Gure Hitza | 2021eko Irailaren 02a

Bere xilkotik haratago

Menane Oxandabaratz

Sartzea hor dugu, langile anitzek bai etaikasleek laneko bidea hartua dute. Zuenastekariak ere opor batzuk hartu ondoanindarturik berriz heldu gira, urte hau onaizan dadila esperantzarekin. Giro berezibatean gaude, beti izurrite puñeta hori burugainean dugula, ez jakin noiz aterako gireneta ondoko asteak nolakoak izanen diren.Egoera horrek sortzen ditu eztabaida anitz,lagun artean, auzoekin bai eta familiakoekin.Zenbaitzuk ageri delako horren ukaiteabehartzeak, beraz txertatua izan beharrak,kezkak sortzen, aldekoen eta aurkakoenarteko zatiketak eragiten dituela. Nork erranenzuen jendartea horretaratuko zela izurritebatengatik, protesta bezala manifestazioekere eskuin ezker segitzen dutela. Segurdena, edozein izan bakoitzaren iritzia,gure hurbilekoekin ez samurtzeko hobeda debate inutil horiek saihestea, ez baituguegoera eta neurri horien alde edo(ta)kontra deus aldatuko.

Iduritzen zait badela maluruski mundu huntangauza larriagorik ikusten delarik Afganistanenazken aste hauetan gertatzen aridena, beldurgarria! Hotzikarak emaitendauzkit jakiteak han bizi direnek talibanengandikjasan beharko dutena. Beren herritikeskapatzea lortu dutenek, pentsatzekoada beren baitan han gelditu direnak gogoandituztela, jakinez beren hurbilek zer pairatukoduten. Holakoetan ezin ulertua da,eguneroko bizia, etxea, lana... denak hanbat-batean utzi behar, bakarrik bere buruasalbatu nahian!

Talibanen botere hartze horren lehen biktimak,gehienetan holako gatazketan gertatzendena, aldi bat gehiago emazteak dira.Amesgaizto batean daude, emazte eta neskatoafganiarrek lege islamiko ultra zorrotzarenaitzinean izanez, jadanik 1996tik2001 arte jasan zuten behartutako ezkontza,lan egitea ala eskolara joaitea debekatua,buruzapia janztea eta harrikadak adulteriokasuetan. Hemen bizi girenek holakoegoera ulertzen badugu ere, ezin dugupentsatu zer izaiten ahal den!

Holako gertakariak entzuterakoan giraohartzen, egoerak ez direla sekulan betierekokonponduak, arriskuak beti hor direla.Simone de Beauvoir-ek zioen “Ez ahaztuinoiz krisi politiko, ekonomiko edo erlijiosobat baino ez dela behar emazteen eskubideakarriskuan jartzeko. Eskubide horiekez dira inoiz beren gain hartzen, adi egonbehar duzu bizitza osoan”. Beste lurraldebatzuetan ere, Sirian, Iraken, Nigerian,Somalian, Malin eta Yemenen, fanatikoekemazteakesklabo dituzte, frogatuz idazlefilosofoemazte aitzindari hunen hitzekoraino 2021ean beren zentzu handia badutela.Mundu guzian gertatzen diren gertakarilarri horien aitzinean, paraitzen duten populazioekinbat egiten badugu ere, indargabeturik gelditzen gira. Elkartasunez egitenahal duguna, diru laguntza eta beharrezmateriala igorri, bai eta salaketak botereahartzen dutenen aurka, dena beti on. Jestuhorien bidez, guretzat ere ona baizik ez da,gure xilkotik haratago begiratuz ohartzenbaigira halere zinkurinean artzeko aitzakiarikez dugula!


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3606. zbk

Gure Hitza | 2021/09/02

Bere xilkotik haratago

Menane Oxandabaratz

Sartzea hor dugu, langile anitzek bai etaikasleek laneko bidea hartua dute. Zuenastekariak ere opor batzuk hartu ondoanindarturik berriz heldu gira, urte hau onaizan dadila esperantzarekin. Giro berezibatean gaude, beti izurrite puñeta hori burugainean dugula, ez jakin noiz aterako gireneta ondoko asteak nolakoak izanen diren.Egoera horrek sortzen ditu eztabaida anitz,lagun artean, auzoekin bai eta familiakoekin.Zenbaitzuk ageri delako horren ukaiteabehartzeak, beraz txertatua izan beharrak,kezkak sortzen, aldekoen eta aurkakoenarteko zatiketak eragiten dituela. Nork erranenzuen jendartea horretaratuko zela izurritebatengatik, protesta bezala manifestazioekere eskuin ezker segitzen dutela. Segurdena, edozein izan bakoitzaren iritzia,gure hurbilekoekin ez samurtzeko hobeda debate inutil horiek saihestea, ez baituguegoera eta neurri horien alde edo(ta)kontra deus aldatuko.

Iduritzen zait badela maluruski mundu huntangauza larria...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016