Herriz Herri - Aldude (NB) | 2021eko Irailaren 02a

Aldude

Zan Leon Alfarok
Zan%20Leon%20Alfarok

Sortze

Azken aste hauetan, hiru sortze izan dira. “Elizabehereko” EñautSaldubehere eta Sandra Bellouard-i lehen haurra sortu zaiote, Lenadeitu dutena. “Gortairuko” Mirentxu Hirigaray eta Frédéric Ibañez-ibigarren neskatto batekin familia handitu zaiote, June izena emandiote. “Epeleko” Linda Alfaro eta Peio Antchagnok beren lehenhaurra, seme bat, Ibai ukan dute.Goresmenak burasoeri eta bizi luze eta uros bat haurño horieri.

Heriotze

Hemen denek deitzen ginuen “Zan Leon”Alfarok utzi gaitu. Duela 63 urte Lantziriansortua, beste frangoren gisarat, gazteanbizi beharrak sorlekutik urrundu zuen.Ofizioz mekanizier, kantari, bertsozale, gazteeuskaldun suharra, errotik gaintiarra zen.Alduden, “Monlong” ostatua Marie-Josée bereespos lagunarekin erosi zuten. Bi alaba Maikaeta Linda hazirik, laneko on zeno denbora baliiragan du, lekuko hor daudela gaur egun Alfaroostatua bere Joko Berri pilota lekuarekin.Zan Leon ezagutu duenak, badaki urteetanzer nolako borroka izigarria eraman duenkontrario maltzur bezain iraunkorraren aurka,sekulan arrangura bat erakutsi gabe, aldi bakan baizik entzun izanzaiolarik “ni nuk Lantziriko adinez gaztena eta osagarriz zaharrena”.Bizi baliosa bezain berezia, kasik etxe xokoan bururatu duena,itzalean, iduzkitzat zaukalarik Argibere alabaso ttipia. Ibaik aldizbeti oroitaraziko daukularik, aitatxi bi egun goizegi joan zela. Ezadiorik Zan Leon! Dolumin beroenak familia guziari.Alduden iragan den ehorzketa mezan, Gexan anaiak hiru bertsukantatu dizkio.

IKUS ARTE ZAN LEON!

(airea: agur adiskidea...)


Agorrilak hogoita bosgarren eguna,

Etxerat heldu eta zer berri iluna:

Baionako Ospitalera eramana

Hintzela... azken hatsa hantxetan emana...

Horra gauari buruz ukan bihotz mina!


Hamazazpi haurridetan hintzen azkena,

Hiaurek hioena “osarriz zarrena!”

Hezurretako gaitza bai senda ezina,

Gau egunero jasan ta segi aitzina...

Merezitua duk bai, Nonbait zoriona!


Palestinan Jesusek emanik sineste,

Orai Zeruan hagola diagu uste!

Zoriona gozatuz otoitz denen alde

Egik familiakoentzat batez ere...

Bihotz-bihotzez Zan Leon, berriz ikus arte!


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3606. zbk

Gure Hitza | 2021/09/02

Bere xilkotik haratago

Menane Oxandabaratz

Sartzea hor dugu, langile anitzek bai etaikasleek laneko bidea hartua dute. Zuenastekariak ere opor batzuk hartu ondoanindarturik berriz heldu gira, urte hau onaizan dadila esperantzarekin. Giro berezibatean gaude, beti izurrite puñeta hori burugainean dugula, ez jakin noiz aterako gireneta ondoko asteak nolakoak izanen diren.Egoera horrek sortzen ditu eztabaida anitz,lagun artean, auzoekin bai eta familiakoekin.Zenbaitzuk ageri delako horren ukaiteabehartzeak, beraz txertatua izan beharrak,kezkak sortzen, aldekoen eta aurkakoenarteko zatiketak eragiten dituela. Nork erranenzuen jendartea horretaratuko zela izurritebatengatik, protesta bezala manifestazioekere eskuin ezker segitzen dutela. Segurdena, edozein izan bakoitzaren iritzia,gure hurbilekoekin ez samurtzeko hobeda debate inutil horiek saihestea, ez baituguegoera eta neurri horien alde edo(ta)kontra deus aldatuko.

Iduritzen zait badela maluruski mundu huntangauza larria...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016