak.”Egin den inkestahau lagungarri izan daiteke



Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3606. zbk

Gure Hitza | 2021/09/02

Bere xilkotik haratago

Menane Oxandabaratz

Sartzea hor dugu, langile anitzek bai etaikasleek laneko bidea hartua dute. Zuenastekariak ere opor batzuk hartu ondoanindarturik berriz heldu gira, urte hau onaizan dadila esperantzarekin. Giro berezibatean gaude, beti izurrite puñeta hori burugainean dugula, ez jakin noiz aterako gireneta ondoko asteak nolakoak izanen diren.Egoera horrek sortzen ditu eztabaida anitz,lagun artean, auzoekin bai eta familiakoekin.Zenbaitzuk ageri delako horren ukaiteabehartzeak, beraz txertatua izan beharrak,kezkak sortzen, aldekoen eta aurkakoenarteko zatiketak eragiten dituela. Nork erranenzuen jendartea horretaratuko zela izurritebatengatik, protesta bezala manifestazioekere eskuin ezker segitzen dutela. Segurdena, edozein izan bakoitzaren iritzia,gure hurbilekoekin ez samurtzeko hobeda debate inutil horiek saihestea, ez baituguegoera eta neurri horien alde edo(ta)kontra deus aldatuko.

Iduritzen zait badela maluruski mundu huntangauza larria...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016