Herriz Herri - Aiherra (NB) | 2021eko Irailaren 02a

Aiherra

Duela hilabete bat, laminek egin lana: 5 metro gora, 6m2ko ikuriña
Duela%20hilabete%20bat_%20laminek%20egin%20lana:%205%20metro%20gora_%206m2ko%20ikuriAa

Sortze

Abarratia etxean bizi diren MaitaneLarronde eta Samuel Biscayandere jaunek lehen haurñobati ongietorri egin zioten, joanden agorrilaren 16an. Semekoxkor batekin dira orain, Unaiizendatu dute. Gure goresmenakburasoei eta bizitze luze etalorios bat Unai sortu berriari.

Ezkontzak

Sekulan ez eta, Aiherrako auzapezakuda huntan 2 bikote ezkonduditu. Joan den uztailaren24an, Elixaldea etxe multzoanbizi diren Adeline Leconte etaJulen Iglesias eta joan den agorrilaren21ean, Erreñetean bizidiren Marion Walter eta AdrienAlves. Goresmenak bi bikotehauei.

Abarratia kaskoan laminak baote?

Euskaldunak betidanik izan diramitologiazale. Gure herrietakohistoria moldatu duten pertsonaiaanitz ziren, eta hemengaindi ere laminak ba omenziren. Laminak euskal mitologiakopertsonaia ezagunenakdira, hain segur, jende guziekanekdota bat edo istorio bat ezagutzendute, nun izaki fantastikottipi horiek agertzen baitziren.Urari eta ilunari lotuak zaizkie.Anitzetan, jendearekin harremanonak zituzten eta leiendagehienetan, zubiak, etxeak edoelizak eraikitzen zituzten. Haatiklaminen berezitasuna gauazateratzen zirela lanean aritzeko,eta argi zirrintan desagertzen.Laminak erreka ziloetan egoitenziren. Batzuk harpeetan zutenegoitza, herrietatik hurbil.Aiherrako Abarratia kaskora berrikitanagertu direla diote Apairiauzoaldeko herritarrek.

Abarratia342 metro gora den mendixkada, Garralda mendiaren parean,Aiherra eta Izturitze arteankokatua. Gaztelu zahar bat da,hau da aspaldiko gotorlekua.Abarratia kaskotik itzulian bizikiurrun ikus daiteke.Uda huntan mendizale asko horgaindi ibili baldin bada, bestebisitari batzuk ukan ditu menditontor hunek, gauaz lan egindutenak, hastapenean mahaibat ezarriz, gero ikurrina, ondotikgoratasuna seinalatzen duenharri bat.

Azkenik urrunetik ikuszitekeen ikurrina berezia ezarrizuten, animalekoa, zazpi metrogorakoa, haizearekin itzulikatzenzena, eta lurrean barnaongi finkatua. Abarratia, Otsozelaikoharpeetarik hurbil baita,anitzek diote Otsozelaiko harpeetanbizi ziren laminak direlaberriz lanean hasi. Geroztik laminekegin obra berriaren ikustenjendea badabil.Baina zorigaitzez joan den larunbatarratsean, gauaz bisitarimaltzur batzuk eraikina segazmoztu dute, horrela gure herrikoistorio pollita suntsitu nahian…Berria hedatu da, harridura sortuz.

Denetarik

- Kabalkadaren biltzar nagusia; ostiralean buruilaren 3an(20:00), Denen Etxeko gela handian.Bilkura hau molde bat edobeste batez kabalkadan partehartu duten guzieri irekia da.

- Odol emaitea Aiherran: eginenda Denen Etxean irailaren27 eta 28an, astelehen goizez(8:00-11:30) eta astearte arratsaldez(15:00-19:00). Oroitorain beretik!

- Gozategia jatetxean lan eskaintza:Gozategia jatetxeak sukaldaribat xerkatzen du, denboraosoz lan egiteko. Interesatuadena harremanetan sar dadilaostatuko Oier-ekin. Huna telefonozenbakia: 06 75 80 34 14.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3606. zbk

Gure Hitza | 2021/09/02

Bere xilkotik haratago

Menane Oxandabaratz

Sartzea hor dugu, langile anitzek bai etaikasleek laneko bidea hartua dute. Zuenastekariak ere opor batzuk hartu ondoanindarturik berriz heldu gira, urte hau onaizan dadila esperantzarekin. Giro berezibatean gaude, beti izurrite puñeta hori burugainean dugula, ez jakin noiz aterako gireneta ondoko asteak nolakoak izanen diren.Egoera horrek sortzen ditu eztabaida anitz,lagun artean, auzoekin bai eta familiakoekin.Zenbaitzuk ageri delako horren ukaiteabehartzeak, beraz txertatua izan beharrak,kezkak sortzen, aldekoen eta aurkakoenarteko zatiketak eragiten dituela. Nork erranenzuen jendartea horretaratuko zela izurritebatengatik, protesta bezala manifestazioekere eskuin ezker segitzen dutela. Segurdena, edozein izan bakoitzaren iritzia,gure hurbilekoekin ez samurtzeko hobeda debate inutil horiek saihestea, ez baituguegoera eta neurri horien alde edo(ta)kontra deus aldatuko.

Iduritzen zait badela maluruski mundu huntangauza larria...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016